KORRES-SOILA-KORRES-MUELA-KORRES
near Korres, País Vasco (España)
Viewed 27 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
(https://www.bernedo.org/wp-content/uploads/2013/04/izki-bidezidorrak.pdf)
Waypoints
KORRES HERRIXKA
Korres Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdea eskualdekoa, Arraia-Maeztu udalerrikoa. Itsas mailatik 709 metro gorago dago. 2022ko erroldan, 32 biztanle zituen. Bertan dago natura parketxea, bisitak merezi duena. Oso ikusgarria da. Seinaleak adierazten digute zein den Soila gainera joateko bidea. Ondo markatuta dago eta bidezidorra erosoa da.
AVELLANEDO LEPOA
Hasteko Soila gainera joango gara, baina itzuliko gara berriro lepo honetara, izan ere "EL AGIN" bidezidorrarekin jarraituko dugu ondoren.
SOILA GAINA (989)
Gainak ikusmira aparta eskaintzen digu, besteak beste Antoñana eta Bujanda aldekoa. Hemendik, ekarritako bidetik itzuliko gara lepora "El Agin" bidezidorrarekin jarraitzeko. Lepora iristen garenean, jarraitu beharreko soka batzuk antzemango ditugu goitik behera. Kontuz ibiliko gara jatsieran, batez ere euria eginda badago.
HAGINA
Aipatu bezala, sokekin jaisten hasiko gara, eta bidezidorra jarraituz bat egingo dugu hagin eder batekin.
BIDEGURUTZEA
Korresera hartuko dugu gora doan pista edo "Antoñana" bidezidorra.
GAZTELUMENDIKO BEGIRATOKIA
Aurrez aurre dugu hurrengo helburua: Muelako mendi gaina. Bide batez parkearen basoa eta harkaitzak ikusteko begiratoki aparta da.
BIDEGURUTZEA
Korres aldera hurbiltzen ari gara. Pista jarraitu besterik ez dugu.
KORRES (ELIZA ETA HERRIA)
Berahala antzemango dugu hurrengo norabidea: SAN ROMAN-DURRUMA-MUELA (PR A 80).
AISIALDIRAKO PARKEA
Jatordua egiteki inguru aparta. Dagoeneko seinale ugari ikusiko ditugu gure bidea adierazten (DURRUMA-SAN ROMAN, MUELA, PR A 80).
BIDEGURUTZEA
PR A 80 jarraitu. Hala ere, kontuan izan, berriro bidegurutze honetara itzuliko garela, baina beste bidezidor bat erabiliz.
LA CASILLA LEPOA
Behatoki aparta da: Muela, Durrama, La Poblacion, San Tirso ... gainak. Gure helburua, honetan Muela gainera joatea da, baina ondoren berriro itzultzea. Ondo antzematen da bidea; eta gaineak harripilak ere badauzkagu bidearen norabidea adierazten. Udaberri aldean kontuz ibiliko gara, izan ere hegazti harrapariek eta sarraskijaleek bertan egiten dituzte habiak. Beraz, lepora jaisteko ekarritako bidea erabiltzea aholkatzen da.
MUELA-1
Behatoki aparta da inguruko herriak eta mendiak ikusteko: Durruma, Bujanda, Kanpetzu, Yoar, La Poblacion, San Tirso ...
MUELA GAINA (1056)
Durruma herrixka, berriz, azpian. Bidezidorra jarraituko dugu beherako, lepora itzultzeko. Bertatik jarraituko dugu bidezidorra, berriz, ez da ofiziala izango; alde batera lagako dugu momentu batean.
SAN ROMAN ERMITA
Bidezidorra jarraituz iritsiko gara ermitara. Durrumako baseliza izen bereko Haitzean dago kokatuta, “Cocina de los Moros” izeneko koba barruan. Bertan santuaren irudia gordetzen da, XVI. edo XVII. mendetakoa dena. Azpian Durrama edo San Roman Kanpetzu. Aurrerago bat egingo dugu bide ofizialarekin.
BIDEGURUTZEA
Hautabidea jarraituko dugu, Korresera bueltatzen gaituena. Bidezidor xarmanta da, eta tartean begiratoki bat ere badauagu.
KORRES HERRIA
Kale eta txoko politak ditu Korresek, ertaroko herri egiturarekin bat egiten duena. Bukatu ondoren, ez ahaztu parketxea bisitatzea!!!
You can add a comment or review this trail
Comments