Activity

IRIMOEGIBARRENA AUZOA (I)

Download

Trail photos

Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I) Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I) Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I)

Author

Trail stats

Distance
8.76 mi
Elevation gain
2,454 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,454 ft
Max elevation
2,965 ft
TrailRank 
49
Min elevation
759 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 42 minutes
Time
2 hours 48 minutes
Coordinates
2414
Uploaded
August 1, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Ondarre, País Vasco (España)

Viewed 71 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I) Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I) Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA (I)

Itinerary description

Auzo honen kokapenagatik edo, udalerriko ezezagunena izateaz gain, joera dago herritarren artean, erosotasunagatik-edo, Irimoegigoiena auzora errazago joateko. Auzoa ezagutze aldera bi proposamen eskainiko dira, lehena, Irigainetik hasita Legazpia eta Oñati udalerriekin muga eginez, herriko mendi eta baso eremuak ezagutuko ditugu.

Waypoints

PictographMonument Altitude 762 ft
Photo ofHERRIKO PLAZA Photo ofHERRIKO PLAZA

HERRIKO PLAZA

Herriko plazatik Antigua aldera joko dugu eta Iriarteazpiko baserri ingurutik Goizper aldera joko dugu, zeharkatu behar dugun errepidea arretaz begiratuz.

Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA Photo ofIRIMOEGIBARRENA AUZOA

IRIMOEGIBARRENA AUZOA

Iriarteazpiko baserria eta Zumarragatik Bergara doan errepidea zeharkatuta, auzoko kartelaren aurrean, hurrengo helburua den Loieta baserria identifikatuko dugu. Bidean, Iriartegaiñeko baserria eta Irigaineko iturria pasatuko dira.

PictographIntersection Altitude 1,042 ft
Photo ofLOIETA (BIDEGURUTZEA)

LOIETA (BIDEGURUTZEA)

Bidegurutze honetan Loietara doan porlanezko bidea hartuko dugu.

PictographMonument Altitude 1,267 ft
Photo ofLOIETA BASERRIA Photo ofLOIETA BASERRIA

LOIETA BASERRIA

Herriko baserri gazteneetako bat da, 1876koa da lehen aipamena. Arkitektura berezitasuna puntu-erdiko bi arkuak, Bizkaiako baserrietan agertzen diren antzerakoak. Duela gutxi zaharberritua, azkena, sakona, baina, 1904. urtekoa da, fatxadan dagoen datak adaierazten digun bezala. Hemendik Loietako iturrira joango gara.

PictographFountain Altitude 1,351 ft
Photo ofLOIETAKO ITURRIA Photo ofLOIETAKO ITURRIA

LOIETAKO ITURRIA

Metal ura duena eta udalerrian duen harizti eder bakarrenetakoarekin bat egiteko ere aukera izango dugu. Hemendik, gora joko dugu, Mendibilgo txabolatik eta zelaitik gora. Ez dago biderik, zelaia da gure bidea.

PictographDoor Altitude 1,655 ft
Photo ofBELAR GAINEKO LANGA

BELAR GAINEKO LANGA

Zelaitik gora bat egingo dugu langa honekin. Zeharkatu eta Deskargako errepidetik datorren pistarekin bat egingo dugu, Azpillaga eta Arrola aldera doana.

PictographMountain hut Altitude 1,977 ft
Photo ofAZPILLAGA TXABOLA Photo ofAZPILLAGA TXABOLA

AZPILLAGA TXABOLA

Azpillaga txabolan gaudela, ekarri dugun pista jarraituko dugu Lakiriola aldera, Arrola gainera doan bidea alde batera lagata.

PictographMonument Altitude 2,215 ft
Photo ofHILARRIA (MALDARROPA) Photo ofHILARRIA (MALDARROPA) Photo ofHILARRIA (MALDARROPA)

HILARRIA (MALDARROPA)

-Maldarropa-Malbarro izeneko herriko pagadi ederrenean kokatuta dago hilarria. 1935eko azaroaren 3an hil omen zen inguru honetan Mariano Romaratezabala. Istripuz hil zela ere badakigu, ehiza istripu batean zuzenago esanda. Olamendiko Julian Lezetaren bertsioari jarraituz gero (bertan dauzka baso sailak), bi ehiztari errekatxoa pasatzen ari zirela bata besteari pasatzen laguntzeko eskopeta eman, eta ustekabean karkatuta zegoen eskopetak tiro egin zuen. Bertan hil zen Mariano. Legazpiarra omen zen. Goian bego. -Pista jarraituz, Lakiriola aterpera joango gara.

PictographMountain hut Altitude 2,197 ft
Photo ofARDANBIDETA-LAKIRIOLA Photo ofARDANBIDETA-LAKIRIOLA

ARDANBIDETA-LAKIRIOLA

Legazpiko udalerriarekin bat eginda dugu Ardanbideta-Lakiriola eremua, eta bertan dago udalerri honekin partekatzen dugun 59 mugarria. Hemendik Arrola aldera joko dugu, pista jarraituz.

PictographMonument Altitude 2,350 ft
Photo ofLAKIRIOLABURUKO HILARRIA Photo ofLAKIRIOLABURUKO HILARRIA

LAKIRIOLABURUKO HILARRIA

Dokumentuek eta hilarriak berak dioskuten bezala, Urretxu nahiz Zumarragako merkatuetatik etxera zihoala, astotik jausi eta bertan hilda aurkitu zuten 18 urte eta 8 hilabete zituen gaztea. 1910eko apirilaren 10a zen. Kontuak kontu, jendeak bertan aurkitu zuen zerraldo Julian Lizaur, eta Deskargako ostatura eraman zutela ere jakin badakigu, handik, ondoren, herriko kanposantura eramateko. Gora jarraituko dugu.

PictographMonument Altitude 2,510 ft
Photo ofJENTILETXE-ARROLAMENDI (II): MONUMENTU MEGALITIKOA Photo ofJENTILETXE-ARROLAMENDI (II): MONUMENTU MEGALITIKOA

JENTILETXE-ARROLAMENDI (II): MONUMENTU MEGALITIKOA

Arrolako bidean topo egingo dugu monumentu megalitiko honekin. Tumulua da bertan ikusten duguna, garai bateko artzainek euren urteroko transhumantzia garaian eginikoa. Ez da bakarra gure udalerrian, beste hiru bat ere badauzkagulako: Arrolamendi (I), Arrolamendi (III) eta Trekutz. Trekutzkoa kenduta, apurtuta dagoelako, 137/2003 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden zerrendatu diren Estazio Megalitikoak Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzeko eta babes-araudia ezartzeko dena. Arrolamendin aurkitzen diren tumuluen lehendabiziko datuak 1951ekoak dira, eta Jesus Elosegik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, aurkituta. Aztarna hauek induskatu edo eskabatzea 1962an erabaki zen, eta hauek 1963 eta 1964an egin ziren Altuna, Apellaniz eta Rodrigez Ondarra jaunei esker. Trekutzekoa, ostera, 1921ean aurkitu omen zuen Joxemiel Barandiaranek, eta ez du inoiz indusketarik izan. Behin ikusita, gora jarraituko dugu.

PictographTree Altitude 2,624 ft
Photo ofJENTILAITZ-MINTEGIA Photo ofJENTILAITZ-MINTEGIA

JENTILAITZ-MINTEGIA

Arrolaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunen baitan antolatu dute gaurko zuhaitz eguna eta landaketa. 51 haritz eta pago landatu dituzte Jentilaitz izeneko herriko lur sailean, 50 zuhaitz iragana irudikatuz eta beste bat etorkizuna adierazteko (2022/03/13). Behin ikuskatuta eremua, eskuma aldera joko dugu, Arrola gainera hartuz.

PictographMonument Altitude 2,889 ft
Photo ofHERRIKO MUGARRIA (55): MENDIZABAL GARAIKOA edo IRIKORTA

HERRIKO MUGARRIA (55): MENDIZABAL GARAIKOA edo IRIKORTA

Jantilaitzetik gatozela bat egingo dugu Antzuola eta Legazpiko udalerrien arteko 55 zenbakia duen mugarriarekin. Joan gaitezen Arrola gainera.

PictographSummit Altitude 2,963 ft
Photo ofARROLA-IRIKORTA Photo ofARROLA-IRIKORTA

ARROLA-IRIKORTA

Dokumentuetan era askotara aipatzen da lur eremu hau: ARROLAGAINA-ARRILUZEA-JUAN PEREZ KORTA-IRIKORTA. Hala ere, mendizaleentzat Arrola bada gain hau, antzuolar askorentzat Irikorta da lur eremu guzti hau, eta eskrituretan ere halaxe azaltzen da. Bertan dago Antzuola eta Legazpiko udalerrien arteko 54 zenbakia duen mugarria. Gainetik jaisten hasiko gara. Hurrengo helburua Arranoaitzera joatea da.

PictographFountain Altitude 2,871 ft
Photo ofIRIKORTA ITURRIA Photo ofIRIKORTA ITURRIA

IRIKORTA ITURRIA

1988ko urrian 22an bukatu zen obra, baina ez guztia. Abenduaren 20an inoxidablea zen galtzairuzko seinalea jartzeko, eta baita antosiña ere, erabaki zen, eta 1989ko urtarrilaren 3an iturriaren norabidea adierazten zuen plaka jarri zen Arrola gainean.

PictographMonument Altitude 2,872 ft
Photo ofARROLAMENDI I (TUMULUA) Photo ofARROLAMENDI I (TUMULUA) Photo ofARROLAMENDI I (TUMULUA)

ARROLAMENDI I (TUMULUA)

Arranoaitzeko bidean, Juan Perez korta sakonean, beste monumentu megalitiko hau aurkituko dugu. Arrolamendin aurkitzen diren tumuluen lehendabiziko datuak 1951ekoak dira, eta Jesus Elosegik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, aurkituta. Aztarna hauek induskatu edo eskabatzea 1962an erabaki zen, eta hauek 1963 eta 1964an egin ziren Altuna, Apellaniz eta Rodrigez Ondarra jaunei esker. Antzuola eta Legazpiko udalerriek partekatzen dute mugarria hau: 53 zenbakiduna Antzuolarentzat eta 2 Legazpiarentzat. Joan gaitezen Arranoaitzera.

PictographSummit Altitude 2,950 ft
Photo ofARRANOAITZ (895 metro) Photo ofARRANOAITZ (895 metro) Photo ofARRANOAITZ (895 metro)

ARRANOAITZ (895 metro)

Arranoiatzen daukan berezitasunetako bat da Oñati, Legazpi eta Antzuolako udalerriek bat egiten dutela puntu honetan, mugarria partekatuz. Oñatiarentzat 20 zenbakiduna; Legazpiarentzat 1 zenbakiduna eta, Antzuolarentzat, 52. Hemendik, behera joko dugu, Argileku eta Koroso aldera. Kontuz jatsierarekin, harri koxkor solte asko daudelako, eta hainbatetan labankor.

PictographMountain hut Altitude 2,494 ft
Photo ofARGILEKU Photo ofARGILEKU Photo ofARGILEKU

ARGILEKU

1929an eraikitako txabola da. Berez Oñatiko udalerrian dago. 1972an sortu zen ofizialki Arrola Mendizale Elkartea, eta harrez geroztik ari da urtarrilaren batean urte berriari ongi etorria ematen Arrola-Koroso aldera etortzen diren mendizale guztiei, salda beroa eta txistorra eskainiz. Lehendabizi Argilekuko txabolan, ondoren, baina, Lizargarateko aterpe eta elkartetik. Hemendik, Korosoko lepora jatsiko gara, ondoren Antzuolako bidea hartzeko.

PictographIntersection Altitude 2,309 ft
Photo ofKOROSO Photo ofKOROSO Photo ofKOROSO

KOROSO

Korosoko lepoan bat egingo dugu udalerriko 49. mugarriarekin eta Oñatiko 17.arekin. Garai batean Arrolaren mendi ospakizun askoren ingurua. Hemen ikusko dugu Antzuola eta Urkillu seinalea. Hartu.

PictographIntersection Altitude 2,267 ft
Photo ofKOROSOKO ITURRIA (BIDEGURUTZEA) Photo ofKOROSOKO ITURRIA (BIDEGURUTZEA)

KOROSOKO ITURRIA (BIDEGURUTZEA)

Aukera dugu zuzenean urkillura joan edo momentu batean Korosoko iturriari darion ura edan. Hemendik behera, garai bateko Antzuola eta Oñatiko bidea jarraituz.

PictographPanorama Altitude 1,726 ft
Photo ofARRANDARIAK Photo ofARRANDARIAK Photo ofARRANDARIAK

ARRANDARIAK

Baso artean ibili eta gero, argiune batean gai izango gara Arrandari baserriak (Ozaeta eta Torre) ikusteko. Behera jarraituko dugu, Urkillu aldera.

PictographIntersection Altitude 1,069 ft
Photo ofURKILLU (BIDEGURUTZEA)

URKILLU (BIDEGURUTZEA)

Urkillun gaude. Bat egingo dugu Arrandari eta Azaldegietatik datorren porlanezko bidearekin. Bera jarraituz Antzuolako herrigunera itzuliko gara.

Comments

    You can or this trail