ITZIAR-ANDUTZ-SALTSAMENDI-ITZIAR
near Itziar, País Vasco (España)
Viewed 81 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra da. Hasiera eta bukaera Itziarren dagoen industrialdea. Posible da Itziarren erdigunetik ere hastea, parrokia atzean dagoen aparkalekutik hasita. Andutz gainetik Saltsamendira joatea da gaurko helburu xumea. Gainez gain egin ondoren, baina, eta Debako udalerriaren bira egiten duen PR-GI 44 ibilbidearen marka hori eta txuriak jarraituz, mendi azpitik Itziarrera bueltatzea izango da hurrengo nahia. Ez du aparteko zailtasunik. Kontuz ibili, hala ere, Saltsamendi jaisterakoan, batez ere buztita eta lokaztuta badago bidea. Bertatik dagoen behategia -kostaldea zein Lastur aldekoa- ikusgarria da.
Waypoints
Intersection
1,059 ft
INDUSTRIALDEA (HASIERA ETA BUKAERA)
Hemen dagoeneko bat egingo dugu Debako bira ibilbidearen seinaleekin (hori eta txuriekin), baina berehala utzi eta Andutzera doan bidea hartuko dugu.
Intersection
1,640 ft
SALTSAMENDI-ITZIAR BIDEGURUTZEA
Hemen, ezkerretara joko dugu. Dagoeneko bueltan goaz Itziarrera. Beherago bat egingo dugu Lasturrera doan porlanezko bidearekin, eta marka txuri eta horiekin.
Panorama
871 ft
ITZIAR FONDOAN
Pinadiak, eukaliptu eta artadiak pasatuta, zelaia izango dugu nagusi ibilbidearen bukaeran. Esan bezala Debako udalerriaren bira izeneko ibilbideak dauzkan seinaleekin (txuri eta horiekin) dagoeneko bat eginda gatoz.
Intersection
911 ft
BIDEGURUTZEA (ANDUTZ-LASTUR ETA DEBA)
Hauxe da ibilbidearen seinalizazioa: Andutz-Lastur eta Deba.
You can add a comment or review this trail
Comments