IBILBIDE HISTORIKOAK ETA LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Lau korta Ondarroako sortaldean
near Ondarroa, País Vasco (España)
Viewed 30 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilaldi polit honetan Ondarroatik sortaldera identifikatu diran lau korta zaharretara joko dogu: Burgoa, Kondebaso (Gorozika), Armentxa (Arrikruz), Lete (Olatz). Burgoan eta Lete baserrikoan aukerea eukiko dogu kortarria ikusteko, hondio ez dabe eroan edo suntsitu eta. Halan, gure abeltzantzearen azken historiaren bila urtengo dogu, ez aspaldian gure mendiak goitik behera markatzen zituzan antolaketearen hondarrak ikustera, kortak, hainbat etxe eta abizenen oinarria.
Bide batez, Arno aldeko bost esteletatik bat idoroko (ediren, aurkitu) dogu, apalena, hain apala ze sarritan ondotik igarri barik igaro izan garan, kurutzea higaduraz ia desagertu jako eta.
Bide gehienak zabalak dira, pistak, zatiren baten bidexkaren bat gorabehera.
INFORMAZINO OSAGARRIA
KORTAK ETA KORTARRIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak borobil handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).
Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.
KOSTOLAMENDIKO ARRIKRUZKO ESTELA ETA ARNOKO ENPARAUAK
Kostolamendiko arrikruzko estela Arnoren hegaletan dagozan bostetatik bat da apalena, hain apala ze arretaz begiratzen ez bdautsazu, igarri be ez dozu egingo, bere kurutzea ia ezabatuta dago eta.
Ez dago argi estelon jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, edo jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, edo bidaiariai abiastzen eutsiela inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zirala (CASTRO, Javi. "Las estelas del macizo de Arno I - II”, 2005). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.
Munako (mugako) estelak
Estelak bertan ipini eta luze irautea loturik egon leiteke inguru hori muna (muga) izateagaz, eta ganera, mun gatazkatsua. Bizkaia aldean, “markina” izentau eben ingurua (Etxebarria eta Azpilza, gaurko Xemein), hau da, munako herria (latinezko “marca”tik, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea). XIV.mendearen erdialdean Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben, Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babesteko (Astigarribiatik eta).
Gipuzkoa aldeko herria be Markina zan. XIV. mendeko urte berean, Markina goikoan (de Suso) Eibar eta Soraluze eregi zituen, eta Behekoan (de Yuso) Elgoibar. Astigarribia kai eta gune garrantzitsua zan askoz lehenagotik. (Iturria: BILBAO, Miguel Angel, La Villa de Markina-Xemein; BBK, 1995)
Bide garrantzitsuetako estelak.
Zelangura be, munako inguruabarrak gorabehera, errazoi orokorragoai begiratuz hasi gaitekez moropiloa askatzeko ahaleginean, baina arbuiatu barik munako gorabeherak izan leikien pisu indargarria.
Gauza jakina da antxinan ohiturea egoala bideetan eta munarrietan kurutzeak grabatzeko. Arnoko bideak garrantzi handikoak izan ziran, erlijinoaren ikuspegitik eta merkataritzagaitik.
Erlijinotik hasita, ezin ahaztu daikegu estelok Done Jakueren bidean edo inguruan dagozala, eta ganera, bidearen erlijino-balioa handitu leikela monastegien artean egoteak: Astigarribiakoa Gipuzkoan eta Xemeningo Santa Maria Bizkaian. Izan be, erromesak Deba zeharkatu eta Astigarribiatik gora joten eben Bizkai aldera, Arnoate eta Apaingo lepoetatik (Apainen esteletatik bat dago, beste bat Gorostolako lepoan).
Merkataritzaren ikuspegitik, gogoan izan behar dogu Astigarribia kai oso garrantzitsua izan zala Goi Erdi Aroaren amaieratik, eta bertatik abiatzen zala Arnoaten eta Apainen zehar igaroten zan merkatari-bide baliotsua.
Halan, emoten dau estelok bideko seinaleak dirala, bide garrantzitsu batekoak, merkataritzagaitik eta erlijinoagaitik. Aurki, holakoak hainbat tokitan izango ziran, baina Arnoren inguruan gehiagok eta gehiago iraun dabe, beharbada errazoi horrekaitik (Oso antzeko bat Degurixan idoroko dozu, Aretxabaleta eta Araozko mendietan). Eta, jakina, bidea marken artean (Markinak) igarotzeak seguraski be lagundu dau estelok zutunik iraun egien.
ONDARROA. GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK
XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.
Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.
Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.
Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.
Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala batez be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.
Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaiera —euskaldunen berbetea—baztertuta, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan, hau da, espainiarrak euskaldunakaz jokatu daben modura.
Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana ondarrutarren berbetatik. Izan be, hizkuntza kontuetan euskaldunak beti itsukeria itzela erakutsi daroe, berbarako, hiztun gehienetatik urrun dagozan ereduak aukeratuta; holan egin dabe euskara batuagaz, eta holan egin dabe bizkaiera estandarragaz. Ostera, aukeratzea euken Añibarrok Gueroco Guero liburuan erabiltako aditz-paradigmea, bizkaieraren hiztun gehienetatik hurren dagoana, baina, jakina, ez Eben egin.
Zelangura be, ezin ukatu geinke, gainera, fonetismo ugariak dirala bide, bizkaiera estandarra urrun samar dagoana edonongo bizkai-hiztunetatik, baina are urrunago dago, arean be, gizpuzkeraren ereduko euskara batua. Bere eragin eta ezagutza handia eskolaren jarduera suntsitzailearen ondorioa da, espainierarena izan dan legez. Batua sortu zanean diglosia moduko bat proposatu zan: batua goiko hizkuntza-funtzioetarako, euskalkia enparau funtzioetarako. Ez da holan egin, engainua izan da: batua funtzio guztietarako, eta eskola mailua. Hizkuntza-zentsura komunikabide garrantzitsuetan. Botere-lehian, eliteak bardintsuak dira nongura, bertokoak eta espainiarrak izan. Zertarako gura dogu independentzia?
Bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari hatan be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo gura daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura, berbetea) eta estatua identifikatuta, eredu bakarretara jotzen daben lez, berbetetan be bakarra maite dabe.
Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.

Waypoints
Waypoint
1,104 ft
08 Armentxa
Waypoint
1,178 ft
09 Armentzako baso mistoa
Waypoint
1,222 ft
10 Gaztainondoak
Waypoint
1,374 ft
13 Korostolamendi
Etxeak agerian dauka ez dala jatorriz etxaldea izan, ezpada Bizkaia-Gipuzkoa arteko munako mikeleten kuartela
Waypoint
777 ft
15 Ardazkonetako lepoa
Waypoint
775 ft
16 Gomutarria
Waypoint
787 ft
17 Ardazkonetako kobatxua
Waypoint
860 ft
18 Ardazkonetako leizea
Waypoint
0 ft
19 Jentilexetako kobak
Jentilexetako haitzuloak/Cuevas de Jentiletxeta
Waypoint
990 ft
20 Mendibeltzuburuko lezea
Waypoint
497 ft
21 Atxukarroko kobak
Waypoint
328 ft
23 Atxukarroko kobaren ingurua
Waypoint
229 ft
26 Errotazar errotea
Waypoint
98 ft
32 Errotabarri Goikoa errotea XVIII
Bridge
18 ft
35 Lau kortak amaiera
Tipo: Senderismo
Hora Inicio: 9:48 5 ago 2023
Hora Fin: 14:19 5 ago 2023
Distancia recorrida: 16,1km (04:30)
Tiempo en movimiento: 04:02
Velocidad media: 3,57 km/h
Vel. en Mov.: 3,97 km/h
Velocidad Máxima: 7,48 km/h
Altura Mínima: 4 m
Altura Máxima: 436 m
Velocidad Ascenso: 332,9 m/h
Velocidad Descenso: 252,6 m/h
Ganancia Altitud: 559 m
Pérdida Altitud: 561 m
Tiempo Ascenso: 01:40
Tiempo Descenso: 02:13
You can add a comment or review this trail
Comments