IZARRAIZKO BIRA (PR-GI 214)
near Azkoitia, País Vasco (España)
Viewed 533 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Azkoitin hasi dugu ibilbidea, Balda dorretxearen aurrean dagoen plazatik. Bertan dago ibilbidearen informazioa ere. Izarraitzi emango diogu buelta, Azkoiti, Zestoa eta Azpeitiko udalerrietatik pasatuz. Luzea da, baina lasai hartuz gero erraz egiten dena. Ondo dago seinalizazioa, nahiz eta une batzuetan margotutako txuri eta hori seinaleak galdu. Denetariko paisaiaz disfrutatuko dugu, baina harritu gaitu ere gure basoak ez daudela momenturik onenean, itzelezko matarrasak, batez ere pinuarena, eta eukaliptuaren erasoa ere gero eta nabarmenagoa denean. Hala ere, makina bat auzo eta baserri inguru eder zeharkatuko ditugu ibilbidean.
Waypoints
Information point
526 ft
HASIERA-BUKAERA
Hemendik hasiko gara, eta txuriak eta horiak diren seinaleak jarraituko ditugu. Bide batez zutiko seinaleak ere ugariak dira.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Buelta polita, señalizazioarekin arrazoia, hainbat bidegurutzetan falta dira edo bila ibili behar. Bestela oso ondo dago.