Activity

Irun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia

Download

Trail photos

Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia

Author

Trail stats

Distance
15.54 mi
Elevation gain
3,389 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,471 ft
Max elevation
1,802 ft
TrailRank 
56
Min elevation
-34 ft
Trail type
One Way
Coordinates
4668
Uploaded
December 3, 2016
Recorded
December 2016
Be the first to clap
Share

near Auzokalte, País Vasco (España)

Viewed 1229 times, downloaded 54 times

Trail photos

Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia Photo ofIrun-Jaizkibel-Pasaia-Ulia-Donostia

Itinerary description

03 DIC 2016 09:08

Ibon Martinen "El Faro del silencio" nobela irakurtzeaz bukatzen ari nintzenez, istorioa gertatzen zen lekutik pasako zen ibilbide bat pentsatu eta honako hau egin nuen.

Pasaian ia ordubete bota nuen lasai ederrean nobela irakurtzeaz amaituz. Eta hortik protagonista bizi zen Faro de la Platara.

Eguraldi bikaina, zerua garbi eta Matxitxako lurmuturretik Landatako itsasertz luzea ikusteko aukera eman zidana. Ezin hoabeagorik izan.

Ibilbidearen denborak ez dira oso baliagarriak izango, ze leku askotan denbora dexente egon bainintzen geldirik.

Irundil 9:10 etan atrera eta Pasai Donibanera 13:30 aldera iritsi nintzen. pasai San pedrotik Grosera ordu pare bat inguru tardatu nituen. gero, denbora dexente eman nuen Donostian Grosetik Renfeko geltokira joan bitartean.

Waypoints

PictographIntersection Altitude 156 ft
Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Puntu honetan, eskuinerantz abiatzen den aldapa piko hori hartu behar dugu. berrehun edo hirurehun metro gorago Jaizkibelko argazkian erdian ikusten zaion "cortafuegos" horretara iritsiko zara. Behin hor, utzi gabe goraino igo beharko duzu. Aldapa luze eta gogorra, pazientziaz heldu beharrekoa. Bidezidorra markatua dago goraino. igoeran zehar, 3 bat pista zabalekin gurutzatuko zara . Ikusmira ederrak Txingudiko badiarantz.

PictographWaypoint Altitude 370 ft
Photo ofFaro de la Plata Photo ofFaro de la Plata Photo ofFaro de la Plata

Faro de la Plata

Platako itsasargia Pasai San Pedro eta Donostiaren arteko mugan dagoen itsasargia da, izen berdineko Platako lurmuturraren gain eta Pasaiako portuaren sarrerako bokalean dagoena. Sarrera erakusten du Sanekozuloako itsasargiarekin batera. Eusko Jaurlaritzak ondare historiko izendapena eman zion. Carlos Campuzano ingeniariak 1855ean eraikia, 153 metroko altueran kokatu zuten badiaren irteeran. Dorreak 5 metro besterik ez ditu, 3 solairuko etxean dagoelako. 1934an elektrifikatu eta 1986an birmoldatu egin zuten.

PictographPhoto Altitude 1,309 ft
Photo ofMahai panoramikoa Photo ofMahai panoramikoa Photo ofMahai panoramikoa

Mahai panoramikoa

Ikaragarrizko ikusmira Txingudiko badiarantz eta Pirinioetarantz baita ere.

PictographPanorama Altitude 785 ft
Photo ofMiradore Photo ofMiradore Photo ofMiradore

Miradore

Pasaiako bokanaren kanpo aldea ikusteko toki bikaina.

PictographBirding spot Altitude 309 ft
Photo ofMiradorea Photo ofMiradorea Photo ofMiradorea

Miradorea

Balkoi honetatik kaioen kabi bilduma ikus daiteke mendiaren magal osoan.

PictographSummit Altitude 863 ft
Photo ofMitxitxola Photo ofMitxitxola Photo ofMitxitxola

Mitxitxola

Mitxitxola mendiaren ingurua belardi polit bat dugu. Jaizkibelgo maldak zoragarri ikusten dira puntu honetatik.

PictographSummit Altitude 1,768 ft
Photo ofJaizkibel Photo ofJaizkibel Photo ofJaizkibel

Jaizkibel

545 metro. Tontorrean San Henrikeren gazteluaren hondakinak ditugu, eta baita antena sorta bat ere. Izugarrizko bistak edozein aldeetara ere. WIKIPEDIATIK HARTUA: Jaizkibel Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen mendia da, Higer lurmuturretik Pasaiako badiaraino luzatzen dena, gutxigorabehera ekialdetik mendebaldera mendilerro bat osatuz, 547 metrotan gailentzen dena, mendilerroaren erdialdean. Mendiaren eremuak Hondarribia, Lezo eta Pasaia udalerrien barnean daude, eta udalerri horiek dira hain zuzen mendiaren eremu handien jabe. Europako ekologia sarean Natura 2000 garrantzizko toki izendapena du. Toponimia Antza denez, mendiaren jatorrizko izena Oleartzu zen (gaztelaniazko idazkeran, Olearso), eta Jaizkibel berez mendiaren atzealdea zen, eta izena haitz gibel hitzetatik dator: «haitzaren atzealdea», alegia.[erreferentzia behar] Jaizkibel mendiaren aurrealdeko zati baten izena, berriz, Allerru da. Geologia Jaizkibel mendia Ulia, Igeldo eta Jaizkibel bera biltzen dituen flysch motako Jaizkibel formazioan dago, orain dela 54-45 milioi urte sortutakoa, Eozenoan hain zuzen. Hareharrizko estratu lodiz dago osaturik eta geroztik izandako karstifikazio prozesuen eraginez hainbat haitzulo sortu dira mendian, disoluzio eta prezipitazio erreakzioen ondorioz. Horretaz gainera, geoforma ugari ere sortu dira mendiko arroketan, albeolo eta abaraska formakoak, eta espeleotema ugari ere badaude. Fauna eta flora Fauna eta florak espezie bereziak bizi dira bertan. Aipatzekoak dira: galzorian dagoen Armeria euskadiensis itsaslabarretako landarea, eta Euskal Herriko endemismoa eta oso arraroa den Thelypteris palustris garoaren populazio txikiak. Erdi askatasunean bizi diren zaldi eta behien presentzia ere handia da. Jaizkibelgo superportuaren egitasmoa Jaizkibelgo kostaldean, Pasaia aldean, superportua eraikitzeko proiektu bat dago; eta horren alde Jaizkibia elkartea sortu dute hainbat erakundek. Egitasmo hori, dena den, oso eztabaidatsua izaten ari da. Superportuaren aurkako herritar plataforma ere sortu da: Jaizkibel Bizirik. Jaizkibelgo ekosistemei eta eskualdeko beste zenbait baliori egingo litzaiekeen kalteez kezkaturik, superportuaren egitasmoaren aurka azaldu dira inguruko hainbat udal, hala nola Pasaiakoa, Lezokoa eta Oiartzungoa. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko arduradunek ere, beren kezka azaldu dute superportuaren aurrean, Jaizkibelgo kosta gehiena eta mendiko larre, txilardi eta basoak babestuta baitaude, dituzten balio ekologikoengatik. Gainera, Natura 2000 sarean dagoela kontuan izanez gero, ezingo litzateke kosta horretan ezer eraiki. Azkenik, hainbat talde ekologista ere —Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, WWF...— kezkatuta agertu dira, egitasmoa aurrera eramanez gero egingo diren kalte larriak direla kausa.

PictographWaypoint Altitude 31 ft
Photo ofPasai Donibane Photo ofPasai Donibane Photo ofPasai Donibane

Pasai Donibane

PictographWaypoint Altitude 23 ft
Photo ofPasai San Pedro Photo ofPasai San Pedro Photo ofPasai San Pedro

Pasai San Pedro

7 m

PictographPanorama Altitude 325 ft
Photo ofTalaia Photo ofTalaia Photo ofTalaia

Talaia

Talaia-Hondarribia-Pasaia

Comments

    You can or this trail