Intxusu, Altzegi, Mandoegi eta Urepel Urto parketik
near Aintzerga, País Vasco (España)
Viewed 42 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Urto parketik ( Berastegi) ateratzen den zirkularra, Intxusu haitzak, Altzegi, Mandoegi eta Urepel mendiak igotzen dituena. Bidean Plazaolako geltokiko aztarnatik pasako gara. Intxusu haitzetara iritsi ezkero kordalatik Altzegira joango gara. Altzegitik ordea, trakeko perfilean ikusten den bezala, berriro jaitsiko gara eta pixka bat aurrerago Urepelera joateko aldapa luzea izango dugu, baina gu monolitora iristean ezkerretako langa pasako gara eta horrela Urepeleko magaletik Mandoegira hurbilduko gara. Itzuleran goiko bidea hartuko dugu, orain bai, Urepeleko tontorra zapaltzeko. Hemen ezkerretatik jaitsiko gara Ixkibar atsedenlekura non zubia zeharkatu eta gero ibaiaren paretik joango gara ur kanaleraino. Kanalaren ondotik joango gara kanala lur azpian sartu arte. Bidea jarraituz igoeran hartu dugun bidean agertuko gara.
Waypoints
Waypoint
1,529 ft
Behetik
Waypoint
1,549 ft
Ezkerra
Intersection
1,890 ft
Pastagingo bordako bidea hartu, goitik joaten dena
Poste bat dago
Intersection
2,313 ft
Ezkerretara
Waypoint
2,349 ft
Bidexka hartu
Waypoint
2,490 ft
Bidea, eskubira
Fountain
3,369 ft
Urepeleko iturria
Intersection
3,320 ft
Langa pasa eta gora
Intersection
3,284 ft
Goiko bidea hartu
Waypoint
2,648 ft
Bidetik jaitsi daiteke baina gu pixka bat gorago joan ginen eta zuzen jaitsi ginen.
Waypoint
1,998 ft
Presa
Bidearen eskubiko aldean presa bat dago.Guk bidea jarraituko dugu kanaleraino.
You can add a comment or review this trail
Comments