INTXORTA ETA GERRA ZIBILEKO IBILBIDEA
near Salbatore, País Vasco (España)
Viewed 81 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Gerra Zibileko oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz egindako ibilbide tematikoa dago Elgetako herrian, eta erraz egin litekeena. Bideko hainbat tokitan informazio-panel batzuk ere ikusi eta irakurri ahal izango ditugu. Helburua Intxortara joatea ere bada, eta neurri handi batean dagoeneko berde eta zuriz (SL-GI 39) markatuta dagoen ibilbidea erabili horretarako. Ibilbidearentzako paregabeko bukaera izango litzateke Elgetan dagoen Intxorta eta Gerra Zibileko museoa ikustea. Informazio gehiago:
https://www.gipuzkoanatura.eus/es/red/-/ibilbide/SL-Gi_39
https://www.elgeta.eus/eu/ezagutu/memoria/elgeta-eta-gerra-zibila?set_language=eu
https://www.gipuzkoanatura.eus/es/red/-/ibilbide/SL-Gi_39
https://www.elgeta.eus/eu/ezagutu/memoria/elgeta-eta-gerra-zibila?set_language=eu
Waypoints
Intersection
1,565 ft
ELGETA (APARKALEKUA)
Elgetako herrian aparkatuta hasiko gara. Berehala topo egingo dugu seinale ezberdinekin. Gure hasierako helburua, baina, Intxorta gainera joatea da.
Intersection
1,656 ft
SAN SALBADOR ERMITAKO OROIGARRIA
Elgetan Gerra Zibilean jasandako basakeriaz gogoratzen duen oroigarria.
Intersection
1,655 ft
SAN SALBADOR ERMITA
Hemendik gora joko dugu, Intxortara, berde eta txuriak diren seinaleak jarraituz.
Intersection
1,962 ft
INTXORTA
Aukera bi daude: 1) Intxortara zuzenean igo (guk hori egingo dugu) edo 2) Belgiarra izeneko eremua ezagutu eta ondoren bueltatu berriro Intxortara igotzeko.
Monument
1,754 ft
ASENTZIOKO ERMITA ETA EREMUA
Gerra Zibileko aztarnak (ermita inguruan lur azpiko trintxerak daude) eta ur putzua.
You can add a comment or review this trail
Comments