JORRIOS ETA ARMAÑON (PR BI 120: JORRIOS IBILBIDEA)
near La Iglesia, País Vasco (España)
Viewed 18 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
TURTZIOZ (LA IGLESIA)
Turtziozetik hasiko gara, La Iglesia auzotik, eliza eta zezen plazatik. PR BI 120 seinaleak bertan hasten dira. Errepide ertzetik joango gara.
BASINAGRE AUZOA (eta dorretxea)
Erditik pasatuko gara, bertako herri arkitekturaz disfrutatuz.
BIDEGURUTZEA (SARRERA MUGATUA)
Mugatua martxoaren 1etik irailaren 15era, izan ere sai zuriak habia egin eta hegazti kumeak ateratzen ditu garaia honetan. Zelaiak-eta alde batera lagata, Los Jorrios izeneko artadi eder eta luzean ere sartuko gara. Bidea ondo dago eta eroso egiten da.
TURTZIO HARANA
Bidean argiuneak daude, eta ikuspegi ederrak eskaintzen dituzte Turtziozko haranaren inguruan.
PRECENCIO LEPOA
Los Jorrioseko karst-a zeharkatzeko garaia iritsi da. Lasai hartu.
LOS JORRIOS (IKUSPEGIA)
Aurrez aurre dugu Armañon gaina, zer ikusi ez duena Los Jorrios gainarekin; dena zelaia, ota zein ilarrez osatua da. Urrera jarraituko da. Ondo seinalizatuta dago bidea.
GERARDO BARON BORDA (1906-1988)
Karst-a hementxe bukatzen da. Lepora iristen garenean, berriz, Los Jorrios gainera joko dugu, bidean aurkitzen diren harripilak jarraituz.
CAMPAPEDREO LEPOA
Hemendik, Los Jorrios gainera joateko, bidean dauden harripilak jarraituko ditugu. Lasai hartu.
JORRIOS (847)
Kantabriako aldeko kostaldearen ikuspegia itzela da. Behera egiten dugunean, kontuz ibiliko gara. Harripilak jarraitu besterik ez dugu.
BEREZAL LEPOA
Hemendik Armañon adera joango gara. Igoera oso polita da; eta gainak zer esanik ez.
LOS PARAPETOS (ARMAÑON BIZKARRA)
Armañonek bizkar luzera du gailurreraino, eta oso polita.
ARMAÑON GAINA (855)
Armañon gainetik jaisteko, beste hegaletik hasiko gara ibiltzen, zelai eta ilarren artean, beheko lepora.
LEPOA (POSADERO)
Lepoan gaudela, Posaderora eramango gaituen pista jarraitu besterik ez dugu.
ITURRIA
Pista jarraituko dugu, nahiz eta noizbehinka, eta bidea mozteko, zeharkatu zelaiak.
CUETO / SANTA ISABEL AUZOA
Zezen plaza, ermita, bertako etxeak... Ikuspegi ederra tartean...
BEHATOKIA: TURTZIOZ
Behatoki aparta Turtziozko herriguneaz disfrutatzeko. Beherago, baina, kontuz ibiliko gara, izan ere oso bidetzur itxi batetik jaisten hasiko gara (100 metro dira). Ez dakigu udan zer gertatuko den baina ez badira bidetzur hauek zaintzen sastrakaz betetzeko arriskua egon liteke.
TURTZIOZ (LA IGLESIA)
Turtzioz (ofizialki Trucios-Turtzioz) Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerria da, Enkarterri eskualdean dagoena. 520 biztanle inguru dauzka. La Iglesia da auzo garrantzitsuena, eliza eta udalaren koka-lekua ere badena.
PR BI 120 LOS JORRIOS IBILBIDEA
Herriko udaletxe parean bukatuko dugu ibilbide eder hau. Aparkalekuan aurkitzen da ibilbidearen mapa.
You can add a comment or review this trail
Comments