IRIMO ETA HEGAL EZEZAGUNAK
near Errekaldea, País Vasco (España)
Viewed 76 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek Irimo gainera igotzeko hegal ezezaguna erabiltzeaz gain, bertara joateko bide ezberdinak ezagutzea ere badu helburutzat. Berez, herrigunean badu hasiera, GPSaren akats tekniko tartean, grabazioa Galardi baserrian hasten da, izan ere Kaxetatik trenbidea hartuz hasi genuen ibilbidea. Kontrara ere egin daiteke, ibilbide zirkularra delako. Kontuak kontu, inguru hauetatik pasatuko gara: Kaxeta, Trenbidea, Galardi, Iñurrigarrogarai, Madariaga, Mutilagun, Boton, Beibakar, Santa Barbara, Bastanixtazabal lepoa, Neberoa, Lizarriturri, Irimo, Larregi, Trekutz, Astobiagagaiña, Pagamendi, Ogeiturri, Kaxeta. Bi bitxitasun ditu lau bat orduko ibilbide honek: 1) Bastanixtazabaletik birritan pasatuko garela eta 2) Lizarriturritik Irimora joateko, ohiko bidea lagata, bertikala hartuko dugula.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments