Lalastra-Ribera-VALLEGRUL- Villamardones-Lalastra
near Lalastra, País Vasco (España)
Viewed 227 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
Lalastrako (Valderejo, Araba) aparkalekuan emango diogu hasiera ibilbideari. Herria zeharkatu, eta natur parkeko harrera etxearen parean gaudela, ezkerretik joko dugu tinda zuri-gorriko GR 282 bideari ekinda. Ribera herri husturaino lagunduko digun bide sonatuan gaude. Puron ibaiko haitzarte ezagunera doan galtzada ezagunean, bestela esanda. Bisitari ugarik hartu ohi ditu PR gisa balizaturiko xenda historikoak, eta horren ondorioz, Riberarainoko tartean harat-honat ibilian hamaika natura zale eta lagun mordoa ikusiko ditugu.
Hurritzek osatutako galeriatik irtenda, baina, Valderejoko zoko-mokoek gordeta duten altxor geologikoa bistan lagako dute. Puron ibaiko ibarra alderik alde inguratzen duen itxiera periantiklinala bistaratuko dugu istant batez. Ederra! Kareharri bioklastikoek protagonismoa hartuko dute orduan, eta labar ikusgarriak sorraraziko dituzte gandorraren alorrean. Arroka bigunek, ordea, urak erraz garraiatzen baitu, sakonuneak han eta hemen sortuko dituzte. Hortaz, sabai hondoratu baten moldean ikusiko dugu Valderejoko paisaia.
Riberatik Vallegrulera
Portillako larrera doazen bideei muzin eginda, basorantz bideratuko ditugu gure pausoak, zuzen-zuzen. Behin basoaren babesean, Robledilloko aldatsean gaudelarik, bide seinaleak bide zabala lagatzera gonbita egingo digu. Hari men eginez, eskuinetik doan hareazko xenda hartu, eta Polledo errekasto otzanaren ondoan berehalakoan izango gara. Gero, ibilian-ibilian, Puron ibai nagusiarekin bat eginda, Riberako harrizko zubira iritsiko gara. Hemen utziko ditugu horma gorriko zintzur deigarria eta Purongo haitzarterantz abiatzen den harbidea. Beraz, zubia gurutzatu, eta eskuinera egingo dugu. Pauso batzuk eman ostean, bide seinaleak aukera emango digu Riberako eliza zaharberritua ikustera gerturatzeko. Behialako Ribera herria desagerturik badago ere, elizaren balio historikoak zinez lagundu zuen XII. mendeko fabrika zutik irauten. Hala, 1980ko hamarkadan topaturiko eliz barruko horma pinturak ikusiko ditugu kapitel erromanikoak erakusten dituen ate galanta igaro bezain pronto.
Bidean berriro, Vallegrul aldera doan bideari oratuko gatzaizkio. Maldari aurre eginda, goratasuna hartzen joango gara, astiro-astiro, etenik gabe. Paisaia, zalantza izpirik gabe, aho zabalik geratzeko modukoa da: ler gorriek eta pago sendoek inguruko bazterrak bete betean hartuko dituzte, polikromia galanta sorrarazita. Somonteko parajean gaindi agudo ibilita, eskuin aldera egingo du bide nagusiak, eta Kubo hezegunearen gaineko labar karstikoan kokatuko gaitu. Balkoi pribilegiatu batean izango gara berriz ere. Handik goitik Valderejoko gune geologikoaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Ezkerrera egingo dugu talaia horretan, eta San Lorentzo baselizatik datorren zidorrarekin topo egingo dugu berehala. Baselizara hurbilduko gara gero, behin Vallegrul tontorra zapaldu ostean. Beraz, ezkerrera ekin eta alanbre paretik doan zidorrari ekingo diogu, betiere hego-mendebaldera eginda. Bide zabala nahiz haren ondoan ikusiko dugun xenda baliatuko ditugu goiko lepora iristeko. Tobalina (Burgos, Espainia) aldera begira jarriko gara orduan. Vallegrul gailurreko postontzia, harri pilaketa eta erpin geodesikoa labarrak mugatutako zabalgune karstikoan bistaratuko ditugu.
Merezitako soseguaz bapo-bapo gozatu ondoren, beheranzko bideari men, egin eta San Lorentzo baselizaraino jarraituko dugu. Betiere parkeko bide-seinaleei jaramon eginda. Tenpluaren eskuinaldetik doan zidorra hartuta, jaitsiera polita egingo dugu Villamardones herriraino. Eliza zaharraren aurrean hagin deigarri bat ikusiko dugu. Haren ondoan altxatzen den langa gurutzatuta, ezkerrera hartu, eta herri hustua kolonizatzen duten harri pusketan sartu gabe, Lalastrara doan bide zabalera irtengo gara.
Joxean Gil Garcia
Berria 2020-09-28

Waypoints
Waypoint
2,930 ft
Parketxea
Waypoint
3,002 ft
Parking Parque Natural de Valderejo
Parque Natural de Valderejo
Waypoint
2,664 ft
Puente Polledo erreka
Waypoint
2,920 ft
Senda rio Puron
Parque Natural de Valderejo
Waypoint
3,606 ft
Sendero a Vallegrull
Camino
You can add a comment or review this trail
Comments