Activity

Itziar: landa giroa eta itsas labarrak

Download

Trail photos

Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak

Author

Trail stats

Distance
6.06 mi
Elevation gain
1,302 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,302 ft
Max elevation
763 ft
TrailRank 
60
Min elevation
-1 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 39 minutes
Coordinates
1570
Uploaded
January 6, 2018
Recorded
December 2017
Share

near Itziar, País Vasco (España)

Viewed 1210 times, downloaded 69 times

Trail photos

Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak Photo ofItziar: landa giroa eta itsas labarrak

Itinerary description

Ibilbide zirkularra: Itziar-Usabelartza baserria-Errotaberri-Sakoneta-Mendata-Itsaspe-Itziar.

2017 ko Abenduaren bukaeran, urtero bezela, lagun minak diren bikote batearen bisita jaso genuen etxean. Naiz eta gipuzkoarrak izan Zaragozan bizi dira. Batzutan etxeko bisita eta solasaldia egiteaz gain elkarrekin mendi buelta koxkor bat ere egin izan degu. Debako flych ospetsua ezagutzen ez zutela eta paraje horiek ikusteko gogoarekin etorri ziren. Abenduaren 30ean azken egunetako eguraldi petrala lasaitu zen eta barealdia lagun Debako kosta ikusgarri horretatik bueltaxka bat egitea erabaki genuen. Bagenekien aurreko egunetan Kantauritik sartutako negu-itsaski bortitzaren azkena bizirik zegoela oraindik eta bidearen bazter guztiak putzuz blai egongo zirela euriteagaitik. Itsaski egunetan olatu haundiak gogotik astintzen dute kostalde hau eta marearteko zabalguneen gainetik erruz pasatzen dira, itsas hertzak apar zuria bihurtuz.

Egun lasaienetan itsas beherarekin zabalgune horietan arroketatik edo putzu batetik bestera paseatzea oso ohikoa da, gozagarria, udaran batez ere. Neguan oso bestelakoa da, polita ere bai bainan basatiagoa eta arriskutsua... . Guk ez genuen arrokatan ibiltzeko aukera hori izan. Hori bai labarreen gaineko belardietatik igarota itsasoaren indarrak ikuskizun ederrak eman zizkigun.

Itziartik joan etorriko hortan landa giro ederrez ere gozatu genuen. Itziar gainean dagoen Andutz mendiaren ipar isurialdean hasita Itsaspe, Mendata eta Sakonetaraino iristen dira lur sail hauek. Oso paraje erakargarria da, panoramikoa. Auzo eta baserri dotoreak banatzen dira muinoetan, basoak, errekastoak, baratzak, belardiak, abereak... eta hori dena itsasoko zeru muga bistan dagoelarik.

Txango hontan erabilitako bideak ezagunak dira, denak balizatutakoak. Itziartik autopistaren gaineko zubiraino Elorriaga auzora doan Donejakue bidearen zati bat pasatzen da. Jarraian Errotaberriko errekaren zulotik doan Pr Gi 5001 (Errotaberri-Sakoneta-Itsaspe). Eta bukatzeko Itsaspetik Itziarrera baserrien arteko Gi-3291 errepide lokala.

Ibilbide erraza eta oso gomendagarria. Edozein urtaroan egiteko modukoa da, eguraldiak laguntzen duenean batik bat.

Oharra: Gu bezela inork animatzen bada ibilbide hau egitea negu garaian jakin dezala eurite sasoi bat pasa ondoren lokatza eta putzu dexente aurki ditzazkela bidearen zenbait tramoetan. Errotaberriko errekaren paretik doan tarteetan batez ere. Puntu batean edo bestean ere erreka bere ubidetik ateratzen ohi da, Usabelartza baserria eta Errotaberri baserria lotzen duen tartean ikusi genuen bezela. Errotaberriko erreka Sakonetan itsasoratzen da. Puntu honetatik Mendata aldera jarraitzeko zubirik gabeko isurtze lekutik zeharkatu behar da erreka. Normalean harri batetik bestera pasatzen da. Ur emari haundia zekarren. Ala ere gu erraz pasa ginen ekilibrio pixka bat eginez ubidearen gainean jarrita zegoen enbor bati esker.

Itziartik itsas labarreetara joan etorriko bidea egiteko, besterik gabe, lokatz gutxiagoko aukera garbiagoak badaude Itsaspetik.

PD: Egun pasa joateko asmoarekin joan ginen. Ibilbide honek Itziarko jatetxe bateko aparkalekuan dauzka abia puntua eta amaiera. Beraz joan aurretik bazkaltzeko erreserba egin genuen eta bertan indarrak berritu genituen txangoaren amaieran. Arratsalde polita geratu zen gero eta Zumaiara hurbildu ginen bazkal ondoren, non Urolako itsasadarra, San Telmo baseliza eta Itzurun ondartzatik ibili ginen paseatzen iluntzeak harrapatu arte. Eguraldi ederrak lagunduta amaiera ezin hobea eman genion lagun artekoari.

View more external

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Auropistaren gaineko zubia

Carretera Local

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofIkuslekua Sakoneta Photo ofIkuslekua Sakoneta Photo ofIkuslekua Sakoneta

Ikuslekua Sakoneta

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofIkuslekua Sakoneta hondartza Photo ofIkuslekua Sakoneta hondartza Photo ofIkuslekua Sakoneta hondartza

Ikuslekua Sakoneta hondartza

PictographPanorama Altitude 0 ft

Behatokia

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofItsaspeko behatokia Photo ofItsaspeko behatokia Photo ofItsaspeko behatokia

Itsaspeko behatokia

PictographProvisioning Altitude 0 ft

Errotaberri Erretegia

Errotaberri

PictographPicnic Altitude 131 ft
Photo ofUzkangaberriko aisiagunea Photo ofUzkangaberriko aisiagunea

Uzkangaberriko aisiagunea

40 m altura

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofEskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001) Photo ofEskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001) Photo ofEskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001)

Eskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001)

Pinuditik berantz

PictographIntersection Altitude 0 ft

Eskubitik jetsiera

Camino

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Eusko Trenaren zubia

Bilbo-Donostia

PictographIntersection Altitude 0 ft

Donejakue bidea ezkerretik utzi

PictographIntersection Altitude 295 ft
Photo ofEzkerretik Itsaspera2 Photo ofEzkerretik Itsaspera2

Ezkerretik Itsaspera2

PictographIntersection Altitude 0 ft

Ezkerretik Itxaspera1

Camino

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofDonejakue bidea Photo ofDonejakue bidea

Donejakue bidea

Gi-3291 ondotik

PictographCar park Altitude 0 ft

Aparkalekua

Urbano

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofItsaspe Photo ofItsaspe

Itsaspe

Carretera Local

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofItsaspeko bidea

Itsaspeko bidea

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofItxaspe-Usagarra baserriak Photo ofItxaspe-Usagarra baserriak Photo ofItxaspe-Usagarra baserriak

Itxaspe-Usagarra baserriak

PictographRiver Altitude 0 ft
Photo ofErrotaberriko erreka Photo ofErrotaberriko erreka Photo ofErrotaberriko erreka

Errotaberriko erreka

Arroyo

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofErrotaberriko erreka-Usabelartza inguruak Photo ofErrotaberriko erreka-Usabelartza inguruak Photo ofErrotaberriko erreka-Usabelartza inguruak

Errotaberriko erreka-Usabelartza inguruak

PictographRiver Altitude 0 ft
Photo ofErrotaberriko errekaren bokalea Sakonetan Photo ofErrotaberriko errekaren bokalea Sakonetan

Errotaberriko errekaren bokalea Sakonetan

KONTUZ Zubirik gabeko pasabidea

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofMendata Photo ofMendata Photo ofMendata

Mendata

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofSakoneta Photo ofSakoneta Photo ofSakoneta

Sakoneta

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofSakonetako bidea (Pr Gi 5001) Photo ofSakonetako bidea (Pr Gi 5001)

Sakonetako bidea (Pr Gi 5001)

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofSondabeltza Photo ofSondabeltza Photo ofSondabeltza

Sondabeltza

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofTxertudi baserriak Photo ofTxertudi baserriak Photo ofTxertudi baserriak

Txertudi baserriak

Gi-3291

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofUsabelartza baserria Photo ofUsabelartza baserria Photo ofUsabelartza baserria

Usabelartza baserria

Comments

    You can or this trail