KILIMON MENDI GAIN ETA HARANETIK
near Garagartza, País Vasco (España)
Viewed 45 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
SORTZEZ GARBIA ELIZA
Hemendik hasi eta bukatuko dugu ibilbidea, baina gure kasuan kontrako norabidea egingo dugu. Hala ere, aukera dago Kilimon trail motzaren norabide naturala jarraitu. Hots, gu bueltan egingo duguna.
ETXANE
Etxane baserri honetara iritsi aurretik, eskumara, hartuko dugu ur biltegira.
SALLABENTE
Sallabente baserrian ere kontuz ibiliko gara, basora doan bidea hartu beharko dugulako.
TXABOLA
Noizbehinka Kilimon trail delakoaren seinaleak ikusi ahal izango ditugu, baina gertatzen den bezala, behar direnean ez dira ikusten. Beraz, kontuz. Hemendik aurrera bide politarekin topo egingo dugu.
LIZARPE MENDATEA
Dagoeneko antzematen da aurrez-aurre Gaintxipitza gaina. Bertara goaz.
GAINTXIPITZA (603)
Igoera zuzena da, belar artean. Gora iristen garenean, Otarren gaina ere antzemango dugu, bertan antenak eta eraikuntza ere ikus daitezkeelako. Bera da gure hurrengo helburua.
BIDEGURUTZEA
Esan bezala, Otarre da gure hurrengo helmuga. Ondo adierazita dagoen bidea jarraituko dugu behera.
ERENTZA (BASERRI AZTARNAK)
Bidean topo egingo dugu baita haritz eder batekin ere. Bidea ona da.
OTARRE (ITURRIA)
Otarre gainera iritsi aurretik iturri hau aurkituko dugu. Zelai eder batetik gora goaz.
OTARRE
Otarren gainera iritsi gara. Itsasora begira ikuspegi ederra duen gaina da. Hemendik, berriz, Gaintxipitzako bidea berriro hartuz, itzuliko gara Mendaro aldera.
BIDEGURUTZEA (IRUBIA)
Bidea oso ondo antzematen da. Berau da jarraituko duguna Kilimon errekaraino. Bidexka ikusgarria da, garai batekoa, eta oso txukun mantentzen dute mendarotarrek. Zorionak!
BIDEGURUTZEA: ERREMENTARI
Errementari baserriraino eramango gaitu bide xarmangarri honek, garai bateko artadiak zeharkatuz. Esan ere hau dela Kilimon trail motzak erabiltzen duen bidexka.
ERREMENTERI-SUSTAETA
Dagoeneko behean gaude, Kilimon erreka ere bertan dago (ez badago desagertuta).
BIDEGURUTZEA (PR GI 42)
Dagoeneko behean gaude, agertu eta desagertzen den Kilimon errekan. Garagartza auzoa deritzo inguru honi. Laster dugu Mendaroko herrigunea (2 Km.).
PARROKIA (HASIERA ETA BUKAERA)
Hementxe gaude berriro, Kilimon gainak eta erreka ezagututa. Ibilbide polita eta lasaia.
You can add a comment or review this trail
Comments