Kolitza eta Burgeño Artzentalestik
near Laiseca, País Vasco (España)
Viewed 37 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Artzentalesen Traslaviña azuzan sarta ibilgailuaz eta, botika ezkerrean utzirik, jarraitu Ama Lurra ostatuaren aparkaguneraino edo, nahiago bada, pixkat aurrerago dagoen landetxeraino. Bi txakur zaunkari duen etxeraino joango gara errepidetik eta eskumaldean agertzen den aldaiatik jarraituko dugu. Laster, 3 aldai dagoen gune bateraino iritsiko gara. Aurrean ditugunetatik eskuinakoa aukeratuko dugu eta hortik iritsiko gara San Miguelgo tontorrara joateko bidera. Berehala utziko dugu bide hau eta menditik zehar zailtasun berik iritsiko gara. Pixkat jaitsiz, nabarmena den bide batetik aurorean dugun Untzillako tontorrera abiatuko gara. Laster bidea utziko dugu txarrantxak gurutzatuz eta ea ezabatuta dagoen arbide batetik Untzillako tontor aldera iritxiko gara. Kolitza eta Burgeño aurrean ditugu, beraz aldaietara eta gero bidera hurbilduko gara eta pixkana-pixkanaka Kolitzara iritsiko gara. Bi aukera daude Burgeñora joateko, zuzenenena Terreros iparretik, basotik, Kolitzatik lepora jaitsi eta adierazleek diotena bete eta, pixkat luzeagoa, Terreros hegotik doan aldairi jarraituz. Gu lehengotik joan ginen eta, basotik irtenda, Burgeñorantz doan bideari jarraitzea besterik ez dugu egin behar. Tontor bietatik ikuspegiak ederrak dira. Burgeñokoak are eta ederragoak.
Waypoints
Intersection
948 ft
Eskuinerantz
egia esan 3 aldai daude gune honetan. Argazkian daudenetako eskumakotik joan behar dugu eta itzuli, ezkerrekotik itzuli ginen.
Summit
1,726 ft
San Miguel ingurukoak Kolitzako mendilerroan
Gu Mikel Deuna (San Miguel) mendian gaude.
Mountain pass
2,736 ft
Lepoa
Karrantzako Ibarrera eta Mollinedora jaitsi daitekela adierazten dute idazkunek.
You can add a comment or review this trail
Comments