Itzina integralisimoa. Lehenengo zatia: perimetroa
near Urigoiti, País Vasco (España)
Viewed 52 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Bi zatitan banatu dut, wikiloc-ek 25 bidepuntu bakarrik onartzen dituelako
Bigarren zatia: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/itzina-integralisimoa-bigarren-zatia-labirintoa-119242554
Bide osoa (bidepuntu barik): https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/itzina-integralisimoa-bidepuntu-barik-119243152
Itzina ezagutzen duenak badaki, ezagutzen ez duenarentzat abisua: OSO LEKU GOGORRA DA, seguraski Bizkaiko basatiena. Eremu karstikoa da, tarteka basoak estalia. Haitzak edonondik, gorabehera asko, lapiaz zorrotzak, leizeak, orientazio zaila, zuloak biean, trepada eta destrepadak... eta, gainera, gailur guztiak kateatzeko bidetik kanpo joan behar da zati askotan. KONTU HANDIZ IBILI, EZ JOAN BAKARRIK, EZTA EGURALDI TXARRAREKIN ERE. Gu udazkenean joan ginen, pago hostoek bidea ezkutatzen dutenean, hori ere ez da ideiarik onena. GPSa EZINBESTEKOA, maparekin orientatzea ezinezko ikusten dut, barrualdean, batez ere.
EZ JARRAITU TRACK HAU ITSU-ITSUAN. Bagenekien ibilbidea gogorra izango zela, eta baita bidetik kanpo joango ginela ere, beraz bidea galtzean aurrera jarraitzen genuen, beste barik.
Ibilbide ikusgarria, liluragarria. Bizkaiko bazter txiki honetan benetako esplorazio bat.
DESKRIBAPENA:
Itzinara sartzeko hartu genuen bidea, Atxaragun kanala, Bizkaiko aldaparik gogorrenetakoa da. Ez dauka zailtasun teknikorik, harri eta belarrezko aldapa gogor bat besterik ez da. Goiko aldean (tarterik bertikalena) eskuinera desbideratu ginen, hobe da apur bat ezkerrerago igotzea.
Perimetroaren zatirik gogorrena (trepada eta arrisku gehien daukana) hasierakoa eta amaierakoa da, Urtutxetik Karamaietara. Gaitzerdi, ez dago arbolarik eta orientazioa erreza da.
Abarokoaskanetik aurrera ertza zabaldu egiten da eta bidea basoan Itzina "barrualderantz" doa, Altipitatxeraino. Hortik Itxingotiko Atxera, berriro perimetrora.
Itxingotiko Atxetik aurrera, egia esan, "tranpa" egin genuen: Itxingotiko sakonunetik zuzenean Ipargortara joan ginen, eskuinean geneukan ertzetik (benetako perimetrotik) beharrean. Ipargorta belarrezko oasi bat da haitz artean, ez du Itxina ematen.
Belardiaren ostean Gorosteta eta beste bi atx, basoan sartu, Kargaleku lepoa, beste pare bat atx eta Lekandarako igoera eroso eta despejatua. Itzinako gailurrik altuenaren ostean beste pare bat tontor eta berriro basora, bide errez samarretik.
Bidea Atxulo gainetik pasatzen da eta hortik aurrera kaotikoago bihurtzen da, Axkorrigaineko mesetara arte. Axkorrigain pasata, destrepatuz jaitsi ginen.
Horrekin perimetroa ixten da eta Itzina barrurantz sartzen da: bigarren zatia https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/itzina-integralisimoa-bigarren-zatia-labirintoa-119242554
Hasiera-ordua: 07:49 2022(e)ko urr. 30(a)
Amaiera-ordua: 14:26 2022(e)ko urr. 30(a)
Ibilitako distantzia: 11,7 km (06:36)
Denbora mugitzen: 04:40
Batezbesteko abiadura: 1,78 km/h
Abiadura mugimenduan: 2,51 km/h
Gehineko abiadura: 8,48 km/h
Gutxienezko Altuera: 439 m
Gehienezko Altuera: 1263 m
Igoera abiadura: 359,8 m/h
Jaitsiera abiadura: −272,8 m/h
Altitude irabazia: 1369 m
Altitude-galera: -759 m
Igoera-denbora: 03:48
Jaitsiera-denbora: 02:47
Waypoints
Hasiera eta amaiera
Atxaragun
Gailur honetara igotzea eta hemendik aurrera egitea mendebaldeko ertzeko zatirik deserosoena eta eroriko handiena daukana da
Izen bako tontorra (Uburungo Atxa?)
Gailur honek ez dauka buzoirik eta izenik ere ez dut aurkitu. Dena den, Abarokoaskan baino nabarmenago altxatzen da. Uburungo Trokaren gainean altxatzen da. "Itxina: Toponimia, Paisaia, Bizipena" liburuan ikusi dudanagatik inguru horri Uburun esaten zaio, beraz Uburungo Atxa deitu ahal zaio
Itxingotiko atxa
Ipargorta
Egin edo ez egin zalantzan egon ginen. Belarrezko gailur biribildua da, gainerakoen guztiz desberdina. Dena den, Itzinako triangeluaren hegoaldeko erpina da eta egin behar zen
Arranoatx
Urasartutendanatxa
Izen xelebreak dioen moduan, haitz honen azpitik Arrabako urak Itxina azpira sartzen dira, karstaren beste muturretik ateratzeko
Lekanda / Arrabako Axnagusia
Itzinako sabaia eta ipar-ekialdeko erpina. Ehun mendien erronkarako puntuagarria. Zati hau bideko errezenetakoa da
Leizea
"Itxina: Toponimia, Paisaia, Bizipena" liburuan inguru honetan Abikoleza (aho biko leizea) dagoela esaten da eta, bai, hau izan daiteke
Izen bako gailurra. Iruagineta? Ortutxe?
Gailur hau markatu dut buzoidunak baino tontor itxura handiagoa daukalako. "Itxina: Toponimia, Paisaia, Bizipena" liburuan Iruagineta eta Ortutxe (Urtutxe, pentsatzen dut) gailur desberdin moduan aurkezten ditu. Liburuko mapako Iruagineta ekialderago dagoela esango nuke eta hau Ortutxe dela, baina deskribapenean "Ortutxe"-k buzoidun "Urtutxe"-ren antza dauka
Urtutxe / Iruagineta
Ez dauka gailur itxura handirik, heldu ginela ere ez ginen konturatu. Porlanezko oinarri margotu baten arrastoak topatu genituen eta argazkian ikusten den cairna altxatu genuen
Axkorrigain ekialde
Hankaberotutako Puntie jartzen du plakan, baina ez zait oso toponimia fidagarria iruditzen. Nik Axkorrigainen mendebaldeko gailurra hartu izan dut beti erreferentziatzat, buzoia daukana, baina mendikat-en arabera hau altuagoa da (https://www.mendikat.net/com/mount/383)
Axkorrigain mendebalde
Buzoia daukan gailurra, amildegi gainean dagoena eta (niretzat) ikusgarriena. Axkorrigainera datorrenean, jende gehiena hona etortzen dela uste dut, baina altuena ekialdeko omen da (https://www.mendikat.net/com/mount/383). Ehun mendien erronkarako ez dakit zein hartzen den ontzat. Iparraldean, Atxen (Atso Agureen) gainean, beste "gailur" sekundario bat ere badago. Ekialdeko gailurretik jaitsiera "erosotxoago" bat dago, baina guk hemendik zuzen destrepatu genuen. Ez zen eguneko trepadarik txarrena izan
You can add a comment or review this trail
Comments