Itzina integralisimoa. Bigarren zatia: labirintoa
near Urigoiti, País Vasco (España)
Viewed 57 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Bi zatitan banatu dut, wikiloc-ek 25 bidepuntu bakarrik onartzen dituelako
Lehenengo zatia: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/itzina-integralisimoa-lehenengo-zatia-perimetroa-118120060
Bide osoa (bidepuntu barik): https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/itzina-integralisimoa-bidepuntu-barik-119243152
Itzina ezagutzen duenak badaki, ezagutzen ez duenarentzat abisua: OSO LEKU GOGORRA DA, seguraski Bizkaiko basatiena. Eremu karstikoa da, tarteka basoak estalia. Haitzak edonondik, gorabehera asko, lapiaz zorrotzak, leizeak, orientazio zaila, zuloak biean, trepada eta destrepadak... eta, gainera, gailur guztiak kateatzeko bidetik kanpo joan behar da zati askotan. KONTU HANDIZ IBILI, EZ JOAN BAKARRIK, EZTA EGURALDI TXARRAREKIN ERE. Gu udazkenean joan ginen, pago hostoek bidea ezkutatzen dutenean, hori ere ez da ideiarik onena. GPSa EZINBESTEKOA, maparekin orientatzea ezinezko ikusten dut, barrualdean, batez ere.
EZ JARRAITU TRACK HAU ITSU-ITSUAN. Bagenekien ibilbidea gogorra izango zela, eta baita bidetik kanpo joango ginela ere, beraz bidea galtzen genuenean aurrera jarraitzen genuen, beste barik.
Ibilbide ikusgarria, liluragarria. Bizkaiko bazter txiki honetan benetako esplorazio bat.
DESKRIBAPENA:
Axkorrigainen perimetroa itxi ostean Supelegor haitzulo famatura joan ginen eta Arkuatxa igotzeko Axlabor arkutik bi aldiz pasatu ginen.
Horren ostean, berriz perimetrorantz hurbildu ginen, Atxarrerantz. Hasieran bide erosotik, apur bat aurrerago bide barik. Niretzat zati hau tortura bihurtu zen: hainbeste kilometro haitz artean egin ostean belauna kexatzen hasi zitzaidan, berandutzen ari zen eta eguraldia okertzen. Baina okerrena biderik ez egotea zen: perimetroa konplikatua bada ere, ertz bat denez, norabidea jakitea erreza da. Barrualdean, ordea, guztiak berdin-berdin-berdina ematen du eta GPSarekin ere zaila da zein gailurretara joan behar den jakitea. Hori gutxi ez, eta bidea guztiz desagertzen da zati honetan. Ikaratu bazaituztet, jakin ezazue Atxarrera perimetrotik desbideratuta ere igo daitekeela, lehenengo zatian (https://www.mendiak.net/viewtopic.php?t=56538). Bidea ez da askoz hobea izango, baina bai laburragoa.
Atxarretik Arkospeko Puntara tonika bera. Arkospeko Puntatik oso modu makarran jaitsi ginen, lapiaz plaka zorrotz eta oso handietatik (mesedez, ez gaitzazue imitatu). Honen ostean bidea agertzen da berriro, baina ez genion kasu handirik egin eta Txiritxakoatxa nahiko zuzen igo genuen.
Hortik aurrera paisaia askoz ere hobea da: haitz gutxiago, arbola gutxiago eta belardia. Belauna oso minduta neukan, baina falta zena ikusita, amaitu egin behar zen. Azken gailurra eginda ilundu egin zuen, baina hortik jada Lexarditik Atxulora doan bidea (Itzinako bisitatuenetarikoa) egitea baino ez zen falta eta bertatik Urigoitira jaistea.
Hasiera-ordua: 14:19 2022(e)ko urr. 30(a)
Amaiera-ordua: 19:39 2022(e)ko urr. 30(a)
Ibilitako distantzia: 10,6 km (05:20)
Denbora mugitzen: 03:42
Batezbesteko abiadura: 1,99 km/h
Abiadura mugimenduan: 2,87 km/h
Gehineko abiadura: 14,32 km/h
Gutxienezko Altuera: 437 m
Gehienezko Altuera: 1081 m
Igoera abiadura: 172,6 m/h
Jaitsiera abiadura: −354,7 m/h
Altitude irabazia: 414 m
Altitude-galera: -1020 m
Igoera-denbora: 02:24
Jaitsiera-denbora: 02:52
Waypoints
Axkorrigain mendebalde
Buzoia daukan gailurra, amildegi gainean dagoena eta (niretzat) ikusgarriena. Axkorrigainera datorrenean, jende gehiena hona etortzen dela uste dut, baina altuena ekialdeko omen da (https://www.mendikat.net/com/mount/383). Ehun mendien erronkarako ez dakit zein hartzen den ontzat. Iparraldean, Atxen (Atso Agureen) gainean, beste "gailur" sekundario bat ere badago. Ekialdeko gailurretik jaitsiera "erosotxoago" bat dago, baina guk hemendik zuzen destrepatu genuen. Ez zen eguneko trepadarik txarrena izan
Supelegor
Itxulegor
Atxulo
Amaiera
Hatxiki
Haitza
Ez dauka buzoirik eta ez da oso gailur nabarmena, baina haitz polita da
Pagozabal / Lekanda Mendebalde
Gailur hau ez da "ofiziala", baina jada badauka izena kartel baten
Atxaragun lepoa
Aldabide
You can add a comment or review this trail
Comments