IBILBIDE HISTORIKOAK. Ibaizabalaren behe arroako karlistadetako gortorlekuak
near Santurtzi, País Vasco (España)
Viewed 29 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Artikulu honetan ez dago ibilbiderik, baina erakutsiko dot gotorlekuak non egoazan, eta interesgune izan leitekez zeuk hareetarainoko osteratxuak pentsau eta burutzeko. Aurrera bolie!
Oharrra. El Mazoko polborategiraino konpromisozkoa da, norazekoa, artikulua wikilocen agertuko bada.
ERREFERENTZIA NAGUSIAK
Hemen esandako gehienak eta argazki gehienak be Mikelatzi zor deutsadaz, bere lan bikainetik dagoz hartuta eta.
Mikelatz, Hechos, Anécdotas y Relatos de Las Guerras Carlistas, Blog centrado en el estudio histórico (y arqueológico) de las Guerras Carlistas, martes, 23 de diciembre de 2014, Inventario Patrimonial: "Fuertes Exteriores" de Bilbao
Mikelatz,
https://arraizabaldeon.blogspot.com/2013/06/ondiz-y-las-guerras-carlistas.html
Ondarea. Eusko Jaurlaritza.
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ibilbide-historikoak-elorriaga-eta-san-pablomendi-munoetan-lutxanako-bataila-36056122
Lutxanako Oinez joateko, nire ibilbide pare bat:
IBILBIDE HISTORIKOAK. Elorriaga eta San Pablomendi munoetan. Lutxanako bataila
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ibilbide-historikoak-elorriaga-eta-san-pablomendi-munoetan-lutxanako-bataila-36056122
Erne Monte Cabrasko gotorlekuan: mendi-hegi oso estu baten ibili behar da muturrera heltzeko, eta une baten zapalduko dozuna gortorlekuaren horma izango da. Bestalde, San Pablo (edo San Bernabe) mendiko gotorlekuaren inguruko bidean sastraka handia egoan hurreratu nintzan azkenengoan, oraintxu bide argia izan dana erdi estalita. Errotuluak dagoz San Bernabeko gotorlekura bideratzeko. Ia administrazinoren bat animatzen dan toki historiko harrantzitsu hau garbitzen, Lutxanako bataila garrantzitsua erabagi zan ezkero.
GOTORLEKUAK
1. Artagan
I. karlistaldikoa da, gitxienez. Azken karlistaldian karlistek hartu eta berrerabili eben, eta Begoñako gordeleku liberala astintzen eban bateria bat jarri.
1956an, orubean oraindik be ikusi eitekean defentsen zedarriztapena . Gaur egun, Santa Maria Ikastetxe-Egoitza dago toki berean.
2. Egirleta (Santo Domingo)
I. Karlistaldian gotortutako eremua. 1912an, bertan estazino irrati-telegrafiko militar bat jarri eben, barrakoi zaharrak berrerabiliz. 1925ean "txalet" formako eraikin barri bat eregi eben, antena-anplifikadoreak ipini eta behargin teknikoei ostatu emoteko. Ondoren, barrakoi zaharrak eraitsi egingo dira: txaleta da gaur egun arte heldutako den egitura bakarra.
3. Iturritxualde (Monte Avril)
Napoleonen Gerretakoa da, Jean Jacques Avril jeneralak, frantses okupazinoan Bizkaiko gobernadoreak, eregia.
1936ko Gerra Zibilean berrerabili zan, eta itxi ebenetik, ez da aldaketa handirik jazo, bertan jarri daben zentro igorlearen eraikina ezik.
4. Pikotamendi (“El Molino”)
Gotorlekua Pikotamendi izeneko munoan egoan, ez errota ondoan. Lubanarroak (lubakiak) ia 2006a arte ikustea egoan, baina gero bete zituezan.
5. Elorriaga (Banderas)
I. Karlistaldian baegoan, eta orduan zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836). 1936ko Gerra Zibilean berrerabili zan, eta aldaketa handi barik iraun dau orain arte, alde batera itxirik zentro igorlea daukan eraikina.
6. San Pablo (San Bernabé)
I. Karlistaldian baegoan, eta orduan zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836).
7. Monte Cabras
Monte Cabrasko muturrean, Karlistek itsasadarra eta Lutxanako zubia defendatzeko euken gotorleku. Zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836). Azken puntan garala, itsas-adarraren ikuspegi itzela eukiko dogu, eta gure oinetan Lutxana; behean, gugandik hur-hurrean, bataila jazotako tokia ikusiko dogu, liberalak Barakaldotik Ibaizabal eta Erandiotik Asua zeharkatu zituen gunea. Puntaraino bazoaz, mendi-hegi estuan ibili behar da zati baten; arretaz ibili.
8. Axpe (Axpuru)
Tamaina handiko gotorlekutzat jo arren, ez da erreferentzia grafikorik idoro. Era berean, ortoargazkiak be ez dabe egitura zehatzik edo gotorlekuagaz argi eta garbi identifikatu daitekenik. Inguru horretan harrobi bateko lur-mobimentuak izan dira. Gero, bertan Metalquímica del Nervión eta Sulfúricos del Norte enpresak kokatu ziran, halan, leitekeena da gotorlekuak hartzen eban eremua erdi suntsiturik egotea.
9. Artaza
Artatzako gotorlekua, “castillo de Lucas” izenaz be ezagutzen dena. Leioako Udalak 2013an bere azken aztarnak suntsitu ebazan. Gora Euzkadi eta ondare historikoa!
XX. mendearen hasieran, barrakoiak etxebizitza bihurtu ziran. Handik hur, bigarren gotorleku bat eraiki eben, Gaztelueta, eta Ondiz baseleiza be gotortu eben.
10. Ondiz-ko Andra Mari
Artatzatik hurrean, 1874ko udan, baseliza gotortu eben. Gotorlekuaren hondar gitxi batzuk atzealdean geratzen dira.
11. Gaztelueta
Artatzatik hurrean eregi eben 1874ko udan. Gero, bertan Antonio Menchacaren etxetzarra eregi eben (1922 eta 1924 artean), Portugaleteko setioaren kanoiak egoazan tokitik oso hur. 1873an Portugaletek artillería-sua jaso eban posizino honetatik.
Waitpointa gitxi gorabeherakoa da, ez dakiadalako konkretuki menchacaren etxea non egon dan.
12. Serantesko torretzarra
1879-81 urtean eregi eben (Wikipedian 1868), gailurrean, karlisten setioak saihesteko. Abrako badia babesteko jagole-postu bat zan. 1026an itxi jakon erabiltzeari.
13. Serantesko gotorlekua
1880an, eregia, 6800 m²-eko azalera eukitera heldu zana. Oinplano pentagonalekoa eta babes-lubaki batez inguratua. Tropa liberalak okupau eben eta 1910a arte ez eben itxi. Cubako Gerrearen aldian, gotorlekuak eregi ziran Kantauriko kostaldean zehar. Santurtzin bateria zaharrak aprobetxau eta kanoi-bateria barriak egin zituezan, Ibaizabalaren estuarioa defendatzeko. Orduan, gotorlekua eta polborategia kanoiakaz indartu ziran, Estatu Batuek Espainia erasoten baeben.
14. EL Mazoko polborategia
1880an eregia (Wikipediak dino Cubako gerragaitik eregi ebela, halan, 1898an).
15. Kanpazar
Gaur egun, lursail horretan Aspaldiko egoitza dago, 1970eko hamarkadan eregita.
16. San Roke
40ko hamarkadan abandonatua, bere hondakinak behin betiko desagertu ziran, 1956an, bertan ur-biltegi bat eregiteko.
17. Roitegi (Rontegi)
XIX. mendearen amaieran barrakoiak ospitale bihurtu ziran, eta hondarrak desagertu dira gaur egun inguru horretan dagozan ur-depositu handi biak eregita.
18. “Casa fuerte de Zorroza”
Ez da kokapena argitu, baina deskripzioa ezagututa, Kastrexanako igarobidea babesteko tokian egongo zan.
19. Altamirako eta 20. Kobetako kanpamentua
Espazio bitan banatuta. Kobetasen barrakoiak egoazan eta Altamira gortorleku gezi-leihodun (edo aspilerak daukazana) txiki bat izan zan. Inguru hau karlisten supean egon zan, Arraizko gotorlekutik supean zegoen.
Hondino Kobetasko barrakoiak ikusi daitekez, bai eta Altamirako hormen zatiak be, eta gezileihoak be igarten dira. Txabolak egin dituez bertan.
21. Arraiz
Gotorleku hau 1876ko urtarrilaren amaiera arte egon zan karlisten eskuetan.
22. Arnotegi
I. Karlistaldian behintzat baegoan, eta Castillo Viejo o Los Mimbres izenakaz be ezagutzen zan. Gotorlekua 1876ko urtarrilaren amaiera arte egon zan karlisten eskuetan.
Gaur egungo aztarnak kurutze-formako fusilari-gortorleko sendo batenak dira, lubaki batez babestua; seguruenik tropa liberalak hartu ostean barritu eben.
23. Gaztelu (Ollargan)
Aurreko biak bezala, tropa karlistak ez eben 1876ko urtarrilaren amaiera arte itxi. Bateria karlistak aurreratuago egon ziran, baina geroko meatz-jarduerak ezinezko egiten dau aurkitzea.
24. Larreagaburu (El Morro)
Frantziako Armadak Independentzia Gerran egindakoa. Gero, ia 1970a arte inguru horretan iraun eban meatz-jarduerak bere itxurea ezabatu eban.
1875eko hasieran 1809ko oinarrizko egiturak hondino irauten eban.
25. Miravilla
Karlisten infanteriako kuartela izan zan.
26. Torre Urizarko postu aurreratua (“avanzada”)
Torre Urizar be postu aurreratua izan zan Karlistaldian. Deskripzinoaren arabera, lubakiak eta kanoiak euki zituzan.
Waypoints
1 Artagan
I. karlistaldikoa da, gitxienez. Azken karlistaldian karlistek hartu eta berrerabili eben, eta Begoñako gordeleku liberala astintzen eban bateria bat jarri.
10. Ondiz-ko Andra Mari
Artatzatik hurrean, 1874ko udan, baseliza gotortu eben. Gotorlekuaren hondar gitxi batzuk atzealdean geratzen dira.
11 Gaztelueta?
12 Serantesko torretzarra
1879-81 urtean eregi eben (Wikipedian 1868), gailurrean, karlisten setioak saihesteko. Abrako badia babesteko jagole-postu bat zan. 1026an itxi jakon erabiltzeari.
13 Serantesko gotorlekua
1880an, eregia, 6800 m²-eko azalera eukitera heldu zana. Oinplano pentagonalekoa eta babes-lubaki batez inguratua. Tropa liberalak okupau eben eta 1910a arte ez eben itxi. Cubako Gerrearen aldian, gotorlekuak eregi ziran Kantauriko kostaldean zehar. Santurtzin bateria zaharrak aprobetxau eta kanoi-bateria barriak egin zituezan, Ibaizabalaren estuarioa defendatzeko. Orduan, gotorlekua eta polborategia kanoiakaz indartu ziran, Estatu Batuek Espainia erasoten baeben.
15 Kanpazar
Gaur egun, lursail horretan Aspaldiko egoitza dago, 1970eko hamarkadan eregita.
16 San Roke
40ko hamarkadan abandonatua, bere hondakinak behin betiko desagertu ziran, 1956an, bertan ur-biltegi bat eregiteko.
17 Roitegi
XIX. mendearen amaieran barrakoiak ospitale bihurtu ziran, eta hondarrak desagertu dira gaur egun inguru horretan dagozan ur-depositu handi biak eregita.
18 “Casa fuerte de Zorroza”? kokapen ezezaguna
Ez da kokapena argitu, baina deskripzioa ezagututa, Kastrexanako igarobidea babesteko tokian egongo zan.
19 Altamira
Espazio bitan banatuta. Kobetasen barrakoiak egoazan eta Altamira gortorleku gezi-leihodun (edo aspilerak daukazana) txiki bat izan zan. Inguru hau karlisten supean egon zan, Arraizko gotorlekutik supean zegoen. Hondino Kobetasko barrakoiak ikusi daitekez, bai eta Altamirako hormen zatiak be, eta gezileihoak be igarten dira. Txabolak egin dituez bertan.
2 Egirleta (Santo Domingo)
I. Karlistaldian gotortutako eremua. 1912an, bertan estazino irrati-telegrafiko militar bat jarri eben, barrakoi zaharrak berrerabiliz. 1925ean "txalet" formako eraikin barri bat eregi eben, antena-anplifikadoreak ipini eta behargin teknikoei ostatu emoteko. Ondoren, barrakoi zaharrak eraitsi egingo dira: txaleta da gaur egun arte heldutako den egitura bakarra.
20 Kobeta
Espazio bitan banatuta. Kobetasen barrakoiak egoazan eta Altamira gortorleku gezi-leihodun (edo aspilerak daukazana) txiki bat izan zan. Inguru hau karlisten supean egon zan, Arraizko gotorlekutik supean zegoen. Hondino Kobetasko barrakoiak ikusi daitekez, bai eta Altamirako hormen zatiak be, eta gezileihoak be igarten dira. Txabolak egin dituez bertan.
21 Arraiz
Gotorleku hau 1876ko urtarrilaren amaiera arte egon zan karlisten eskuetan.
22 Arnotegi
I. Karlistaldian behintzat baegoan, eta Castillo Viejo o Los Mimbres izenakaz be ezagutzen zan. Gotorlekua 1876ko urtarrilaren amaiera arte egon zan karlisten eskuetan. Gaur egungo aztarnak kurutze-formako fusilari-gortorleko sendo batenak dira, lubaki batez babestua; seguruenik tropa liberalak hartu ostean barritu eben.
23 Gaztelu (Ollargan)
Aurreko biak bezala, tropa karlistak ez eben 1876ko urtarrilaren amaiera arte itxi. Bateria karlistak aurreratuago egon ziran, baina geroko meatz-jarduerak ezinezko egiten dau aurkitzea.
24 Larreagaburu
Frantziako Armadak Independentzia Gerran egindakoa. Gero, ia 1970a arte inguru horretan iraun eban meatz-jarduerak bere itxurea ezabatu eban. 1875eko hasieran 1809ko oinarrizko egiturak hondino irauten eban.
26 Torre Urizar
Torre Urizar be postu aurreratua izan zan Karlistaldian. Deskripzinoaren arabera, lubakiak eta kanoiak euki zituzan.
3 Iturritxualde (Monte Avril)
Napoleonen Gerretakoa da, Jean Jacques Avril jeneralak, frantses okupazinoan Bizkaiko gobernadoreak, eregia. 1936ko Gerra Zibilean berrerabili zan, eta itxi ebenetik, ez da aldaketa handirik jazo, bertan jarri daben zentro igorlearen eraikina ezik.
4 Pikotamendi
Gotorlekua Pikotamendi izeneko munoan egoan, ez Artxandako axerrota ondoa. Halan, gotorlekuari “Molino de Viento” deitzea oker batetik dator. Lubanarroak (lubakiak) ia 2006a arte ikustea egoan, baina gero bete zituezan.
5 Elorriaga (Banderas)
I. Karlistaldian baegoan, eta orduan zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836). 1936ko Gerra Zibilean berrerabili zan, eta aldaketa handi barik iraun dau orain arte, alde batera itxirik zentro igorlea daukan eraikina.
6 San Pablo (San Bernabé)
I. Karlistaldian baegoan, eta orduan zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836).
7 Monte Cabras
Monte Cabrasko muturrean, Karlistek itsasadarra eta Lutxanako zubia defendatzeko euken gotorleku. Zeregin handia jokatu eban Lutxanako Batailan (1836). Azken puntan garala, itsas-adarraren ikuspegi itzela eukiko dogu, eta gure oinetan Lutxana; behean, gugandik hur-hurrean, bataila jazotako tokia ikusiko dogu, liberalak Barakaldotik Ibaizabal eta Erandiotik Asua zeharkatu zituen gunea. Puntaraino bazoaz, mendi-hegi estuan ibili behar da zati baten; arretaz ibili.
8 Axpe (Axpuru)
Kokapen zalantzazkoa. Tamaina handiko gotorlekutzat jo arren, ez da erreferentzia grafikorik idoro. Era berean, ortoargazkiak be ez dabe egitura zehatzik edo gotorlekuagaz argi eta garbi identifikatu daitekenik. Inguru horretan harrobi bateko lur-mobimentuak izan dira. Gero, bertan Metalquímica del Nervión eta Sulfúricos del Norte enpresak kokatu ziran, halan, leitekeena da gotorlekuak hartzen eban eremua erdi suntsiturik egotea.
9 Artaza
Artazako gotorlekuaren ondoan beste gotorlekutxu bat egin zan, eta XX. mendearen hasieran barrakoiak etxebizitza bihurtu ziran; “Lucas” erixon bizilagunetatik bat izan zan, eta horregaitik Artatzako gotorlekua “castillo de Lucas” izenaz be ezagutu da. Leioako Udalak 2013an bere azken aztarnak suntsitu ebazan. Gora Euzkadi eta ondare historikoa! Handik hur, bigarren gotorleku bat eraiki eben, Gaztelueta, eta Ondiz baseleiza be gotortu eben.
You can add a comment or review this trail
Comments