Activity

IBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak

Download

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak

Author

Trail stats

Distance
2.56 mi
Elevation gain
692 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
692 ft
Max elevation
1,301 ft
TrailRank 
34
Min elevation
574 ft
Trail type
Loop
Time
one hour 27 minutes
Coordinates
201
Uploaded
June 10, 2021
Recorded
June 2021
Share

near Garai, País Vasco (España)

Viewed 93 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Pico Moroko kastroa, Galdames, gure triskantza maiteak

Itinerary description

Ibilbide labur eta interesgarri baten hurreratuko gara Burdin Aroko kastro honen hondarrak ikustera. Aldatsa laburra izango da, ez makala ostera horratino; pinu eta eukaliptoak ikusiko doguz, baina baita haretxak, arteak eta gaztainondoak be. Bidea gerizpetan. Ibilaldi txikerra baina polita.


KASTROA
Inguru honetako kastroak Burdin Arokoak izaten dira da. Antxinateko erromatar iturrien arabera (Ptolomeo, Plinio, Estrabon), kastroko bizilagunak autrigoiak izan eitekezan, baina tentuz ibili behar da erromatar hareek esandakoakaz. Leinuen banaketari bajagoko, iturri zaharrak sarritan zehaztasun bakoak eta kontraesankorrak dira-eta, seguruenik informazino desbardina euki ebelako; gainera, erromatarren sailkapen-erispidea ez da ezaguna, eta helburu administratiboa eukala, beharbada ez zan guztiz egokitzen orduko banaketa etnikoari.

Ez dakigu zein hizkuntzaz berba egiten ete eben, baina badakigu kultura materiala zeltikoa eukena, normala zan legez. Kultura materialak, ostera, ez dau hizkuntzea erabagiten, ez gaur ez garai hareetan. Holan, eztabaida biziak dagoz garai haretan bertokoak erabilten eben hizkuntzagaitik.

Abeltzaintzea izango zan euran jarduera Nagusia. Osterantzean, gauza jakina da kastroak eta oppidumak lurraldearen bailara bat kontrolatzen ebela, eta sarritan ibaiak banatzen zituezala kastroen arteko kontrol-eremuak.


PICO MORO
Pico Moroko kastroaren sortaldeko hormak argiro igarten dira, itxuraz, horma bi. Harri piloak dira, moltsoturik, hemen ezponda baten eta zugatzen sustraien artean, han horman baten hasiera erakusten dabela. Hormen hondarretatik barrura, munoaren tontorrerantz, dana eukaliptoen menpean dago. Hondio ez ei da indusketarik egin, baina begi bistan dago ondare historiko garrantzitsu honetan egindako triskantza.


GURE TRISKANTZA MAITEAK
Eta gaitzerdi triskantza bakarra balitz: Ondarroan esaten dan lez, “bai lanpernak!” (Bai zera!). Oso zibilizatu eta kulturaduntzako daukagu geure burua, gu ez ei gara “republika bananera” bat, baina famauak gara (bikainak) ondarea hondatzen. Zenbat baso-lan ez da egin ordurako ezagunak ziran azterren historiko zaharren gainean?

Hirurogeita hamarreko hamarkadan eta handik aurrera baso-lan itzelak egin ziren Arrola mendian, bertako kastroko (Maruelezako oppiduma) etxe eta eraikin asko egongo ziran tokian. Lehenagoko ortoargazkiak dagoz, trsikantzearen neurria hartzeko egokiak.

Marulezako kastroa edo oppiduma, Bizkaiko handiena, horrela, astindu? Ai ene! Oker ez banabil, beste baten Foru Aldundiko Nekazaritza-sailak hondatu ebazan Kultura Sailak identifikaturik eukazan erromatar hondar batzuk, Oiz aldean oker ez banabil.

Jakina, esango deuskue lur horrek ez dauela balio arkeologikorik, urte askotan egindako baso-lanen ondorioz; bardintxu Pico Moroko kastroaren kasuan. Zergaitik ez segidu ingurua hondatzen? Zelangura be, Europako hainbat tokitan ondareok garbitu eta zaintzen dabez, danok, bertakoak nahi kanpokoak ikusi daiguzan, eta gida edo ibilbide turistikoetan sartzen dabez.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 597 ft

0000360

PictographWaypoint Altitude 598 ft

0000366


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 16:29 2021(e)ko eka. 8(a)
Amaiera ordua: 17:58 2021(e)ko eka. 8(a)
Ibilitako distantzia: 4,5km (01:28)
Denbora mugitzen: 01:24
Batezbesteko abiadura: 3,04 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,19 km/h
Gehineko abiadura: 7,39 km/h
Gutxienezko altuera: 175 m
Gehienezko altuera: 396 m
Igoera abiadura: 382,4 m/h
Jaitsiera abiadura: 407,9 m/h
Altitude irabazia: 287 m
Altitude-galera: 296 m
Igoera-denbora: 00:45
Jaitsiera-denbora: 00:43

PictographWaypoint Altitude 1,246 ft
Photo of1 Harresia Photo of1 Harresia

1 Harresia

PictographWaypoint Altitude 1,241 ft
Photo of2 harresia Photo of2 harresia Photo of2 harresia

2 harresia

PictographWaypoint Altitude 1,244 ft
Photo of3 harresia Photo of3 harresia Photo of3 harresia

3 harresia

PictographWaypoint Altitude 1,148 ft
Photo ofGaraiko artaditxua

Garaiko artaditxua

PictographWaypoint Altitude 1,250 ft
Photo ofMunoaren gaina

Munoaren gaina

PictographWaypoint Altitude 878 ft
Photo ofValleko harestitxua Photo ofValleko harestitxua Photo ofValleko harestitxua

Valleko harestitxua

Comments

    You can or this trail