Activity

IZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ

Download

Trail photos

Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ

Author

Trail stats

Distance
9.59 mi
Elevation gain
1,526 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,526 ft
Max elevation
3,420 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,349 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 49 minutes
Time
3 hours 42 minutes
Coordinates
2340
Uploaded
January 22, 2022
Recorded
January 2022
Be the first to clap
Share

near Apilaiz / Apellániz, País Vasco (España)

Viewed 38 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ Photo ofIZKIZ: APILAIZ-DEL ARCO-SAN JUSTI-SAN KRISTOBAL-APILAIZ

Itinerary description

Apellániz / Apilaiz Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdea eskualdean eta Arraia-Maeztu udalerriaren barruan kokaturik. Udalerri independentea izan zen 1958 arte; urte horretan Arraia eta Laminoriarekin batera Maestu udalerri berria sortu zuten, egun Arraia-Maeztu deitzen dena. 2020an 88 bizilagun zeuzkan Apilaizek. Egin nahi dugun ibilbide zirkularra biren batuketa bat da: 10 eta 11.ena hain zuzen ere. Helburua bertako gain esanguratsuenak elkartzea: Peña del Arco, San Justi eta San Kristobal. Ondo markatuta dagoen ibilbidea da. Eta lasai egin daiteke goiz edo arratsalde batean, ia desnibela urria delako eta luzera ere jasangarria. Hori bai, aldez aurretik ondo legoke Apilaizen bertan dagoen ibilbidearen panelari argazkia ateratzea (foiletoa lortuz gero, hobeto) ondoren errazago orientatzeko. Ingurua, berriz, ikusgarria, lasai ibili eta disfrutatzeko aukera ematen duena.

Waypoints

PictographMonument Altitude 2,420 ft
Photo ofAPINAIZ/APELLANIZ Photo ofAPINAIZ/APELLANIZ

APINAIZ/APELLANIZ

Bertako eliz ostean aparkatuko dugu. Bertan daude ibilbideen informazio taulak. Gure ibilbidea 10 eta 11 izango dira. Helburua, beraz, Peña del Arco, San Justi eta San Kristobal gainetatik pasatzea da. Ibilbide zirkularra egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 2,456 ft
Photo ofSENDA EL CARTERO Photo ofSENDA EL CARTERO

SENDA EL CARTERO

PictographLake Altitude 2,714 ft
Photo ofIZKIKO URMAELA: CARRANTAN URMAELA Photo ofIZKIKO URMAELA: CARRANTAN URMAELA

IZKIKO URMAELA: CARRANTAN URMAELA

Neguan eta euria eginda badago, goitik behera datorren ura dezentekoa da. Hemendik gora, Atxarteko lepora iritsiko gara. Bertan seinaleak daude. Guk 10 zenbakia jarraituko dugu: Txarabitana zidorra. Honek eramango gaitu zeharkatzera El Raso izeneko eremua El Karrantan izeneko bidezorra jarraituz.

PictographDoor Altitude 2,961 ft
Photo ofATEA: PEÑA DEL ARCO

ATEA: PEÑA DEL ARCO

Atea zeharkatuta, baso-zuhazti eder batean sartuko gara, eta Peña del Arcora hartzen den lepora eramango gaituena.

PictographIntersection Altitude 3,165 ft
Photo ofPEÑA EL ARCO

PEÑA EL ARCO

Peña del Arcora goaz, eta ate bat pasatu ondoren, hagiñak, gorostiak ... ugariak diren baso batera sartuko gara, mendi gailurrera iritsiz. Benetan ikusgarria da eremu hau.

PictographSummit Altitude 3,270 ft
Photo ofPEÑA DEL ARCO GAIÑA Photo ofPEÑA DEL ARCO GAIÑA

PEÑA DEL ARCO GAIÑA

Ikusgarria harriaren forma borobila. Hemendik, berriz, ekarritako bide bera jarraituko dugu leporaino, ondoren San Justi aldera joateko.

PictographIntersection Altitude 3,164 ft
Photo ofARBORO

ARBORO

Arboro aldera jango gara. Hurrengo helburua San Justi gaina da, puntu geodesikoa duena. Bertatik ikusten da.

PictographIntersection Altitude 3,313 ft
Photo ofSAN JUSTI GAINERA

SAN JUSTI GAINERA

PictographSummit Altitude 3,373 ft
Photo ofSAN JUSTI GAINA (1028) Photo ofSAN JUSTI GAINA (1028)

SAN JUSTI GAINA (1028)

Gainetik ikusgarria da ikusten den paisaia: Kodes, Kantauri mendizerra, La Poblacion... eta Kapildui. Hemendik, berriz, puntu geodesikoa dagoen tokitik pasatuta, zertxbait behera egingo dugu, Arluzea eta Markinez herriak ikuste aldera, mendi gainetik. Merezi du, oso polita da ikuspegia.

PictographPanorama Altitude 3,245 ft
Photo ofARLUZEA eta MARKINEZ HERRIAK Photo ofARLUZEA eta MARKINEZ HERRIAK

ARLUZEA eta MARKINEZ HERRIAK

Behean, fondoan, bi herri haue ikus daitezke: lehena, Arluzeta eta, atzean, Markinez.

PictographSummit Altitude 3,230 ft
Photo ofARLUZEA GURUTZEA

ARLUZEA GURUTZEA

Azpian Arluzea herritxoa ikusten da. Gorago, Kapildui gaina, bere metereologi-dorre bereziarekin. Hemendik, berriz, gora joko dugu, San Justi gaina hartzeko lagatako lepora, izan ere helburua da gainez gain San Kristobal aldera joatea.

PictographIntersection Altitude 3,260 ft
Photo ofSAN CRISTOBAL Photo ofSAN CRISTOBAL

SAN CRISTOBAL

San Kristobal aldera hartuko dugu.

PictographSummit Altitude 3,404 ft
Photo ofSAN CRISTOBAL (1057) Photo ofSAN CRISTOBAL (1057) Photo ofSAN CRISTOBAL (1057)

SAN CRISTOBAL (1057)

Eguraldi onarekin denboratxo bat bertan pasatu beharra dago. Han eta hemengo mendi gainak eta herriak identifikatu daitezkeelako bertatik: Aizgorri, Aratz, Kodes, Montejurra, Kapildui, ... Maeztu, Birgara, ... Dena dela, jaisten hasten garenean, kontuz ibiliko gara, desorientatzeko aukera egon litekeelako. Gu geu pagadiaren ertzetik joango gara leporaino. Beraz, kontuz.

PictographIntersection Altitude 3,248 ft
Photo ofAPELLANIZERA

APELLANIZERA

Lehen pasa dugun lepora itzulita, Apellaniz aldera jaitsiko gara. Kontuz, dagoeneko markarik ez dugulako. Parke naturaletik aterako gara, eta bertatik hasten den mendi pista bat hartuko dugu beherantz, Apellanizera.

PictographPanorama Altitude 2,924 ft
Photo ofSAN CRISTOBAL HARKAITZAK Photo ofSAN CRISTOBAL HARKAITZAK

SAN CRISTOBAL HARKAITZAK

San Kristobal azpian dauden Harkaitz hauek pasabide batetik igaroko dugu eta bat egingo dugu aurrez aurre, harkaitz ilara dotorearekin, eskaladarako hainbat ibilbiderekin.

PictographTree Altitude 2,613 ft
Photo ofEHUN URTEKO GAZTAINONDOA Photo ofEHUN URTEKO GAZTAINONDOA Photo ofEHUN URTEKO GAZTAINONDOA

EHUN URTEKO GAZTAINONDOA

Han eta hemen sakabanaturik, ehundaka urte dauzkaten gaztainondoak ikusiko ditugu. Aldi berean, herri lurrak direnez, etxerako prest dauden egur pilak ere ikus daitezke ("Suerte").

PictographPanorama Altitude 2,467 ft
Photo ofAPELLANIZ: BEHATOKIA

APELLANIZ: BEHATOKIA

PictographCar park Altitude 2,350 ft
Photo ofPARKING

PARKING

Eliz ostean aparkaleku ona dago.

Comments

    You can or this trail