Krabelinatx, Azkonabieta, Galdaramuino, Topinburu. Soraluze herritik zirkularra
near Irure, País Vasco (España)
Viewed 22 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek, Euskal Herriko 100 mendi zerrendetako lau lotzen ditu: Krabelinatx, Azkonabieta, Galdaramuino eta Topinburu. Bidean topatzen diren beste muinoak ere igotzen dira. Soraluze herritik zirkularra.
Eibartik Soraluzera errepidez iristean, lehen zubia hartu ezkerrera eta industrialdean eman diot hasiera. Deba ibaiaren aldamenetik jarraitu; oinezkoen zubia pasa beste aldera eta kalean gora, ibaiaren paralelo jarraitu. Ia herri osoa zeharkatzean, eskuinera gorantz hartu eta Untzueta-goikoa baserrira arte hormigoia izango dugu.
Baserriaren ezkerretik pasa, zakur mordoa eta ataka pare bat gaindituta, pista berdea dago ia goraino. Azkeneko metroak pinuak lurrera erorita daudenez bidea aurkitzen joan behar da. Krabelinatx, (603m; 1h 30min) Gainez-gain jarraitu, jaisten. Berehala topo egingo dugu PR-aren markekin; hauek jarraituz, Gallastegi-Torre baserrira aterako gara; errepidea ezkerrera hartu eta berehala utzi eskuinera. Pista berdea jarraitu eta gainera aterako gara; pista gainez gain jarraitu ondoren, mendia aurrean dugunean, pista utzi eta gailurrera pago landaketan bazterretik, ibiderik gabe igo.
Garbe, (513m; 2h 20min). Pauso batzuek atzera jaitsi eta pago landaketaren mugatik, pistara jaitsi baina ikusten den borda aldera. Borda eskuinera utziz gora doan pistan jarraitu behar da; baso lanak direla eta oso lokaztuta dago eta gorago itxia ere bai.
Aurrean daukagun muinoa Tranku da, baina zuzenean igotzeko biderik ez diot aurkitu; oso sasitsu dago dena; ezkerretik doan pista jarraitu eta bere ipar-mendebaldera iristean, saiatu naiz igotzen; hasieran oso bide garbia baina berehala sasia jaun eta jabe; ezkerreko basotik jarraitu ondoren gainera iristean dena itxita dago eta ez dago gailurraren seinalerik. Ez du pena merezi igotzeak, bistak ere ez ditu onak, Tranku (642m).
Hurrengoa, Azkonabieta, bistan dago, antenaduna. Pistetan jarraituz gerturatuko gara; goi mailako tentsio dorrera iristean, bidezidor batek eramango gaitu gailurrera. Azkonabieta, (724m; 3h 35min). Antenarako Errepidean jaitsi eta segituan hau utzi eta gainez-gain jaitsi bidezidorretik; basoan sartu eta jarraitu bidexka malkartsua, GRa den bide zabalera arte. Hemen GRa jarraitu. Aurrean daukagu hurrengoa, Galdaramuino; honek ere antena bere gainean. Bere iparraldetik igoko dugunez, bira haundi bat emango diogu bide garbiak jarraituz. Behin, bere iparraldean gaudela, igoera bidexkan egiten da. Galdaramuino, (669m; 4h 40min). Aurrera jarraitu antena eskuinera utzita; orain pista zabalean goaz jaisten. Berehala Asurtzamendi daukagu aurrean; ez du interes bereizirik. Pista jarraitu ezkero, zertxobait laburtuko dugu ibilbidea. Asurtzamendi igota edo pistaz jarraituta, Asurtza baserrira aterako gara; hemen, errepidez jarraituko dugu zati bat; GRan gaude berriz.
Beherago errepidea utzi. Nik GR-aren markak jarraitu ditut piska batean, gero eskuinera hartu eta igotzen joateko, aurrean daukagun Topinburura heltzeko. Baina goian alanbre hesi ez eroso bat dago oinezkoentzat pasabiderik gabe. Beraz, hobe da, errepidea utzi ondoren, berehala GRa ere uztea, eskuinera hartu puntu horiak jarraituz eta hesiaren paralelo igotzen joan gailurreraino. Topinburu, (590m; 5h 20min).
Bidezidorra jarraitu. Bide zabalera atera eta puntu horiak jarraitu; hauek ia azkenengo muinora eramango gaituzte. Ilordoko gaina, (541m). Pausu batzuek atzera jaitsi eta bidea jarraitu jaisten. Beherago bista-bistan daukagu borda berritu bat. Hemen saiatu naiz eskuinera hartu eta bide laburrago bat hartzen itzulera egiteko baina, beherago dena itxi egiten da. Beraz, bordan ezkerrera hartu behar da. Bidea luzea da baina, pista San Esteban baselizaraino eta ondoren errepidea Soraluzeraino.

Waypoints
Car park
489 ft
Soraluze
Intersection
315 ft
Oinezkoen zubia pasa eta Deba ibaia jarraitu
Intersection
369 ft
Eskuinera
Intersection
402 ft
Eskuinera
Intersection
851 ft
Eskuinetik
Intersection
917 ft
Eskuinetik
Intersection
1,552 ft
Ezkerretik
Intersection
1,626 ft
Eskuinera
Intersection
1,701 ft
Erdikotik jarraitu
Intersection
1,261 ft
Eskuinetik
Intersection
1,478 ft
Ezkerrera, gora
Waypoint
1,566 ft
Borda
Intersection
1,942 ft
Ezkerretik jarraitu beharra dago
Intersection
2,026 ft
Igo eta hona jaitsi
Summit
2,086 ft
Tranku
Intersection
2,014 ft
Ezkerrera
Intersection
2,094 ft
Eskuinera
Intersection
2,183 ft
Ezkerrera
Intersection
2,273 ft
Eskuinera, gainez-gain
Intersection
1,907 ft
GRa utzi. Ezkerrera eta segituan eskuinera
Intersection
1,850 ft
Eskuinera
Intersection
1,941 ft
Eskuinera, gora
Intersection
2,091 ft
Eskuinera, edo laburtuz pistaz jarraitu
Summit
2,147 ft
Azurtza
Intersection
1,652 ft
GRan jarraitu. Hobe puntu horiak jarraitzea eta gora igo
Intersection
1,678 ft
Eskuinera
Intersection
1,866 ft
Alanbre hesia pasa
Intersection
1,881 ft
Ezkerrera
Intersection
1,717 ft
Igo eta hona jaitsi
Summit
1,736 ft
Ilordoko gaina
Intersection
1,443 ft
Borda. Ezkerrera
Waypoint
1,059 ft
San Esteban baseliza. Eskuinera jaisten jarraitu
Intersection
538 ft
Ezkerrera
You can add a comment or review this trail
Comments