Activity

Kalamua. Circular desde Barinaga.

Download

Trail photos

Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga. Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga. Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga.

Author

Trail stats

Distance
8 mi
Elevation gain
2,198 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,198 ft
Max elevation
2,505 ft
TrailRank 
44
Min elevation
250 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 12 minutes
Coordinates
3186
Uploaded
October 11, 2014
Recorded
October 2014
Be the first to clap
Share

near Barinaga, País Vasco (España)

Viewed 2255 times, downloaded 77 times

Trail photos

Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga. Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga. Photo ofKalamua. Circular desde Barinaga.

Itinerary description

“Maaxa mendiak, Lea Artibai eskualdearen ipar-ekialdean kokaturik, Ego Ibarrarekin muga egiten du. Ibar horretako eibartar eta elgoibartarrek Kalamua izenaz ezagutu ohi dute. Markina-Xemeindik ikusgai, ibarraren gainean altxatzen den 770 metroko mendi dotorea da. Duela 78 urte gailur honetan gertatu ziren 36ko gerrako borroka gogorrenak.
(...)Bidezidorra Markinatik datorren arren, Markinatik Ixua mendatera doan errepide (BI-3950) ondoko Barianaga auzoan has daiteke ibilaldia. Frontoiaren ondoan aparkalekua dago. Lehen pausoak Urko errekaren ondotik egin behar dira BI-3950 errepidean zehar Etxeberri auzorantz. 200 bat metro ibili ondoren PR-BI-23 bidezidorrarekin bat egiten da, errepidea utzi eta eskuinera Urko errekaren gainetik pasatuaz. Eskuinera doan porlanezko aldapa pikoan gora igo behar da Ibarguen baserriraino. Hori inguratu eta basabideari jarraitu mazelan gora ezkerretara agertzen den bidexkan, Oiz eta Urko mendiak bizkarrean. Pinudian barrenean sartu eta berehala, Etxeberritik datorren xendarekin (PR-BI-149) bat egin, eta gorako bideari jarraitu behar zaio. Laster, galtzadaren itxura duen bidezidorrarekin bat egiten da. Garoaz erabat inguraturik, oraingoan ere pausoak aldapan gora bideratu behar dira pinuen orratz itxurako hosto zaharrez osatutako tapiz bigungarria atseginez zapalduz.

Barinagako frontoitik datorren porlanezko bidearekin bidegurutzeak zapuztuko du magia hori. Goraxeago, eskuin aldean utzi behar da porlanezko bidea, langa batean margoturiko marka zuriei jarraikiz. Altzifre multzo baten azpian, horma zahar baten aztarnak aurkitu daitezke, seguruenik aurreraxeago kokaturik zegoen lubakien hornileku eta babesleku izan zitekeen txabola batenak, hain zuzen. Ubegiburu izena du ingurune horrek.

Aldapa motz baina pikoa gainditu ondoren belardi zabalera heltzen da, gailurra ikusgai delarik. Kokaleku horretan anarkisten A posizioa izeneko lubaki zegoen, Jesus Gutierrezek La Guerra Civil en Eibar y Elgeta liburuan adierazitakoaren arabera. Indalezio Ojangurenen bertan egindako argazki batean lubakitik gailurrerako ikuspegi bera ikusten da. Jesus Gutierrezen esanetan, lubaki hori nahiko sakona zen, parapeto gisa erabiltzeko. Bi metrailadore zituen, eta Kalamuako B posiziora eta San Andres lubakira bide babestua. Zazpi hilabeteko guda honetan mugimendu erasotzaile gutxi gertatu ziren, lubaki batetik bestera frankotiratzaile eta artilleroen arteko tiroketetan oinarritu zelako. Bando baten eta bestearen lubakien artean 60 metroren tartea baino ez zegoen.

Gailurrean erpin geodesikoa gailentzen da arbelaren azaleratze baten gainean, baita hiruzpalau buzoi ere. Ikuspegiak zoragarriak diren arren, arreta jarriko dugu arbelaren azaleratzearen ondoan hego-mendebalderantz dagoen zoruaren ondoratze luzean, frankisten lubakian bertan zegoela adierazten baitu. Babeserako eraikuntza baten aztarnek ere han diraute. M. Banderen La Guerra del Norte liburuak dioenaren arabera, errepublikazaleak behin baino gehiagotan saiatu ziren posizio hori menderatzen, baina arrakastarik gabe: irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 2an eta 8an. Gero, 1937ko apirilaren 19an eta 21ean.

Hego-mendebalderantz Kalamuako leporantz jaitsiz gero, hara heldu aurretik eskuinera doan bidexka hartu, eta alertze artean Diruzulo izeneko tumulura heltzen da. KAko 2000 eta 1500 urteetako hilobi horretan, frankistek beste lubaki bat jaso zuten.”
Asier Aranzabal. (Berria, 2014-09-30)

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,182 ft
Photo ofA posizioa

A posizioa

04-OCT-14 1:02:48PM

PictographWaypoint Altitude 2,087 ft

Aterpe

04-OCT-14 2:47:40PM

PictographWaypoint Altitude 469 ft
Photo ofBarinaga

Barinaga

Agina Erreka

PictographWaypoint Altitude 1,585 ft

Bidegurutze 2

04-OCT-14 12:33:48PM

PictographWaypoint Altitude 850 ft

Bidegurutzea

04-OCT-14 11:59:39AM

PictographWaypoint Altitude 915 ft
Photo ofBidegurutzea PR BI23

Bidegurutzea PR BI23

04-OCT-14 12:03:31PM

PictographWaypoint Altitude 2,195 ft

Diruzulo

04-OCT-14 1:51:42PM

PictographWaypoint Altitude 420 ft

Ibarguren

Camino

PictographWaypoint Altitude 2,041 ft
Photo ofIturri

Iturri

04-OCT-14 2:59:46PM

PictographWaypoint Altitude 2,070 ft
Photo ofIturri 1

Iturri 1

04-OCT-14 2:48:38PM

PictographWaypoint Altitude 2,500 ft
Photo ofKalamua

Kalamua

04-OCT-14 1:27:27PM

PictographWaypoint Altitude 1,909 ft

Usartza

04-OCT-14 3:13:39PM

Comments

    You can or this trail