Activity

IBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak

Download

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak

Author

Trail stats

Distance
2.89 mi
Elevation gain
472 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
472 ft
Max elevation
758 ft
TrailRank 
44
Min elevation
296 ft
Trail type
Loop
Coordinates
211
Uploaded
July 17, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Arrigorriaga, País Vasco (España)

Viewed 49 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Bizkaiko leiho prerromanikoak

Itinerary description

Prerromanikoak Bizkain, X-XI, laga dau bere aztarrenik, eta bere bila joango gara, azterrenik esanguratsu eta deigarrienak ikustera hatan be (hain zuen): eleizetako leihoak. Osterantzean, aukera ona da, Bizkaiko historiaz eta arteaz ikasteko ez eze, baita ibilaldi politak egiteko be, leihoak dagozan baseleizetarako joanda.

Kasu honetan, oso garrantzitsua dan baseleiza bateko ibilbidea ipini dot, San Pedro Abrisketakoa, Arrigorriagan, baina hainbat aukera dagoz artikuluko besteetarako joateko.

Garrantzitsua da ondoko testua leitzea, Bizkaiko prerromanikoa ulertuta mendian ikusiko dozuzan leihoak be ulertzeko.

Gainera, testuinguru historikoaz jabetuko bagara, kontuan hartu behar da Bizkaia Leongo erresumaren barruan egon zala, Gaztelako konterrian. Beharbada horrek emongo leuke datutxu bat ulertzeko zergaitik Gipuzkoan dagoan leiho prerromaniko bakarra Bizkaiko mugan dagoan.



PRERROMANIKOA

XI. mendean Bizkaian eregi ziran eleizak baserri-girokoak ziran, oso landatarrak, landu bakoak, “birpopulatze-“ estilokoak edo "mozarabiar berankorrak". Kontserbatu diran zatiak leiho monolitikoak dira, tailu zakarrekoak, txirotasun estetiko handikoak, teknika-maila eskasaz eginak. Baserri-aldeko ermitetako (baseleiza) hormetan edo inguruetan txertatuta agertzen dira.

San Andres Astigarribiakoa gehitu dogu, Gipuzkoako bakarra izanik, Bizkaiko mugan dagoalako, beharbada ez txiripaz.

Moltsorik esanguratsueneko leihoak okuluak daukiez, ferra-arkuen (arco de herradura) atrofiatik eratorriak. Tipologia hori ezaguna zan Kantauri aldeko erresuma kristinau guztietan. Bizkaira eredurik eboluzionatuenak inportatu ziran (“endekatuenak” dinoe), bertoko harginek errepikatuta.

Tenpluak txabola itxurako eraikin apalak izango ziran. Berrogeita hamalau eleizen kokalekuak ezagutzen dira, gehienak desagertuta, eta gutxienez beste hogei baten erreferentzia dokumentalak dagoz, hau da, penintsulako beste edozein kristinau-eremuren antzeko eleiza-dentsitatea. Modu irregularrean dagoz lurraldean banatuta: gehienak Durangaldean, Oiz mendiaren hegaletan eta Gernikako itsasadarrean.


BIRPOPULATZE-ARTEA (MOZARABIARRA), BISIGODOA ETA ASTURIARRA

Arte “prerromaniko” deritxo inbasino barbaroetatik estilo erromanikoa agertu arteko (X mendea) arteari: arte bisigodoari, birpopulatze-arteari eta Asturiasko Alfontso I. eta Ramiro II.aren arteko prerromanikoari (VIII-XI).

Prerromanikoa bisigodoen garaiko artearen bilakaera bat baino ez da. Osagaiak berak dira, batzuetan apur bat eboluzionatuak.

Gaur egungo lekukotasun gehienak garrantzi gutxiko eraikinak dira, gehienak baserri-girokoak, eta gitxi heldu jakuz, aurki, erabilitako materialakaitik eta geroko beste eraikin batzuk azpiratu dituezalako. Seguruenik, eraikin handiagoak be egongo ziran, baina geroko estiloetako beste obra batzuk ordezkatuko zituezan. Landa-eleizetan ez eze, azterren prerromanikoak agertu dira kobetan, labar-eremitorioetan eta hilarrietan.


LEIHOEN ESTILOA ETA JATORRIA

Bertoko leihoen irudia ez dator bat Asturiasko jauregi-prerromanikoaren edo monasterio mozarabiarren eredu estilistikoakaz, nahi-ta kasu bietan behin eta barriro bao bikiak erabili, aztertutako pieza askoren ezaugarria hatan be (hain zuzen). Senidetasuna dagoala pentsa daiteke, baina ezin da guztizko identifikazino formalik edo kronologikorik egin. (bao: bentanearen zuloa, alde hutsa)

Arku batez errematatutako bao bikiek tradizino luzea daukie Iberiar Penintsulan, gitxienez garai bisigotikotik datorrena, eta geroago Asturiasko arkitektura prerromanikoan eta birpopulatzekoan luzatzen dana. Ferra-arkudun leihoak dira, elementu klasikoz (kapitel korintoarrez) zein baliabide berriez apainduak, adibidez, alfiz-ez (arku baten kanpoaldea inguratzen duen moldura edo markoa).

Une batetik aurrera, asturiar estiloa eta birpopulatze-estiloa gainbeheran eta arrunkeria-fasean sartu ziran. Formak zakarragoak bihurtu ziran, ez hain artistikoak. Erabilitako harrizko blokeen kopurua gitxituz joan zan, harik eta bloke bakarreko leiho monolitikoa izan arte; tamaina be txikitu zan; baoaren arkua apurka-apurka zarratuz joan zen, eta ia ultrapasatua egoan fase batetik igarota, ferra-arkua baotik banandu eta okulu bihurtu zan (borobil independentea). Prozesu hori Asturiasen eta Galizian ikusi daiteke.

Jakina, hori baserri-giroan, landa-eremuan jazo zan, hau da, bitarteko urriagoak eta maila artistiko txikiagoa egoazan inguruan. X mendearen amaieratik aurrera hasi zan eta XI. mendearen lehen erdirako bete-betean egoan garatuta.

Esan bezala, Galizian eta Asturiasen bertoko leihoen paralelismo ugari dagoz, Kantabria, ostera, hutsik dagoala emoten dau. Eta hutsuneak Gipuzkoan segitzen dau, Bizkaiaren gainetik jauzi eginda, Astigarribiako kasua salbuespen, Bizkaiko mugan. Halan, Bizkaia uhartea da. Nafarroan, barriz, kasuak dagoz, baina Katalunian ez.

Hori dana kontuan harturik, esan daikegu leiho bikia, arku ultrapasatuz errematatua edo arku borobilez hornitua(okuluak), konstante bat dala penintsulako iparraldeko zati handi batean.


BIZKAIKO LEIHOAK

Bizkaian, leihoak batez be gotiko-errenazentistak dira, nahi-ta, kasu batzutan, beste elementu arkeologiko batzuakaz batera egon, hala zelan, hilobi-estalkiak, sarkofagoak edo hileta-multzoak (nekropoliak). Holakoak, datazino zehatzik eskini ez arren, XIII. mendearen amaierakoak izaten dira.

Gure leihoak bat egiten dabe Asturiasko artearen bao bikien tradizinoagaz, baita bere garaikide dan birpopulatze- edo mozarabiar arteagaz be. Baina salbuespen batzuk kenduta, badirudi Bizkaian neurri handi batean ez jakon jarraitu deskribatu dan eboluzinoari, ze jatorrizko arte kultutik urrunen egoazan formak ekarri ziran (“endekatuenak”).

Obra herrikoiak dira, kalitate tekniko oso txikiko hargin-lanak eta diseinuan argiro primitiboak; ez dituez imitatzen Donemiliaga Kukulako (San Millan de la Cogolla), San Migel de Escaladako edo Santa Maria de Lebeñako monasterioen arku perfektuagoak.

Bizkaian aurkitutako okuluak edo "arku zirkularrak" daukiezan leihoak gehiago dira penintsulako edozein eremu geografikotakoak baino, eta horrek ereduaren zeozelako sustraitze erlatiboa erakutsiko leuke. Halanda be, salbuespena salbuespen, ez dago X. mendeko piezarik, arku ultrapasatu edo zarratu aginean dagozanik.

San Andres Astigarribiakoaren baoa da mozarabiar estiloaren bilakaeraren fase honen lekuko bakarra, ferra-arku ultrapasatua. Osterantzean, bere mailakatze hirukoitz txaranbelduak (abozinatua), dobelakaz eginda egoteak guztiz urruntzen dabe aztertzen gabiltzan aleetatik. Zelangura be, baoaren formagaitik Galiziako eta Asturiasko ereduakaz parekatu leiteke.

Goiurian eta Busturian bakarrik agertu dira arku ultrapasatuen erakoak, zeozelan birpopulatze edo mozarabiar klasikoko artearen ferragaz lotu daitekezanak, hori bai, izugarri “pasatuak”. Beharbada Abrisketakoa be sartu daiteke moltsoan (apurtuta dagoan lez, ez dago osorik), nahi-ta kasu honetan inspirazino zuzena daukan garaiko arkitektura jasoagaz (ez da hain “baserritar”).

Ostera, Amatzan, Artan, Bermejillon, Gerrikan, Gorozikan, Islan, Llonan, Zarandonan eta Berreñon dagozanak guztiz urrun dagoz jatorrizko eredu kultuetatik, halako moduan ze hutsune zirkularrak be desagertu diran. XI mendeko leiho horreetariko batzuk gogorarazoten deuskue okuluak dagozan tokian aurreko harginek arkuak zizelatzen zituezala.

Amaitzeko esan daigun leiho bi dagozala talde nagusitik kanpo, Zeberion, biak kurutze-leihoak, Barañanokoa eta Argiñanokoa. Gainontzekoakaz bat datoz monolitismoan, hareharrizkoak izatean eta zizelatzeko teknika apalean, baina diseinua argiro desberdina da: lau angeluko bloke baten barruan zirkulu handi bat dago marraturik, eta barruan beso lodiko kurutze bat zizelaturik.

Zeberioko bao kurutze-formako leihoak deskribatutako eboluzino-prozesutik kanpo dagozala, sareta (zelosia) eta hilarri bisigodoak gogorarazoten dituez, baita Asturiasko saretak be, non kurutzeak, Kristoz gainera, monarkia sortu barria sinbolizatzen dauen. Mozarabiarren tenpluetan be ohikoak dira zirkuluan inskribatutako kurutzeak.

Kronologiari jagokonez, XI. mendeko erdiko urteak dira, aurki, Bizkaiko bao gehienentzako aldirik egokiena, jakina, San Pedro Abrisketakoaren kasua alde batera itxita, antza danez, aurreko mendeko eredu kultuetatik hurrago dago eta.


ITURRIAK:

“La arquitectura prerromanica vizcaina" . lñaki García Camino, Juan Manuel González Cembellín, Alberto Santana Ezquerra, Kobie, IV, 1987

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/arte-prerromanico/



LEHIO AURRE-ERROMANIKOAK


1.- SAN ANDRES ASTIGARRIBIAKOA (Mutriku)
Erromanikoaren aurreko aztarnak daukazan Gipuzkoako tenplu bakanetakoa da. Ez dago jatorrizko eraikinaren hondarrik. Haren erreferentziarik zaharrena XI mendearen amaierakoa da, eta adierazoten dau garai haretan baegoala monasterio-moltso bat. XII mendean eraikin barri bat egin eben, eta zati batzuk (burualdearen behealdea) hondino badiraue. Eraikinak berrikuntza ugari izan dituz mendeetan zehar. Nekropolia be baeukan, hondarrak eleizaren oinean eta ekialdeko korridorean idoro dituez eta (ediren, aurkitu).


Leiho prerromanikoa burualdean dago. Ferra arkuz errematatuta dago, txaranbeldu bikotxagaz (abozinamendua).

Astigarribiako leihoa Bizkaian nagusi den eboluzioaren eredutik (okuludun leihoak) urruntzen da, eta, horrela, X. mendeko ereduetara hurreratu, ferra-arku ultrapasatura. Osterantzean, bere mailakatze hirukoitz txaranbelduak (abozinatua), dobelakaz eginda egoteak guztiz urruntzen dabe Bizkaiko aleetatik. Zelangura be, baoaren formagaitik Galiziako eta Asturiasko ereduakaz parekatu leiteke.


2.- SAN PEDRO ARTAKOA (Ziortza-Bolibar).
Eleiza gotikoa zan, XVI. mendekoa, eta 1847an eraitsi eben. Barriak ojiba-arku edegia dauka. Barrualdeko horman, X. eta XI. mendeen arteko leiho bat dago.


3.- SANTA LUZIA GERRIKAKOA (Munitibar-Gerrikaitz)
Santa Luzia baserriaren ondoan (Ermitaria). Gaurko eraikina neoklasikoa da. Erromanikoaren aurreko leiho bat idoro dabe, hormanko zuribarri batez ostendua (reboke, entokadura). Gaur egun eleiza barruan dago.

Inguruan nekropoli baten azterrenak idoro dira: hilobi estalki bat eta Erdi Aroko lau hilobi. Horreetariko bi tradizino erromanikokoak dira, eta leiho bat eta ateburu bat Ziortzako klaustroan eta Bilboko arkeologia museoan dagoz. Ateburua, izan be, hilobi lauza bat da, eta biak Behe Erdi Aroko herrixka batekoak.


4.- SAN SALBADOR BERREÑOKOA (Munitibar-Gerrikaitz)
Berreño auzoan, Goenetxea baserriko lorategian leiho bi dagoz, Asturiasko leihoakaz edo birpopulatze-arteagaz alderatuta, estilo eraldatuenekoak, bao zirkularrak be desagertu dira eta (okuluak).

Baserriaren ateak zirkuluerdiko arkua dauka, XVI. mendekoa.


5.- SAN JUAN ETA SAN LORENTZO LAMIKIZKOA (Mendata)
San Juan baselizea eregi eben hondatuta egoazan baseleiza biren materialakaz, bat Besantxa auzokoa (gaur egun desagertua), bestea, Elosu auzokoa. Leiho prerromanikoa, herritarrek esandakoaren arabera, Besanchako San Lorentzo baselizan egoan.

Leihoan, tenpluaren eraikuntza gogoratzen dauen inskripzino bat ikus daiteke. Idazkera bisigotiko kapitalez egina dago, eta honela dio: «SANCZIUS HABAS», eta beste toki batean «QUI/HECDIFICABIT HAC»: «Sancho abadeak hau eregi eban».

Leihoak, birpopulatze-artearen ildotik, jatorri bisigodoko ferra-arku bi daukaz, erdiko zutabe batez banatuta. Leiho prerromanikoetan arkuak estilizatu eta luzatu egiten dira, banatu arte, irudi bikotxa edo giltza formakoa osatzeko. Lamikizko leihoaren kasuan, barriz, hondino ez dira behar beste banandu edo estilizatu, eta horrek antzinatasun handiagoa emoten deutsa.

Baseleizea balizko arkeologia eremutzako dago katalogatuta, XVIII. mendeko nekropolia izan daitekeelako.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/09/11/ermita-san-juan-de-lamikiz-mendata-bizkaia/


6.- SAN LORENTZO ISLAKOA (Gautegiz-Arteaga)
Gaur egungo eraikuntza XVI. mendekoa da. Lamikizkoa baino prerromaniko eboluzionatuagoa da.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/09/01/ermita-san-lorenzo-de-isla-gauteriz-arteaga-bizkaia/

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/san-lorenzo-de-isla/


7.- APRAIZ ERDIKOA BASERRIA (San Cristobal, Altamira, Busturia)
Leiho bat erditik ebagia da kontizu. Jatorrian, eleiza bateko absidean egongo zan, ondo toki batean edo baserriaren tokian bertan.

Arkuak, oso ultrapasatuak, Abrisketagaz eta Goiuriagaz batera, birpopulatze artearen ferra-arkuagaz bat egin daikien bakarrak dira.

Ondarea, https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/caserio-apraizerdikoa/caserio/busturia/fichaconsulta/60468&origen=MOSAICO&pagina=1

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/11/19/el-caserio-apraiz-en-san-cristobal-altamira-busturia-bizkaia/

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventanas-prerromanicas-de-san-cristobal-de-busturia/


8.- SAN ANTONIO ATELAKOA (Mungia)
Goi Erdi Aroko baseleiza zaharra jausita, 2003an ermita barria zabaldu eben, aurrekoaren leiho prerromanikoa daukana.

Gehienez be 700 metrora, lerro zuzenean, Madala Llonako (Magdalena) baseleizea dago, antzeko beste leiho bat daukana.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/18/ermita-san-anton-de-atela-mungia-bizkaia/

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-san-antonio-abad-de-atela-en-mungia-munguia/


9.- MADALA LLONAKOA, SANTA MADALENA (Mungia)
1846an berreraiki eben, zaharrago baten tokian. Aurrekoaren elementu batzuk daukaz, leiho prerromanikoa nabarmena.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/22/ermita-santa-magdalena-de-llona-mungia-bizkaia/

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/ventana-prerromanica-de-la-ermita-de-santa-magdalena-de-llona-iona-en-munguia-mungia/


10.- SAN SALVADOR ZARANDONAKOA (Larrabetzu)
Gaur egungo eraikina oso erabarrituta dagoan arren, gitxienez X-XI. mendean dauka jatorria, eta halan, Bizkaiko tenplurik zaharrenetarikoa da. XVIII. mendean barriro eregi eben, estilo barroko herrikoian.

Ekialdeko horman, absidea egongo zan tokian, leiho prerromanikoa dago.

Baselizaren jatorria askoz zaharragoak da, VII-VIII. mendekoak edo. Horren froga barruan idorotako disko-formako hilarri bat da, baseleizako aldarearen zatia, eta, halan, pentsatu daiteke baselizearen inguruan antxina nekropolia egoala. Gaur egun Bilboko Euskal Museo Arkeologiko Etnografiko eta Historikoan dago.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/26/ermita-san-salvador-de-zarandoa-larrabetzu-bizkaia/


11.- URRIELDU ERDIKOA BASERRIA, SAN MIGEL (Gorozika-Muxika)
XVIII. mendean baseleizea desagertu zenean, haren hondarrak erabili ziran Urrieldu Erdikoa baserria eregiteko. Kortako atean kalitate handiko arku apuntatua dauka. Ondoan lehio prerromaikoa egoan, gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan.

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-san-miguel-de-urrieldu/

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/urrieldu-erdikoa-baserria/baserria/muxika/-gorozika/fichaconsulta/39742


12.- ANDRA MARI GOIURIAKOA (Iurreta)
Goiuriako leihoaren arkuak guztiz ultrapasatuak ageri dira, zelanbait, birpopulatze edo mozarabiar klasikoko artearen ferrakaz lotu daitekezanak. Arean be, arku guztiz ultrapasatu horreek, Abrisketagaz eta Apraiz Erdikoa baserriagaz batera, Bizkaian birpopulatze artearen ferragaz erkatu daitekezan bakarrak dira.

Gainera, hilarri epigrafiko bi eta sarkofago bi idoro dituez.


13.- SAN MARTIN AMATZAKOA (Iurreta)
Baselizea eta nekropolia. Leiho bi dagoz, bata erromanikoa, bestea prerromanikoa, datarik ez daukien sarkofago bi be, bat iturri baten askatzako erabilia.

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/san-martin-de-amatza/

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/templo-y-necropolis-de-san-martin-de-amatza/iglesia/necropolis/iurreta/-amatza/fichaconsulta/62339


14.- SAN ADRIAN ARGUIÑANOKOA (Zeberio)

Argiñanoko leihoa, Barañanogaz batera, Bizkaiko moltso nagusitik kanpo dagoz. Biak kurutze-leihoak dira. Bizkaiko gainontzekoakaz bat datoz monolitismoan, hareharrizkoak izatean eta zizelatzeko teknika apalean, baina diseinua argiro desberdina da: lau angeluko bloke baten barruan zirkulu handi bat dago marraturik, eta barruan beso lodiko kurutze bat zizelaturik.

Leiho biak deskribatutako eboluzino-prozesutik kanpo dagozala, sareta (zelosia) eta hilarri bisigodoak gogorarazoten dituez, baita Asturiasko saretak be, non kurutzeak, Kristoz gainera, monarkia sortu barria sinbolizatzen dauen. Mozarabiarren tenpluetan be ohikoak dira zirkuluan inskribatutako kurutzeak.

Gainera, hobi sinpleko hilobi batzuk idoro dituez.

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-san-adrian-de-arguinano/


15.- SAN ANTONIO BARAÑANOKOA (Zeberio)
Eleizea XVIII mendean guztiz barritu eben.

Barañanoko leihoa, Argiñanokoagaz batera, Bizkaiko moltso nagusitik kanpo dagoz. Biak kurutze-leihoak dira. Bizkaiko gainontzekoakaz bat datoz monolitismoan, hareharrizkoak izatean eta zizelatzeko teknika apalean, baina diseinua argiro desberdina da: lau angeluko bloke baten barruan zirkulu handi bat dago marraturik, eta barruan beso lodiko kurutze bat zizelaturik.

Leiho biak deskribatutako eboluzino-prozesutik kanpo dagozala, sareta (zelosia) eta hilarri bisigodoak gogorarazoten dituez, baita Asturiasko saretak be, non kurutzeak, Kristoz gainera, monarkia sortu barria sinbolizatzen dauen. Mozarabiarren tenpluetan be ohikoak dira zirkuluan inskribatutako kurutzeak.

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-san-antonio-abad-de-baranano/

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/templo-de-san-antonio-abad/iglesia/zeberio/-baranano/fichaconsulta/60687


16.- LA ASCENSION BURBUSTUKOA «San Asentzio» (Zaratamo)
Altarearen oinarria leiho prerromanikoa da, 1982an egindako barritze-lanetan altare zaharraren azpian idorotakoa.

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/ermita-de-la-ascension/ermita/zaratamo/-burbustu/fichaconsulta/62208


17.- SAN PEDRO ABRISKETAKOA (Arrigorriaga)
Gitxienez eraikuntza-fase bi daukaz, bata prerromanikoa (IX. edo X. mendekoa), bestea erromanikoa (XI. mendekoa).

Absidean, garaiko arkitektura jasoan inspiratutako leiho bat dago, asturiar-bisigotikoa. X mendeko eredu kultuetatik hurrago dago, eta halan Bizkaiko gainerakoen aurrekoa izango litzateke. Erliebezko dekorazinoa dauka, sei orla zentrokide, beste leihoakaz alderatuta nahiko finak. Behealdean, beso zabalduak daukiezan kurutze bisigotiko di daukaz. Leihoaren gainean, kalitate oneko segmentu erromanikoa dago.

Barruan, hilarri erromatarren aztarnak eta motibo bisigodoak edo prerromanikoak dituen hareharrizko bloke bat aurkitu dira. Bloke honetan, teilatuaren isurialdeak marrazten dituen zati triangeluarra dago (horma pikoa). Duela gutxi arte baselizaren atearen eskuinaldean txertatutako harlandua da, sigi-saga egindako apaingarri batean sartuta dagoen gurutze batekin, alfa eta omega belarritakoekin, eta oinean letra batzuekin. Hainbat iritzi daude esanahiari buruz, eta horietako bat berdina da «XAIRE» agur paleokristauarekin.

Leihoaren erdiko herenean apurtuta dagoanez, gaitza da erabagitea hasierako zuloa okulua eta gezileihoa ala arku ultrapasatua izan ete zan.

Baina ermitak gehiago eskintzen dau. Sarrerako atearen eskuineko janban, seguru antzean prerromanikoa den motibo bat ikusiko dogu, kurutze bisigotiko bat, marko borobil baten barruan.

Hegoaldeko horman, erdi-puntuko arku bat dago, zarratuta horma egiteko, behinola sarrera nagusia izan eitekeana. Arku honen gainean, landutako medailoi bi ikusten dira, barruan giza irudiak zizelatuak. Ezkerrekoan, goi-erliebean, bikote bat dago larrutan, kukurio eta besarkatuta; eskumakoan, gizaki baten irudi apurtua, bikotekidea falta jakona, aurki.

Barruan, hilarri erromatarren aztarnak idoro dira eta motibo bisigodoak edo prerromanikoak daukazan hareharrizko bloke bat. Blokea, teilatuaren isurialdeak marrazten dituen triangeluarrean dago (hastial). Orain dala gutxi arte baselizako atearen eskuinaldean egon da; , kurutzea dauka eta beretik esegita alfa eta omega letrak, guztia sigi-saga egindako apaingarri batean sartuta. Oinean zenbait letra, baina transkripzino eztabaidatua. Eretxi baten arabera; «XAIRE» agur paleokristinaua da idazkuna.

https://es.wikipedia.org/wiki/Ermita_de_San_Pedro_(Abrisketa)

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ermita-de-san-pedro-de-abrisqueta-en-arrigorriaga/


18.- SAN LORENZO BERMEJILLOKOA (Güeñes)
Badirudi XVI. mendearen hasieraan berregin zala, eta torrea gehitu jakola 1607an, baina absidea argitzen dauen leihoa estilo prerromanikokoa da. Dekorazinoa oso hondatuta dago eta ia desagertu da higaduragaitik.

1991 eta 1993 bitartean kanpoaldean egindako indusketa arkeologikoak agerira atara zituezan aurreko eraikin bateko hormen aztarnak, baita XII-XIII mendeetako hilobiak be.

https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/08/ermita-san-lorenzo-de-bermejillo-guenes-bizkaia/


19.- SANTA MARIA SOSCAÑOKOA (Karrantza)
1907an eleiza zaharra eraitsi ostean, gaur egungo eleiza neogotiko bat da. XXI mendearen hasieran egindako indusketa arkeologiko batzutan, Goi Erdi Aroko nekropoli baten aztarnak agertu ziran, eta estilo prerromanikoko leiho baten zatiak be bai, orain eleiza barruan gordeta.

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/iglesia-de-santa-maria-de-soscano/iglesia/karrantza-harana-valle-de-carranza/fichaconsulta/60489

https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-santa-maria-de-soscano/

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 286 ft

0000505

PictographWaypoint Altitude 279 ft

0000508


Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 09:53 2021(e)ko urr. 10(a)
Amaiera ordua: 13:22 2021(e)ko urr. 10(a)
Ibilitako distantzia: 12,3km (03:28)
Denbora mugitzen: 02:46
Batezbesteko abiadura: 3,53 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,44 km/h
Gehineko abiadura: 7,9 km/h
Gutxienezko altuera: 83 m
Gehienezko altuera: 628 m
Igoera abiadura: 378,7 m/h
Jaitsiera abiadura: 404,4 m/h
Altitude irabazia: 631 m
Altitude-galera: 630 m
Igoera-denbora: 01:40
Jaitsiera-denbora: 01:33

PictographWaypoint Altitude 69 ft
Photo of01 San Andres Astigarribiakoa Photo of01 San Andres Astigarribiakoa Photo of01 San Andres Astigarribiakoa

01 San Andres Astigarribiakoa

PictographReligious site Altitude 1,038 ft
Photo of02 San Pedro Artakoa

02 San Pedro Artakoa

PictographReligious site Altitude 1,283 ft
Photo of03 Santa Luzia Gerrikakoa Photo of03 Santa Luzia Gerrikakoa

03 Santa Luzia Gerrikakoa

PictographWaypoint Altitude 744 ft
Photo of04 San Salbador Berreñokoa Photo of04 San Salbador Berreñokoa

04 San Salbador Berreñokoa

PictographWaypoint Altitude 334 ft
Photo of05 San Juan eta San Lorentzo Lamikizkoa Photo of05 San Juan eta San Lorentzo Lamikizkoa Photo of05 San Juan eta San Lorentzo Lamikizkoa

05 San Juan eta San Lorentzo Lamikizkoa

Photo of06 San Lorentzo Islakoa Photo of06 San Lorentzo Islakoa Photo of06 San Lorentzo Islakoa

06 San Lorentzo Islakoa

PictographWaypoint Altitude 68 ft
Photo of07 Apraiz Erdikoa baserria Photo of07 Apraiz Erdikoa baserria Photo of07 Apraiz Erdikoa baserria

07 Apraiz Erdikoa baserria

PictographWaypoint Altitude 232 ft
Photo of08 San Antonio Abadea Atelakoa Photo of08 San Antonio Abadea Atelakoa Photo of08 San Antonio Abadea Atelakoa

08 San Antonio Abadea Atelakoa

PictographWaypoint Altitude 182 ft
Photo of09 Madala Llonakoa Photo of09 Madala Llonakoa Photo of09 Madala Llonakoa

09 Madala Llonakoa

PictographReligious site Altitude 718 ft
Photo of10 San Salbador Zarabdonakoa Photo of10 San Salbador Zarabdonakoa Photo of10 San Salbador Zarabdonakoa

10 San Salbador Zarabdonakoa

PictographWaypoint Altitude 772 ft
Photo of11 Urrieldu Erdikoa baserria Photo of11 Urrieldu Erdikoa baserria Photo of11 Urrieldu Erdikoa baserria

11 Urrieldu Erdikoa baserria

PictographReligious site Altitude 800 ft
Photo of12 Andra Mari Goiuriakoa Photo of12 Andra Mari Goiuriakoa

12 Andra Mari Goiuriakoa

PictographReligious site Altitude 550 ft
Photo of13 San Martin Amatzakoa Photo of13 San Martin Amatzakoa Photo of13 San Martin Amatzakoa

13 San Martin Amatzakoa

PictographReligious site Altitude 997 ft
Photo of14 San Adrian Argiñanokoa Photo of14 San Adrian Argiñanokoa Photo of14 San Adrian Argiñanokoa

14 San Adrian Argiñanokoa

PictographReligious site Altitude 948 ft
Photo of15 San Antonio Barañanokoa Photo of15 San Antonio Barañanokoa Photo of15 San Antonio Barañanokoa

15 San Antonio Barañanokoa

PictographWaypoint Altitude 491 ft
Photo of16 La Ascensión Burbustukoa Photo of16 La Ascensión Burbustukoa

16 La Ascensión Burbustukoa

"La Ascensión", herritarrentzat "Asentzio"

PictographReligious site Altitude 757 ft
Photo of17 San Pedro Abiriskietakoa Photo of17 San Pedro Abiriskietakoa Photo of17 San Pedro Abiriskietakoa

17 San Pedro Abiriskietakoa

PictographReligious site Altitude 1,407 ft
Photo of18 San Lorenzo Berrmejillokoa Photo of18 San Lorenzo Berrmejillokoa Photo of18 San Lorenzo Berrmejillokoa

18 San Lorenzo Berrmejillokoa

PictographWaypoint Altitude 767 ft
Photo of19 Santa Maria Soscañokoa Photo of19 Santa Maria Soscañokoa Photo of19 Santa Maria Soscañokoa

19 Santa Maria Soscañokoa

Comments

    You can or this trail