Juan de Antxeta Saninazio - Deustua - Buena vista - Berriz - Elorriaga - Enekuri - Elorrieta - Juan de Antxeta (zirkularra)
near Gaztelu, País Vasco (España)
Viewed 30 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea Juan de Antxetako paseabidean hasten da antzinako Bilbo Plentzia trenbidean. San Inazioko geltokian hain zuzen ere. Ekialderantz jo eta laster Ibarrekolandan egiten duzu topo. Gero, ibilbidea jarraitzeko, biribilgunetik itzuli behar duzu Ramon y Cajal kalearekin bat egin arte, eta han Arangoitiko magalaren pasealekua (errepidea aparkalekua baita ere) aurkituko duzu berriro, eta berehala Deustuko geltokitik geratzen denarekin topo egingo duzu. Behin hau igarota, iparralderantz, beste garai bateko harrizko eskailera batzuk topatuko dituzu, igo behar dituzunak... airea hartu eta gora! Eskuinetara Lagunetxea auzoa uzten duzu eta ezkerretara Berrizko bidea. A ze eskailerak!
Iristean, auzoa izenaren zergatia ulertzen duzu. Buena vista. Autorik gabeko auzo lasaia, gozamena. Gero, zeharkatu ondoren, bidezidor itxi batean sartuko zara. Sinetsi egin behar da! Baina argi dago. Berrizko Artetxera iritsi arte. Mendebalderantz biratzen du eta berriro Berrizko bidea egiten du, ahaleginik egin gabe, gailurra egin arte. Elorriaga. Zoragarria. Bista ikusgarriak ditu, Gero beherantz jo egurrezko ibilbide berria topatu arte. Segitu beherantz, oso erosoa da eta helduko zara Fatima ikastetxe ondoan dagoen zubia. Zeharkatu eta bertatik hasten da antzinako pista Elorrietaraino jaisten dena. Bertan topatzen duzu antzinako trenbidearen pista Deusturantz. Ekialderantz jo San Inazioko Geltokiraino. Leku honetan auzoko bizilagunen hedapenerako parke natural bat egiteko ideia bikaina dago. Badakit badakidala merezi dutela!
Ederra!

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments