Activity

Ibilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar

Download

Trail photos

Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar

Author

Trail stats

Distance
10.77 mi
Elevation gain
3,350 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
3,350 ft
Max elevation
3,276 ft
TrailRank 
53
Min elevation
1,073 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 25 minutes
Coordinates
3101
Uploaded
April 4, 2018
Recorded
April 2018
Be the first to clap
Share

near Montefuerte, País Vasco (España)

Viewed 336 times, downloaded 13 times

Trail photos

Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar Photo ofIbilbide zirkularra Ganekogortako lerroan zehar

Itinerary description

Bizkaiko mendi ezagunenetako baterako igoera zirkularra da hau. Igertuko aparkalekutik abitauta, Pagasarri eta Lapurzulogana igo ondoren, Ganekogortako lerroan dauden Biderdi, Ganekogorta, Arrabatxu eta Pagero igotzen dira, gero jaitsi eta Elorriaren bidetik (gaztelaniazko Senda del Espino) bueltatzeko. Bueltan, Lapurzulogana eta Pagasarri berriz igo ordez, Tarin iturritik pasatzen da ibilbidea, ura edan eta indarrak batzeko.

Bide hau, Ganekogortarako igoera klasikotik pixka bat urruntzen da Biderdira igotzeko, ibilbide klasikoak albo batera uzten baitu gailur hau. Pagasarrira igo eta jaisteko, bide zaharra erabiltzen du, bide azkar eta politena, eta abiada bizian jaisten diren bizikletadunetatik salbu uzten gaituena.

Tontorrak:
- Pagasarri (671 m)
- Lapurzulogana (677 m)
- Biderdi edo Txosnagane (877 m)
- Ganekogorta (999m)
- Arrabatxu (948 m)
- Pagero (963 m)

GR-123arekin (Bizkaiko bira) eta GR-123 eta GR-228 (Bilboko bira) lotunea egiten duen ibilbidearekin egiten du bat zenbait puntutan ibilbide honek.

Bidean hainbat iturri daude, elorriaren bidean bi (urtaroaren arabera batzuetan) eta gero Pagasarriko elurzuloen ondoan dagoen Tarin iturri ezaguna.

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,282 ft
Photo ofPagasarri (671 m) Photo ofPagasarri (671 m)

Pagasarri (671 m)

Eguneko lehen gailurra

PictographDoor Altitude 2,238 ft
Photo ofAtaka

Ataka

Mendiko ataka

PictographSummit Altitude 2,247 ft
Photo ofLapurzulogana (677 m)

Lapurzulogana (677 m)

Pagasarri ondoko gailur erraza. Bertatik, lehenengoz ikusiko dugu Abra.

PictographMountain pass Altitude 1,992 ft
Photo ofMuñagane

Muñagane

Muñaganeko lepoa, bertan hainbat bide batzen dira

PictographIntersection Altitude 2,031 ft
Photo ofEskuinera

Eskuinera

Laudioranzko bidea utzi eta gorantz egingo dugu.

PictographSummit Altitude 2,888 ft
Photo ofBiderdi (877 m) Photo ofBiderdi (877 m)

Biderdi (877 m)

Biderdi edo Txosnagane. Jada Ganekogortako lerroan gaude.

PictographSummit Altitude 3,261 ft
Photo ofGanekogorta (999 m) Photo ofGanekogorta (999 m) Photo ofGanekogorta (999 m)

Ganekogorta (999 m)

Ibilbideko gailur nagusia. Ikuspegi ikusgarriak daude bertatik

PictographWaypoint Altitude 3,188 ft
Photo ofMugarria

Mugarria

4 udalerri eta bi lurralde batzen diren puntua. Okondo (Araba), Arrankudiaga, Gueñes eta Alonsotegi (Bizkaia) udalerriek egiten dute bat bertan.

PictographSummit Altitude 3,200 ft
Photo ofArrabatxu (984 m) Photo ofArrabatxu (984 m)

Arrabatxu (984 m)

Arrabatxu gaina

PictographSummit Altitude 3,124 ft
Photo ofPagero (963 m)

Pagero (963 m)

Pageroko gaina

PictographFountain Altitude 2,223 ft
Photo ofIturria

Iturria

Ziurrenik neguan bakarrik aktibo

PictographFountain Altitude 2,219 ft
Photo ofIturria

Iturria

PictographFountain Altitude 1,932 ft
Photo ofTarin Iturria Photo ofTarin Iturria

Tarin Iturria

Pagasarri inguruko Tarin iturria, mendizale bilbotarrek erositako lurretan eraikia.

Comments

    You can or this trail