Iguria-Artadi-ATXAURRUTXUGANE (979m)-Erdikoatxa-Udalaitz-Kanpazar-Iguria
near Iguria, País Vasco (España)
Viewed 588 times, downloaded 24 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
Iguria auzoa, hasiera puntua
Ibilbidea Iguria auzoan abiatzen da. Hemen autoa bazter batean utziko dugu eta baserrien arteko bidetik egingo dugu aurrera Goikoetxea baserriraino.
Artadiko igoera
Artadira igotzeko pista bat dago Goikoetxea baserriaren ondotik doana Artadiko leporaino. Azken zatia senda batean gora egin daiteke Baseliza ondotik.
Atxaurrutxugane (976m)
Artadiko lepotik basoan gorako bidea hartuko dugu, eguneko tarte maldatsuenari ekiteko. Bidea zabala basoan zehar, gero goialdeko zelaigunera iristean bidezidor estuagoan igoko gara. Honela Atxaurrutxuganeko mendebaldeko gandorra igoko dugu tontorreraino. Paisai zoragarria ikusteko eta ibiltzeko.
Erdikoatxa (1026m)
Atxurrutxugaineko tontorretik aurrera malda gora-behera handirik gabe Erdikoatxa (1026m) tontorreraino jarraituko dugu gandor estuan zehar.
Udalaitzeko haitzuloa
Erdikoatxa eta Udalaitz artean azken honen mendebaldeko leizezuloa ikustera pasako gara. Azken zatiaren erdialdean dago gutxi gora-behera.
Udalaitz (1120m)
Azkenik eguneko puntu garaiena, Udalaitz (1120m). Giro onarekin ikuspegi ederrak daude bertatik.
Kanpazarko jeitsiera
Jeitsieraren lehen zatian Kanpazar mendatera jeitsiko gara. Honetarako Udalaitz tontorrean apur bat jarraituko dugu ekialderantz eta ondoren iparralderako magalean behera sartuko gara. Tarte honetan malda handi samarra ere badago, 600 metro baino gehiagoko desnibela gainditu behar da mendateraino. Senda nahikoa nabarmena da eta ez du zailtasun askorik jarraitzeko.
Iguria auzoa, amaiera puntua
Jeitsierako bigarren zatian Kanpazar mendatetik Iguria auzoraino jeitsiko gara. Honetarako lehenik errepideari jarraituko diogu Elorrio aldera eta ezkerretik doan pista bat hartuko dugu metro gutxira Iguriabaso ingurutik beherantz egiten duena. Behin behealdean errepidera irtengo gara berriro eta hemendik Iguriako baserrien ondotik autoa utzi dugun tokira.
You can add a comment or review this trail
Comments