Activity

Lapuebla de Labarcako begiratokiak

Download

Trail photos

Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak

Author

Trail stats

Distance
5.78 mi
Elevation gain
794 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
794 ft
Max elevation
1,860 ft
TrailRank 
37
Min elevation
1,294 ft
Trail type
Loop
Coordinates
427
Uploaded
April 14, 2023
Be the first to clap
Share

near Lapuebla de Labarca, País Vasco (España)

Viewed 235 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak Photo ofLapuebla de Labarcako begiratokiak

Itinerary description

Lapuebla de Labarcako herriaren inguruan dauden mahastien artean ibili gara. La Poveda aldera zuzentzen den errepidetik aurrera egin eta berehala, herriko azken etxeak atzean utzita, eskuinetik El Bu izenez ezaguna den gainera igo gara. Eskuinetik marrazten den xenda ikusezin batetik altuera irabazi dugu Las Hoyas izeneko ordokira igotzeko.

Mahasti ederren artean ibiliz iritsi gara lehen begiratokira, Balbinorena hain zuzen ere. Balbinoren begiratokitik Ebro ibaiak mahastien artean marrazten duen ibilbidearen ikuspegiaz gozatu eta gero, mahastien artean zabaltzen lurrezko pistatik Eltziegora doan errepidera atera gara.

Errepidea gurutzatu eta aurrez aurre ikusi dugun malda pikoari ekin diogu Misamayorreko gainera heldu arte. Bertan, mahastien artean, mahastiak ureztatzeko erabiltzen ur-baltsa handi bat ikusi dugu. Honen eskuinetik jarraitu dugu eta berehala jaitsi gara lurrezko pista zabal batera eta bertatik Lapuebla de Labarcako upategi zaharrak kokatuta dauden ingurura.

Upategi zaharrak atzean utzita, herriko Andra Maria Jasokundearen elizaren ondora jaitsi gara, eta herriko kale zaharretatik beherantz jaisten jarraitu dugu Los Caños iturriaren ondora ailegatu arte. Hemen, xenda txiki bat hartu eta berehala iritsi gara lurrezko malda zabal batera. Gorantz egin dugu eta errepide txikira heltzean, eskuinetik mahastien artean murgildu gara lurrezko bidean barna.

Denbora gutxi behar izan dugu San Gines izena duen begiratokira ailegatzeko. Bertatik, Ebro ibaiaren eta honen gainean kokaturik dagoen Lapuebla de Labarcako ikuspegi ederraz gozatu dugu. Panoramika honetaz gozatu eta gero, errepidera itzuli gara eta bertatik berriro itzuli gara abiapuntura, El Planora, herriko plazara, eta, bertan, ibilbide honetako azken begiratokira joan gara, udaletxearen atzean dagoen barandatik Ebro ibaiaren eta Errioxako lurren ikuspegi zabalaz gozatuz

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,418 ft
Photo ofLapuebla de Labarca Photo ofLapuebla de Labarca Photo ofLapuebla de Labarca

Lapuebla de Labarca

PictographPanorama Altitude 1,678 ft
Photo ofBalbinoren behatokia

Balbinoren behatokia

PictographWaypoint Altitude 1,693 ft
Photo ofLas Hoyas

Las Hoyas

PictographSummit Altitude 1,857 ft

Misamayor

PictographPanorama Altitude 1,482 ft
Photo ofSan Gines begiratokia

San Gines begiratokia

PictographWaypoint Altitude 1,490 ft
Photo ofBodega zaharrak

Bodega zaharrak

PictographWaypoint Altitude 1,644 ft
Photo ofTxabola

Txabola

PictographWaypoint Altitude 1,861 ft

Ur-balsa

PictographReligious site Altitude 1,402 ft
Photo ofAndra Mariaren Jasokundeko eliza

Andra Mariaren Jasokundeko eliza

PictographFountain Altitude 1,303 ft

Los Caños iturria

Comments

    You can or this trail