LA DEMANDA-URBIONGO BASO ETA NATUR GUNEAK. La Nava eta Bañuelosko nekropoliak
near Palacios de la Sierra, Castilla y León (España)
Viewed 23 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honen helburu nagusia nekropoli bi ezagutzea da, eta jakina, baita Arlanza Garaiko haresti eta pinudietan ibiltea be, nahi-ta horretan ibilaldia ez izan inguruko onenetariko bat, ezta nekropoliak enblematikoenetarikoak be. Baina, La Navako nekropoli bitxiak, batez be, bisitatxua merezi dau, zalantza barik, eta La Navara joateko bideak badau edertasunik, ametzak nagusi. Bañuelos aldean, ostera, pinudia dogu jaun.
Wikiloceko track batzuk ibilbide zirkularra proposatzen daben arren, geuk ez dogu holan egin, joan-etorria toki beretik eginda basoan gehiago ibiltearren.
Ohar bakar bat: Pozua (“La Charca”) deritzan zingiratik aurrera, eta harik eta autoentzat atondutako mendi-bide zabalera heldu arte, bidea ez da bape argia, baina arretaz ibilita ez litzake arazo handirik egon behar.
INFORMAZINO OSAGARRIA
PRADOS DE BAÑUELOSKO NEKROPOLIA
Goi Erdi Aroko aztarnategi honetan, hogeita hamar bat hilobi dagoz, baita eraikin baten hondarrak be, ustez garai bereko tenplu bat.
Eremu horretatik urrun, hegoalderantz, lau angeluko dolare moduko labar-eraikuntza bat dago, likidoak ateratzeko zulaketagaz.
Ehorzketen artean, angeluzuzendunak dira nagusi, eta ertzak biribilduta daukiez. Eraikuntzatik urrunen dagozan hilobiak sakabanatuta dagoz, baina eraikuntzatik hur dagoan taldea, barriz, guztiz antolatuta dago. Lau hilobi dira, bi banakakoak eta bi hilobi bikoitzak. Arlanza Garaiko nekropoli handien eremuan ez dago hilobi bikoitzik, halan, kasu bakana da hau.
ITURRIA: https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/necropolis-de-prados-de-banuelos-en-palacios-de-la-sierra/
LA NAVAKO NEKROPOLIA
Multzo arkeologiko honek 50 hilobi baino gehiago dituz, harexti baten barruan gordea, hostoen eta goroldioaren artean. Hilobi batzuk bi metro luze dira, eta beste batzuk, oso txikiak.
Hurrean eleizaren hondarrak ei dagoz, eta urruntxuago "harri borobila" deritzan bat, arroka handi baten zizelkatutako bainuontzia, sakatze hutsez mobiduten ei dana. Zelangura be, inon ez da argitzen hondarrok non dagozan, eta nekez idoroko dozuz.
Nekropolia XIV. mendekoa dala uste da.
DUERO GARAIKO NEKROPOLIAK
Duero Garaiko nekropolirik ezagunenak (Cuyacabras, Revenga…) Goi Erdi Aroko herrikaxka batzuekin dagoz lotuta, jentez husturiko bailara baten, eta beste herrixka batzuakaz batera zelanbaiteko sarea osatu eben. Populazino sakabanatua zan. Baleiteke Errioxatik hur egonda, Errioxagazko komunikazino erraza izatea herriok hain ugariak izateko errazoia.
Duero Garaiko nekropolion kontzentrazinorik handiera VIII.mendearen eta X.aren artean egon leiteke, eta batzuetan XIII.a arte iraun eben. Halan, populazino hori bat dator Gaztelako Konterriaren sorrera eta garapenagaz, harik eta XI.mendean erresuma bihurtu arte.
Lurralde hau Gaztelako Konderrian integratuko zan, pixkanaka, X. mendean zehar. Duero aldea kristau eta musulmanen arteko munarri aldakorra izan zan XI. mendean, —gaztelu ugarik erakusten daben lez—, harik eta XII.ean muna sendotu zan arte. Baserritar komunitateok, antza, jauntxoen presio arina jasan eben, mendebalderagokoakaz alderatuta, hau da, Salas de los Infantes aldeakoakaz.
Halanda be, La Nava eta Bañuelosko nekropolien historiatxua ez da guztiz arestian azaldutakoa. Bailara herrixka batzuk bilbatu eta uztartzen eben arren, ba egoazan herrixka izatera heltzen ez ziran komunitateak. Gune txikiagoak dira, beharbada sendi bakarrekoak edo sendi gitxi batzuk baino ez daukazana. Horixe da Prados de Bañuelosko nekropoliaren kasua. La Navako nekropoliaren kasuan, ostera, herrixka izatetik hurrean egoan populazinoa, baina errazoiren bategaitik herri-egitasmo hori ez zan guztiz bere heldutasunera ailegatu.
Honen gainean gehiago hemen dozu, Wikiloc-en: La Demanda-Urbiongo baso eta natur guneak. Revengako baso eta nekropoliak, https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/la-demanda-urbiongo-baso-eta-natur-guneak-revengako-baso-eta-nekropoliak-78727381
ERREFERENTZIAK:
PADILLA LAPUENTE, JOSÉ IGNACIO; ÁLVARO RUEDA, KAREN
Los asentamientos altomedievales del Alto Arlanza (Burgos). El despoblado medieval de Revenga
Departament d’Història Medieval. Facultat de Geografia i Història. Universitat de Barcelona
C/ Montalegre, 6-8. E-08001 Barcelona
kalvaro@ub.edu
PADILLA LAPUENTE José I., ÁLVARO RUEDA, KAREN
“Necrópolis rupestres y el poblamiento altomedieval en el Alto Arlanza (Burgos)”
PYRENAE, núm. 44, vol. 1 (2013) ISSN: 0079-8215 (p. 11-41)
Revista de prehistòria i antiguitat de la mediterrània occidental.
Universidad de Barcelona

Waypoints
Waypoint
3,620 ft
Eskumatara
Waypoint
3,632 ft
Eskumatara 2
Waypoint
3,572 ft
Igeri-lekuak
Waypoint
3,630 ft
Inguru lausoa, erne
You can add a comment or review this trail
Comments