IBILBIDE HISTORIKOAK. Flaviobriga-Uxama Barca erromatar kaminoa Merindadeetan zehar
near Balmaseda, País Vasco (España)
Viewed 36 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Erderaz: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/calzada-uxama-barca-fabliobriga-las-merindades-137323184
KONKISTA
Merindadeetan kantabriar herriak eta autrigoiak bizi ziran erromatarrak heldu ziranean. Burgosko Mesetaren konkista prozesu konplexu eta motela da, k.a. III. mendeko azken urteetan hasi (Zeltiberiar Gerrak) eta Kantabriar Gerrakaz amaitu artekoa, k.a. I.mendearen amaieran.
Zeltiberiar Gerrak K.a. III-II. mendeen artean egin ziran. Numantzia jausi ostean (k.a. 133), Burgosko hegoaldeko indigenak autonomia politikoa galdu eben. Armadak menderaturik, armada bera izaten zan aldaketa askoren eragilea. Kantabriako Gerrak amaitu arteko aldian Erroma lurraldea antolatzen joan zan, kontrol militarraren bidez, bide-sarea sortuz eta eremu lauetako nekazaritza-baliabideak hobetuz. Horrela, lurraldeko herrigune indigena batzuk hazi egin ziran.
Erromatarren armada ez zan Merindadeetara heldu Kantabriar Gerrak izan arte. Kantabriarrak garaituak izan ziranean, behartuak izan ziran kastroak utzi eta lautadara jastera. Holan, Burgos osoa Conventus Cluniensis (Clunia) administrazio-barrutiaren barruan geratu zan.
ERROMANIZAZIOA
I. mendearen amaieran, Burgosko iparraldea Erromatar Inperioan murgilduta egoan eta erromanizazio bizia hasi zen.
K.o. I. mendean eragile erabakigarriak dagoz lurraldea beste era batean antolatzeko eta herrigune motak aldatzeko: bide-sareak eta nekazaritzaren eremuetan herriguneak sustatzeak, indigenak kastroetatik hareetara mobidu ziran eta. Horregaz batera garrantzitsua da armadaren unitateetan indigenak sartzea, eta horren ondorioz etorren goratze juridiko, indibidual eta kolektiboa.
Erromatarren garaian sarturik, kastro batzuk hondino irauten dabe, bai Bureban, bai Merindadeetan. Kasu batzuetan, iraupen horren kausa meatzak hurrean egotea izan daiteke, berbarako, Medina de Pomar inguruan, non kastro-sare bat egon zan, hala zelan La Cerca, Momediano, Navazos, Rosales, Salinas de Rosío eta Villatormil-en.
Flaviar dinastiaren garaian (II. mendearen amaierara arte), erromanizazioa sendotu zan, bai Clunia Komentu Juridikoa sendotu zalako, uriburua, bai Vespasianoren Latinitatearen Ediktua aplikatu zalako. Holan, Burgosko gune batzuen izaera juridikoa eta, jakina, pisua, indartu zan: Poza de la Sal (Salionca) eta Briviesca (Viroiesca, San Juan muinoan kokatua, bidekurutze garrantzitsua). Bide-sare garrantzitsua osatu zan Clunia Mesetako eta Ebroren Ibarreko uri nagusiakaz lotzeko.
Erromatarren aldiko azterrenak dagoz Sedanoko ibarrean (Nocedo eta Sedano herrietan), Villarcayon, Cigüenzan, Quintanilla de los Adrianosen eta, bereziki, Mena, Losa eta Tobalina ibarretan. Lurralde honen ardatz nagusia Losa ibarra, Montija eta Mena zeharkatzen zituzan kaminoa zan, Meseta Kantabriako portuekin lotzen zituazana. Gainera, inguruak interes estrategikoa eukan, kostagaz lotzeko ez eze, baita meatzakaitik be (Salinas de Rosío, Medina de Pomar, etab.).
Merindadeak zeharkatzen dituzan kaminoa (galtzada), Bordele-Astorga galtzada nagusiaren adar bat (Flaviobriga-Uxama Barca) funtsezkoa da inguruaren erromanizazioan, meatzakaz eta gatzagakaz batera. Galtzadeak, Losa haranetik igarota, Meseta eta iparraldeko portuak zituan. Miranda de Ebroren arrotik abiatzen zan, Deobrigatik, Osman (Uxama Barca) zehar ioian, Berberanatik hur igaro, eta Losa ibarra zeharkatuta El Cabrioko mendatera heltzen zan, handik Mena ibarrera, Bizkaian El Berróndik sartu, Balmaseda atzean itxita, nonbait, Sopuertarantz joango zan, Las Muñecas mendateraino igo, Otañesera jatsi, eta Flaviobrigara (Castro Urdiales) heltzen zan.
Galtzadeari esker Flaviobriga lotuta egoan Uxama Barca, Deobriga eta Veleia herri garrantzitsuakaz, Mesetako solo, meatza eta gatazagakaz, bai eta Tarrakonenseko botere-guneakaz be, hala zelan Cluniagaz, Cesar Augustagaz, Tarrakogaz eta Inperio osoagaz.
Ohikoa dan lez, Inperioaren azken aldiaren berri gitxiago da Bureban eta Merindadeetan, iturri historikoak urriak diralako. Aro berantiarraren azterrenak agertu dira Cigüenzan, San Martin de Losan eta Salinas de Rosíon, baita beste leku batzuetan ere. Gainera, Bizkaiko Kantauri aldean bezala, kobak babeslekutzako hartu ziran, segurtasuna eskasagoa zan eta.
ITURRIAK
Garrantzitsuenak:
Vía romana de Castro Urdiales a Osma de Álava, 115km. Vías romanas de Castilla y León. www.VIASROMANA.NET. Dokumentu honetan oinarrituta landu dot galtzadearen traka, eta beretik hartu ditudaz galtzadearen argazki gehienak.
Jornada sobre las calzadas romanas en la Antigüedad, 2013-8-19-20, Auritz-Burgueta.
https://www.traianvs.net/pdfs/2017_via_flaviobriga_Mena_Trueba_&_Angulo.pdf
Isaac Moreno Gallo-ren Youtubeko kanala
Beste iturri batzuk be erabili ditudaz, batzutan kontraesankorrak, hona hemen batzuk:
LA ARQUEOLOGIA ROMANA EN LA PROVINCIA DE BURGOS. ORIGENES Y DESARROLLO (I-II-III). DAVID PRADALES CIPRÉS JULIO GÓMEZ SANTA CRUZ, file:///C:/Users/usuario/Downloads/0211_8998_n225_p323-354.pdf
CARTA ARQUEOLOGICA DE LA PROVINCIADE BURGOS_ PART_3.pdf, Kobie 14,
https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/1/Kobie_14_%C2%ABCARTA%20ARQUEOLOGICA%20DE%20LA%20PROVINCIADE%20BURGOS_%20PART_3.pdf?hash=d8ff5392606b71187344ff3e690929a7
KAMINOAREN IBILBIDEA
Kaminoa ondo kontserbaturik dago hainbat tokitan, eta nahiko ondo igarten da zerutik ikusita. Zati horreetan, Iberian ondoen kontserbaturiko bat da. Kontuan hartu, jente gehienak uste dauenaren aurka, erromatar galtzadak ez zirala harlauzez egin eta amaitzen, ezpada estratuetan (strata) atondutako harri-koskor eta legarrez, amaiera leun eta malgua eukitzeko. Lur edo bedar azpian agertzen dira fosilduta. Horregaitik, “erromatar”tzako aitatzen diran galtzada gehienak ez dira erromatarrak, ezta zubi "erromatarrak" be.
Osterantzean, zati gehienetan nekez ibili ahal da galtzada gainean, ez bada kaminoak (errepideak) eta solo edo herri arteko bide zabalak (stratum-a--> estratak) galtzadea azpiratu daben tokietan; horrek be ez dira gitxi. Zelangura be, gehienetan bide bako solo eta eremuetan zehar doan lez, ezin gainetik ibili, nahi-ta sarritan ondoko bide bat aukerea izan daiteken galtzari jarraitzeko. Halan, gainetik ibili ahal dan zatiak aukeratu daikezuz, eta behar danean, bilatu paraleloan egiteko modua. Planifikatu.
TRAKA, barriz, sarritan gitxi gorabeherakoa da, batez be soloetan edo landetan zehar doanean, eta zehatzagoa Topohispania eta TopoEuskalherria mapetako kamino eta bideen gainean agertzen danean. Dana dala, trakan zehatz dagoz jasota (waitpointez) galtzadea argiro idoro dan tokiak.
Dokumentuan, ostera, ez dira agertzen Balmasedatik Castro Urdialeserainoko zatia, ezta Osmatik Deobrigarainkoa be -segurtasun eskasagoa dago kontizu-, eta horregaitik ez ditudaz trakan jaso.
Aztarnategiak eta erromatarren aztarnak aurkitu diran lekuak WAITPOINTez dagoz markatuta. Batzuetan seinaleztapena gutxi gorabeherakoa baino ez da, ezin izan dodalako kokapen zehatza lortu, eta kokapenik bez jadetsi ez badot, waitpointa herrian bertan ipini dot.
Galtzadeak egungo herri bat edo hurreko inguruak zeharkatzen dituzanean, beheko informazinoan “(kaminoa)” idatzi dot herriaren izenaren ondoan. Osterantzean, galtzadea herritik urrun samar igarotzen bada, ez dot holakorik idatzi, baina, jakina, idoro diran hondarrak lotuta dagoz galtzadeagaz.
---------------------------------------------------------------------------
BALMASEDA (kaminoa)
Balmaseda eta El Berrón artean, trenbidea galtzadearen gainean eregia egon daiteke, kontizu, eta azken zatian trenbidearen paraleloan.
EL BERRÓN (kaminoa)
“Miliario de El Berrón” delakoa, Santecillako miliarioa da.
“Puente de Las Oleas” zubi zaharra erromatartzako jo izan da, baina ez dago hori esateko frogarik. Erromatar ezaugarriak barik, pentsatu benar dogu ez dala erromatar garaikoa.
SANTECILLA
Maximinoren miliarioa edo “Del Berrón” (k.o. 238), San Andresen baseleiza desagertuaren ondoan, gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan. Menan idorotako osoena.
GIJANO (kaminoa)
Flavio Severo-ren miliarioa (k.o. 305-307), desagertuta. Zenbait txanpon be agertu ei ziran.
NAVA DE ORDUNTE (kaminoa)
Galtzararen zati txiki bat idoro dabe tren geltokitik hur. Gainera, Caracalla-ren miliarioa (k.o. 213-217), Tarriba auzoan aurkitu eben, eta desagertuta dago. Decio-ren miliarioa (k.o. 251) be agertu zan, eta hondino Navan dago.
ENTRAMBASAGUAS (kaminoa)
Galtzaren zatia, 120m.
PARADORES DE VIVANCO (kaminoa)
Galtzadearen zati baten indusketea egin eben, “camino de la Torca” bidean, eta argiro frogatu zan erromatar galtzadea dana; zati bat ondo kontserbaturik dago.
VIVANCO (kaminoa)
“Puente de Exa” (de Heja) edo “de Hijuela”, Vivanco eta Barrasa artean, beharbada erromatarra, baina desagertuta dago.
AGÜERA
San Martin gaina (Alto de San Martín), non, tradizioaren arabera, San Martin eta San Caprasio-ren baseleizea egon zan, beharbada Area Patriniani izeneko erromatar uri harresitu baten hondakinen gainean eregia. Berton egongo zan lehenengo “Condado de Castilla”, gero Mena, Losa ibarrera eta merindade guztietara zabaldu zana.
VILLASANTE (kaminoa)
Galtzadearen zati ondo kontserbatuak.
EL RIBERO (kaminoa)
Galtzadearen zati ondo kontserbatuak.
TABLIEGA (kaminoa)
Galtzada zati ondo kontserbatu bat.
LASTRA DE LAS ERAS
Cueva del Portal delakoan terra sigillata zatiak, berankorra (k.o. IV-V).
SALINAS DE ROSÍO (kaminoa)
Erromatar aldian ustituriko gatazagak emoten deutse izena herriari. Las Mollerasko aztarnategia (k.o. I – IV) mosaiko zuri-baltz bat dauka, 200 metro karratutik gorako azalera daukana. Tesela handiz egina dago. Ziur asko, gatzaren ustiapenagaz lotutako eraikin publikoren bati jagoko.
Bidea El Castillo munoaren oinetik igaroten da, txuntxurrean aztarnategi erromatar garrantzitsua daukana, seguruenik behaketa-postu bat, korridorea ondo zaintzeko.
LA CERCA
La Carrera-n, esku-errota borobilak, beharbada erromatar aldikoak.
VILLATOMIL
Peñaverón izeneko finkan idorotako aztarnak hipocaustum batenak izan eitekezan; hilarri zati bat be idoro eben, tunikadun hiru irudiz apaindua, eskuak elkarri lotuta (k.o. II-III, Merindadeen Museoan, Medina de Pomar).
ROSALES DE LA RIBERA
Hilarria, desagertua.
NÁVAGOS (kaminoa)
Paramo de Nocedo izeneko lekuan, Losa ibarrera doan pasabide naturaleko lepoan, galtzadearen ondoan, Nocedoko aztarnategia dago, 2 hektareakoa. Seguruenik galtzadearen zerbitzuko establezimendu bat izan eitekean; Las cascajas lursailean, zeramikak.
VILLAVENTÍN
Kanpo Santuko horman, sarkofago zizelkatua, "Susana eta Danielen epaiketa" Itun Zaharraren gaia daukana (k.o. IV)
LASTRAS DE LA TORRE (kaminoa)
Galtzada zati ondo kontserbatua
QUINCOCES DE YUSO
Jerea ibaiaren gaineko zubia errotar garaikotzat jo izan da, baina ez dago hori esateko errazoirik.
SAN LLORENTE (kaminoa)
San Llorente aztarnategi erromatarra da ia herri osoa. Hektarea biko hedadura mendebaldean, herriaren ondoan eta galtza ondoan. Beste hiru hektarea hilerriaren ondoan. Seguruenik bidearen zerbitzuko establezimenduak.
Las Cuevas izeneko lekuan hainbat barrunbe dagoz, eta zeramika sigillatak idoro dira.
VILLALUENGA
Altas del Hoyo-n erromanizazioaren hasierako zeramikak eta erromar aldikoak.
RÍO DE LOSA
Ontzi-zatiak, Entreriberos deritxan tokian.
MOMEDIANO
El Castro izeneko tokian, Santa Petronilaren baseleiza dagoen lekuan, Perexko kaminoaren inguruan, herri indigena erromanizatu baten hondarrak dagoz. Iparralderantz luzatzen dan punta baten gainean dago. Esparruaren luzera 750 m ingurukoa izan daiteke, eta gehieneko zabalera, barriz, 300 m-tik gorakoa.
SAN PANTALEÓN DE LOSA
San Pantaleongo baseleiza erromanikoan erromatar aldiko zeramika zatiak.
SAN MARTÍN DE LOSA (kaminoa)
Erromatar villa bat, Los Casarejos-en. Mosaikoetako bat gaur egunera arte heldu da kontserbazio-egoera erregularrean. Zeramikak sigillata, antoxin baten hondarrak eta burdin zatiak idoro dira (V. Mendearen amaiera, IV. mendearen hasiera).
VILLALBA DE LOSA
El Pedregal-en erromatar aldiko aztarnategia: terra sigillata eta zeramika arrunta.
BERBERANA
Ostuñoko aztarnategia, Humecillo ibaiak ibia daukan gune baten ondoan (Erdi Aroko torretik ez oso urrun). Terra sigillata ugari, kalitatezko zeramika, puntak, ultzeak, kakoak eta tatxetak, zeramika arrunteko zati batzuk… (k.o. II)
VXAMA BARCA (OSMA DE ÁLAVA) (kaminoa)
Erromatar garaiko herri garrantzitsua. Muno batean dagoan Castros de Lastra-gaz identifikatu dabe.
CABRIANA (kaminoa)
Cabriana-Comunión-go aztarnategia, galtzadaren ondoan. Seguruenik iparraldetik Deobrigara etorren bidaiarentzako termak.
DEOBRIGA, XARCE MIRAPÉREZ (MIRANDA DE EBRO)
Autrigoien uria, beharbada garrantzitsuena, gero erromanizatua. Harresituta egon zan. Deobriga k.a. IV-III. mende inguruan sortu zan, El Infierno munoan, eta gero ibarrera zabalduko zan. Goi Inperioko uri erromatar ospetsua izan zan k.o. I-II. mendeetan, eta bizirik segitu eban Behe Inperioan, k.o. IV. Mendea arte.
2010ean uria suntsitzen hasi ziran industrialde bat Logroñoko 56 errepideagaz lotzeko. Errepideak uri historikoko 4.000 m2 inguru suntsitu zituzan. Leku horretan bertan agertu ziran lubakiak, harresiak, atea eta eraikin-hondarrak. Gora aurrerapena!
Waypoints
01 Balmaseda, galtzadea errepide azpian
Balmaseda eta El Berrón artean, trenbidea galtzadearen gainean eregia egon daiteke, kontizu, eta azken zatian trenbidearen paraleloan.
02 El Berrón
“Miliario de El Berrón” delakoa, Santecillako miliarioa da.
03 Puente de Las Oleas
“Puente de Las Oleas” zubi zaharra erromatartzako jo izan da, baina ez dago hori esateko frogarik.
04 Santecilla, Maximinoren miliarioa
Maximinoren miliarioa edo “Del Berrón” (k.o. 238), San Andresen baseleiza desagertuaren ondoan, gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan. Menan idorotako osoena.
05 Guijano, Flavio Severo-ren miliarioa
Flavio Severo-ren miliarioa (k.o. 305-307), desagertuta. Zenbait txanpon be agertu ei ziran.
06 Navan, Caracalla eta Decioren miliarioak
Galtzararen zati txiki bat idoro dabe tren geltokitik hur. Gainera, Caracalla-ren miliarioa (k.o. 213-217), Tarriba auzoan aurkitu eben, eta desagertuta dago. Decio-ren miliarioa (k.o. 251) be agertu zan, eta hondino Navan dago.
07 Paradores, galtzada
Galtzadearen zati baten indusketea egin eben, “camino de la Torca” bidean, eta argiro frogatu zan erromatar galtzadea dana; zati bat ondo kontserbaturik dago.
09 Puente de Hijuela
“Puente de Exa” (de Heja) edo “de Hijuela”, Vivanco eta Barrasa artean, beharbada erromatarra, baina desagertuta dago.
10 Paradores, zati ona
12 El Cabrio
13 Agüera, Alto de San Martín
San Martin gaina (Alto de San Martín), non, tradizioaren arabera, San Martin eta San Caprasio-ren baseleizea egon zan, beharbada Area Patriniani izeneko erromatar uri harresitu baten hondakinen gainean eregia. Berton egongo zan lehenengo “Condado de Castilla”, gero Mena, Losa ibarrera eta merindade guztietara zabaldu zana.
15 Villasante, zati onaren amaiera
17 El Ribero, zati onaren amaiera
19 Portillo de Tabliega, zati onaren amaiera
20 Cueva del Portal
LASTRA DE LAS ERAS. Cueva del Portal delakoan terra sigillata zatiak, berankorra (k.o. IV-V).
21 Salinas de Rosío, zati onaren hasiera
22 Salinas de Rosío, mosaikoa
Erromatar aldian ustituriko gatazagak emoten deutse izena herriari. Las Mollerasko aztarnategia (k.o. I – IV) mosaiko zuri-baltz bat dauka, 200 metro karratutik gorako azalera daukana. Tesela handiz egina dago. Ziur asko, gatzaren ustiapenagaz lotutako eraikin publikoren bati jagoko.
25 Salinas de Rosío, El Castillo
Bidea El Castillo munoaren oinetik igaroten da, txuntxurrean aztarnategi erromatar garrantzitsua daukana, seguruenik behaketa-postu bat, korridorea ondo zaintzeko.
26 La Cerca
La Carrera-n, esku-errota borobilak, beharbada erromatar aldikoak.
27 Villatomil, hilarria
Peñaverón izeneko finkan idorotako aztarnak hypocaustum batenak izan eitekezan; hilarri zati bat be idoro eben, tunikadun hiru irudiz apaindua, eskuak elkarri lotuta (k.o. II-III, Merindadeen Museoan, Medina de Pomar).
28 Rosales, hilarria
Hilarria, desagertua.
29 Návagos, galtzada eta Nocedoko aztarnategia
Paramo de Nocedo izeneko lekuan, Losa ibarrera doan pasabide naturaleko lepoan, galtzadearen ondoan, Nocedoko aztarnategia dago, 2 hektareakoa. Seguruenik galtzadearen zerbitzuko establezimendu bat izan eitekean; Las cascajas lursailean, zeramikak.
31 Villaventín-Castresana, zati onaren amaiera
32 Villaventín, sarkofagoa
Kanpo Santuko horman, sarkofago zizelkatua, "Susana eta Danielen epaiketa" Itun Zaharraren gaia daukana (k.o. IV)
34 Lastras de la Torre, zati onaren amaiera
35 Quincoces, zubia
Jerea ibaiaren gaineko zubia, baina oso zalantzazkoa. Erromatar izan daitekezan zubi askori bakarrik ezagutzen jako erromatar kutsu hori harlanduen lanketan eta arku eta zubi-branken forman.
36 San Llorente, zati onaren hasiera
San Llorente aztarnategi erromatarra da ia herri osoa. Hektarea biko hedadura mendebaldean, herriaren ondoan eta galtza ondoan. Beste hiru hektarea hilerriaren ondoan. Seguruenik bidearen zerbitzuko establezimenduak. Las Cuevas izeneko lekuan hainbat barrunbe dagoz, eta zeramika sigillatak idoro dira.
37 San Llorente, zati onaren amaiera
38 San Llorente, aztarnategiak
39 Villaluenga, zeramika
Altas del Hoyo-n erromanizazioaren hasierako zeramikak eta erromar aldikoak.
40 Río de Losa, murkoak
Ontzi-zatiak, Entreriberos deritxan tokian. Hurrean San Pantaleon de Losa dago. Baseleiza erromanikoan erromatar aldiko zeramika zatiak.
41 Momediano, kastro erromanizatua
El Castro izeneko tokian, Santa Petronilaren baseleiza dagoen lekuan, Perexko kaminoaren inguruan, herri indigena erromanizatu baten hondarrak dagoz. Iparralderantz luzatzen dan punta baten gainean dago. Esparruaren luzera 750 m ingurukoa izan daiteke, eta gehieneko zabalera, barriz, 300 m-tik gorakoa.
42 San Martín de Losa, Los Casarejos
Erromatar villa bat, Los Casarejos-en. Mosaikoetako bat gaur egunera arte heldu da kontserbazio-egoera erregularrean. Zeramikak sigillata, antoxin baten hondarrak eta burdin zatiak idoro dira (V. Mendearen amaiera, IV. mendearen hasiera).
43 Villalba de Losa, zeramika
El Pedregal-en erromatar aldiko aztarnategia: terra sigillata eta zeramika arrunta.
44 Berberana, Ostuño-ko aztarnategia
Ostuñoko aztarnategia, Humecillo ibaiak ibia daukan gune baten ondoan (Erdi Aroko torretik ez oso urrun). Terra sigillata ugari, kalitatezko zeramika, puntak, ultzeak, kakoak eta tatxetak, zeramika arrunteko zati batzuk… (k.o. II)
45 Castros de Lastra-Uxama Barca
Erromatar garaiko herri garrantzitsua. Muno batean dagoan Castros de Lastra-gaz identifikatu dabe.
46 Cabriana
Cabriana-Comunión-go aztarnategia, galtzadaren ondoan. Seguruenik iparraldetik Deobrigara etorren bidaiarentzako termak.
47 Arce Mirapérez, Deobriga
Autrigoien uria, beharbada garrantzitsuena, gero erromanizatua. Harresituta egon zan. Deobriga k.a. IV-III. mende inguruan sortu zan, El Infierno munoan, eta gero ibarrera zabalduko zan. Goi Inperioko uri erromatar ospetsua izan zan k.o. I-II. mendeetan, eta bizirik segitu eban Behe Inperioan, k.o. IV. Mendea arte.
You can add a comment or review this trail
Comments