IZKIZ: APINAIZ (Apellaniz)-KORRES-KANPEZU-APINAIZ
near Apilaiz / Apellániz, País Vasco (España)
Viewed 46 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
APINAIZ/APELLANIZ
Herri polita da, etxe ederrekin. Irteeran ere topo egingo dugu ospetsua den gaztanadiarekin.
MANTXIBIO GAINAREN HARKAITZAK
Gu geu ez gara bertara joango, barrenetik pasatuko gara.
KORRES
Kanpetzura hartu baino lehen, komeni da parkearen interpretazio zentrutik pasatu eta informazioa eskuratu, nahi izanez gero. Museo aparta dauka.
ATXUMUÑO-LA CASILLA
La Muelara doan bidea laga eta behatokira joko dugu. Ondoren bat egingo dugu lagatako bidearekin.
BIDEGURUTZEA: LA CASILLA ATAKA/SAN ROMAN KAPERA
El Santo izeneko harkaitzaren azpitik La Casilla atakara eta San Romanera joango gara. Zidorra jarraituz, La Casilla lepora jaitsiko gara. Bertatik dagoen ikuspegia ikusgarria da.
(EL SANTO HAITZAREN ARRAKALA) eta SAN ROMAN KAPERA
San Roman kaperara zidorretik joan aurretik, El Santo haitzaren pitzadura edo arrakala interesgarria ezagutu dugu. Ez da erosoa baina inguru karstiko interesgarria da, tartean kobazuloren bat ere bai. Guk geuk alderik alde egin dugu, eta horrek suposatu du bat egin dugula berriro Atxumuño behatokiarekin, baina baita egindako bidea berriro egin behar izan dugula San Roman kaperara doan zidorra hartuz. Beraz, interesik ez badago posible da alternatiba hau lagatzea.
LA CASILLA LEPOA
Hemendik kanpetzu aldera joko dugu, behera, alde batera lagata La Muela gaina. Disfrutatu ikuspegiaz.
KANPETZU
Durruma Kanpezu (ofizialki San Román de Campezo / Durruma Kanpezu) Arabako Bernedo udalerriaren ekialdean dagoen herria da. 23 bizilagun dauzka, eta jendea galtzen ari da.
APIÑANIZKO GAZTAINONDOA
Bitxia da gaztanadi eder honen kimu edo landare batzuk Oñatitik ekarri izana.
You can add a comment or review this trail
Comments