KONTRASTA-SAN KRISTOBAL-KAPITATE-SANTA TEODOSIA-KONTRASTA
near Kontrasta, País Vasco (España)
Viewed 18 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
KONTRASTA
Kontrasta Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Haraneko udalerrikoa, Mendialdeko kuadrillakoa. 2005ean 88 biztanle zituen. Erdi Aroan berebiziko garrantzia izan zuen, Nafarroarekin mugakidea izanda. Hiribildua izan zen 1256. urtetik aurrera, urte hartan hiri-gutuna jaso baitzuen. Aurretik, gune honen izena Arana izan zen. Karlos II.a Nafarroakoak 1368an hiribildua konkistatu arren, 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen. Denbora luzez udalerri independentea izan ostean, 1942an Aldarekin eta Done Bikendi Haranarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortzeko (Wikipediatik). Ibilera elizaren arkupetik pasata, kanposantutik hasiko gara, poliki-poliki antena aldera igotzen. Bidea hasieran pista bihurtuko da, pagadian sartzeko.
HARRIPILAK
Kontuz ibiliko gara zati honetan, izan ere ekarri dugun bidea laga eta pagaditik gora hasiko gara. Erreferentzia bezala harripilak erabili. Hala ere, berehala konturatuko gara bide zehatzik ez dagoela (ez da harripilarik). Dakigun bakarra da antena gainean dugula eta bertara joan behar garela. Pagoak eta batez ere ezpelak dira ugari behetik gora.
ANTENA
Behetik gora antzeman dugu antena non dagoen, eta itxitura baten gainetik pasatu ondoren iritsi gara antenara. Bertan antzematen da jarraituko dugun bidetzurra.
ILARRATZA-SAN KRISTOBAL (1145)
Pagaditik gabiltza, ezker aldera Harana lautada dugula. Ikusmira ederra.
MENDI PISTA
San Kristobaletik behera pistarekin bate gigo dugu. Berau jarraituko dugu pare bat kilometro, "Puerto Nuevo"raino.
PUERTO NUEVO
Mendi pista laga eta pagadian sartuko gara berriro. Jarraitu beharreko bidetzurra argia da.
KAPITATE (1121)
Azelakotxe behatokia den gain hau! Harana lautada bere osotasunean antzematen da. Ondoren bidetzurra jarraituko dugu.
SAN KRISTOBAL-KAPITATE
Gainez gain ari garen honetan pagadiek eskaintzen dizkiguten behatokiak aprobetxatu gabe ezin egon.
SANTA TEODOSIA ERMITA
Dagoeneko aurrez aurre dugu Santa Teodosia ermita; baita izarrak begiratzeko mapa ere!
SANTA TEODOSIA
1. Santa Teodosiako lizarra Arabako Done Bikendi Harana herrian kokatuta dagoen aparteko zuhaitz sailkatua da. Guztira 23 metroko altuera duen lizar arrunt bat da, 13 zuhaitzez osatuta dagoen eta Santa Teodosia baseliza babesten duen lizardi bateko ale nabarmenena da. 2. Ermitaren egungo eraikina XVII. mende bukaerakoa dela dirudien arren, erreferentziarik zaharrenak XIV. mendekoak dira. Santa Teodosiako erromeria urtean bitan ospatzen da, Mendekoste Igandean (ekainaren 9aren inguruan) eta iraileko hirugarren igandean. Tradizio handia du eta inguruko herrietako bizilagunak joaten dira bertara. Santa Teodosia ingurua, larre menditarrez eta pagadi eder batez osatua, balio natural handiko eremua da, Europako Natura 2000 Sarearen barruan baitago, Entziako Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan. Ermitaren ondoan Erdi Aroko gurutzadura bat ikus daiteke, eta urrutixeago, ermitaren atzeko zelai batean, Santa Teodosia trikuharria. Tenpluaren inguruan jolastoki bat dago, mahaiak, iturria eta barbakoak dituena.
ITURRIA
Alde batera gelditzen den aisigunean dago iturria. Hemendik, asfaltatutako errepidera joango gara eta PR-A-66 seinaleak (txuriak eta horiak) jarraitzen hasiko gara.
ALDA (argazkia)
Bidetik zertxobait aldenduko gara Alda herrixkari argazkia ateratzeko, baina itzuliko gara etorritako bidera.
ALDA HERRIA
Alde batera lagako dugu Alda herria eta nekazariek gari soroetarako-eta erabiltzen dituzten bideak erabiliko ditugu hemendik aurrera.
ULIBARRI HARANA
Pistetatik Ulibarri herrira iritsiko gara, eta erdigunetik pasatuko gara Andramari ermitara joateko.
ANDRAMARI ERMITA
Andra Mari tenplua Uribarri Haranan (Harana, Araba) dagoen ermita erromaniko bat da, XII. mendekoa. XXI. mendean berriztua dago, inguruko zelai zaindu batean kokatzen da. Plano laukizuzena du, eta abside erdi-zirkularra. Erdi-puntuko arku baten bidezko sarrera du, hegoaldera ematen duena, eta arkibolta xakeztatu batekin apaindua dago. EAEko ondare kultural izendatuta dago 1997. urtetik (Wikipediatik). Kontrastara doan bidea jarraituko dugu pistatik aurrera.
KONTRASTA
Dagoeneko anztematen dugu Kontrasta herria; gure abiapuntua gertu dugu. Hala ere, Elizmendiko ermita bisitatzeko tartetxo bat ere hartuko dugu.
ELIZMENDIKO ERMITA
Kontrastako plazatik 200 bat metrora dago ermita. Ezin gara bisitatu gabe joan. Elizmendiko Andra Maria deitzen da Kontrastako herrian dagoen baseliza erromanikoa (Harana, Araba), X.XI. mende ingurukoa. Elizaren barrualdean XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago eta buruan Andra Mariaren XVI. mendeko eskultura dauka. Alboetako erretaulak San Adrianen eta San Juanen omenezkoak dira. Baseliza arabar honen ezaugarririk aipagarriena bere hormetan aurkituko dugu, II. mendeko hilarri erromatarrak aurkituko baititugu bertan, euren idatzi eta apaingarriekin. X-XI. gizaldietan, baseliza eraiki zutenean, inguruko nekropoli erromatar batetik ekarri zituzten hainbat harri elizaren hormak eraikitzeko, tartean 20 hilarri inguru. 1000 urte geroago hilarriek elizaren hormetan jarraitzen dute, baina nekropolia ez da aurkitu oraindik (Wikipediatik).
You can add a comment or review this trail
Comments