IZURTZA-NEBERONDO-MUGARRA-ARTATXAGAINE-LEUNGAINE-MAÑARIA-IZURTZA
near Ortuzar, País Vasco (España)
Viewed 94 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra eta ederra, baina desnibela duena. Kontuz ibili Mugarrako igoera zein jaitsieran, batez ere buztita badago bidea.
Waypoints
MUGARRA
Ibili orduko ikusten da gure lehendabiziko gaina: Mugarra. Azpian, zelaian, berriz, dorretxea.
ETXABURU DORRETXEA
Pistatik gora Neberondo leporaino egingo dugu. Galtzeko arriskurik ez dago.
NEBERONDO LEPOA ETA AISIALDI-LEKUA
Badago hemendik hasita, Mugarra gainera joateko bidea, baina zailtasun teknikoak dituenez igoerak, gu geu Santa Luzia aldera joango gara, dagoen bidetzurra jarraituz eta porlanezko pistarekin bat egin arte.
SANTA LUTZIA AUZOA ETA ERMITA
Porlanezko bidea lagata, Mugarrikolandara edo lepora doan bidea hartuko dugu, gora. Aldapa dezentekoa da.
MUGARRIKOLANDA
Hemendik gora hasten da benetako aldapa, eta aldi berean bidexka, baina batzuetan desorientatzeko arriskuarekin.
MUGARRIKOLANDA LEPOA
Egia esanda, behean laga dugu lepoa, izan ere Mugarra gailurrera joateko bidea hartu dugu dagoeneko, metro gutxian desnibel handia gaindituz. Gailurrera goaz, nahiko ondo markatuta dagoen bidetik.
MUGARRA (964)
Itzela da bertatik dagoen ikusmira: Anboto, Untzillaitz, Urkiola, ... Gure helburua, orain, Mugarrikolandara jaitsi eta Leungaine aldera joatea izango da, gero Mañariara jaisteko.
MUGARRIKOLANDAKO LEPOA
Hemendik gertu iturria dugu. Iturria pasa eta gero, Artatxagain eta Leungaine gailurretara joko dugu.
ARTATXAGAIN (998)
Gailurretik, aurrez aurre, Leungaine ikusten da. Bertara iristeko lepora jaitsi eta berriro maldaz gora joango gara, gailurreraino. Ondo dago ibiltzeko.
LEUNGAINE (1009)
Ibilbidearen gailurra da (1009). Hemendik, berriz, Mañaria aldera joko dugu, Iñungain lepotik.
MAÑARIA
Izurtza auzora hartuko dugu espoloitik, gure irteera puntuarekin bat egin arte.
You can add a comment or review this trail
Comments