IKAZKIN MENDI IBILBIDEA: ARETXABALETA
near Markola, País Vasco (España)
Viewed 183 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
ARETXABALETA
Aparkatzeko tokia dago inguruan. Aretxabaletatik Urkulura doan oinezkoen bidea hartuko dugu.
ELUR-ZULO BIDEGURUTZEA
Behetik gora hartuko dugu bidea eta hutsik dagoen Intxaurbe baserritik eta Altziniturritik (uretsa) pasatuko gara.
ELUR ZULO (BIDEGURUTZEA)
Pista lagata, ezker aldean hasten dena hartuko dugu gora.
TXABOLA
Txabolatik gertu bat egingo dugu Urkuluko aparkalekutik Kurutzeberrira gora datorren bidearekin. Bat eginda, behetik gora hasiko gara, eta zati aldapatsua izago da.
ITURRIA
Aprobetxatu beharko genuke iturria kantinplora betetzeko, izan ere ez dugu iturririk izango ibilbide osoan eta.
TXABOLA
Aldapak atsedena emango digu, eta ezker aldetik jarraituko dugu. Helburua Narrukazpe hegalera joatea da. Hemendik laster pista mendiko bidea bihurtuko da. Eta egiari zor, Narrukazpe izeneko zelai, pagadi eta abarreko inguru ederretatik pasatuko da.
NARRUKAZPE
Dagoeneko mendiko bidea hartuko dugu eta berau jarraituko dugu Andarto Txiki mendi hegaleraino. Zeharkaldi ederra izango da, paisaia politak eskainiz.
NARRUKAZPE
Fondoan Andarto ikusten da. Baina inguruak ikusmira ederra eskaintzen digu. Aprobetxatu.
NARRUKAZPE
Mendi hegala inguratzen gaude eta, ezinbestean, geldiuneak egin behar dira, eta gertuko zein urrutiko mendiak identifikatu: ORKATZATEGI-ALOÑA-AIZGORRI-ANDARTO-ANDARTO TXIKI...
GAINTXUETAKO TXABOLA
Bidetzurra dagoeneko pista bihurtuko zaigu txabolatik aurrera, eta mendiko pista behera hartuko dugu, izan ere helburua Andarto Txiki hegalaren azpitik pasatzea da, ondoren Degurixara igotzeko.
URBATZA (BIDEGURUTZEA)
Dakargun pista alde batera lagata, Andarto Txiki azpira joango gara bidetzurra jarraituz.
URBATZAKO TXABOLA
Andarto Txiki zein Andarto mendien lepoan edo azpian kokatzen da. Hemendik Araotzetik datorren pistarekin bat egingo dugu, eta helburua Degurixa aldera joatea da, Andarto hegalaren azpitik gora. Bide polita da lepora garamatzana.
EZATEKO LEPOA (ANDARTO)
Behin lepoan, behera joko dugu, Degurixara, eta alde batera lagako dugu Andartora igoera (aukeran: 20 minutu).
DEGURIXA
Beti ederra eta aldi berean ezezaguna ere bada Degurixa. Eskoriatza eta Oñati artean dago, eta 975 metroko garaieran dago, Zaraiako mendilerroaren erdi-erdian.
URKULU (PR GI 3002)
Degurixa erdian topo egingo dugu seinale honekin. Guk Urkulura doana hartuko dugu. Beraz, horiak eta txuriak diren seinaleak jarraituko dira. Hasteko, aldapatxoa dugu igotzeko.
AIZNARDO AITZA
Degurixatik dakargun aldapak hementxe du bukaera. Ezin inguru ederragorik!!! Datorkiguna baina, ez da itsusiagoa izango. Inguru ederrak zeharkatuko ditugu: harkaitzak, harkaitzuloak, pagadiak ... Beste bide zati handi batez, seinaleak jarraituko ditugu, nahiz eta gerora alde batera laga.
ELORRETAKO AITZA (1155)
Dagoeneko alde batera laga ditugu seinaleak, eta behetik gora igo dugu Elorretako aitzara. Hemendik aurrera ere, berdin, seinalerik gabe Kurutzeberri gurutzeraino joango gara.
KURUTZEBERRI (1112)
Kurutzeberri azpitik pasatuz, Urkulura jaisten hasiko gara, Narrukazpe izeneko hegaletik behera.
ESKORIATZA-ARETXABALETA-ARRASATE
Kurutzeberritik dagoen ikusmira ikusgarria da, besteak beste inguruko herrienak.
NARRUKAZPE: URKULUKO URTEGIA
Narrukazpetik dagoen ikusmira, berriz, ezin hobeago da. Inguruko herriak, mendiak ... Goitik behera hasiko gara bidetzurra eta harripilak jarraituz.
NARRUKAZPE (BIDEGURUTZEA)
Bidegurutzetik ezker aldera, behera hasiko gara. Kontuz ibili buztita baldin badago bidetzurra. Bestela bidea oso erakargarria da. Helburua, Urkuluko aparkalekura iristea da.
URKULU (APARKALEKUA ETA ITURRIA)
Bertan, ibibide ezberdinen informazioa ere aurkituko duzue. Hemendik, lehen ekarritako bidetik, Aretxabaletara jaitsiko gara.
AOZARATZA AUZOA
Inguru ederrak dira Aretxabaletako udalerriko auzoak: Areantza, Aozaratza, Goroeta, Larrino ... Inguru bat baina mendi ibilbide irteera asko eskaintzen duena.
You can add a comment or review this trail
Comments