Iturriotz- Elorrieta-Sorondo- Berin zahar-Berin berri-Xorrola - Karrika-Iturriotz
near Iturriotz, País Vasco (España)
Viewed 74 times, downloaded 16 times
Trail photos
Waypoints
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
near Iturriotz, País Vasco (España)
Viewed 74 times, downloaded 16 times
You can add a comment or review this trail
Ibilaldi honek duen abantailetako bat zera da; ordu bat inguru igotzen malda handirik gabe, eta gero dena laua (ordeka, zelaia) edo beheraka doan bidea dela esan behar da.
Nahiz eta ia 15 kilometro izan, ez da batere zaila ibilaldi osoa egiteko. Hasiera batean Elorrieta gainera iritsi ondoren, handik aurrera Sorondora jaisten gera lasaikiro pista batetik.
Elorrietako malda igotzen garela, adierazgarria da ingurune batek Tximista lepo duela izena. Esan daiteke bi bailara arteko haizeen tarteko unea dela, eta ondorioz tximistak sorlekua dutela.
Behin, Sorondora iritsitakoan Artikutza aldera doan errepidea hartuko dugu, eta 300 metro inguru errepidez egingo ditugu , non ikusiko dugun ezkerretara ateratzen den mendi-pista bati helduko diogularik.
Mendi pista horretan, eta batere maldarik gabe. 3/4 ordu ibiliko gara inguruko basoak eta txokoak zeharkatzen mendiaren erlibeari jarraituz.
Berin zahar, ( leku batzutan Beinzahar), baserriarekin topatuko gara. Baserria nahiko zaharra, artzaiak erabiltzen duena bere artaldea zaintzeko. Inguru polita bezain basatia da, aldamenean baratzatxo bat duela.
Bideari jarraituz eta 15 minutu ondoren Berin Berri ( edo Beinberri) baserrira iritsiko gara. Baserri ondoko pago bakan batzuen itzalpeko gunea ezin liluragarriagoa da, pago enborrez egindako eserleku paregabea; non irudikatzen duen garai bateko juntak egin zitezkeeen gunea. Hamaiketako egiteko leku aproposa.
Hortik aurrera bidezihor bat harturik, eta basoa zeharkatuz pista batera iritsiko gara. Pista honek Aizkorri baserri ondotik pasaraziko gaitu, eta jarraituaz, laister, Artikutzako Trenak egiten zuen ibilbidera eramango gaitu.
( Artikutzako Trena: 1905-1918 urte arte iraun zuen. Artikutzako meategitik Pasaiako portura ekartzen zuen mineralaren tren-bidea. Tren-bide hori oso berezia zen, zeren Artikutzatik Bianditzeko lepora igoten zen, eta gero berriz jaitsi egin behar zuen minerala. Izugarrizko ingenieritza erabili zen hortarako.)
Behin, tren-bide zelakoaren bidea harturik, laister iristen gara Zorrola (baitaere Xorrola deitua) zubira, oartzundarrentzat oso esanguratsua.
Gero
re
Lan ona,eta garbi egin duzu,