Larrabideak
near Larrabetzu, País Vasco (España)
Viewed 162 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Larrabetzuko Askatasuna plazan emango diogu hasiera ibilaldiari. Zugasti erreka aldera jaitsi, zubitxoa pasa eta segidan Zubitalde auzoan zehar aurrera egingo dugu. Bide-seinale zuri eta horiek erakusten diguten norabidean, Basara auzoa zeharkatu eta berrehunen bat metro aurrerago, errepidea utzi eta ezkerretik basoan sartzen den lurrezko pista hartuko dugu. Mandazain bide eroso honetatik Belarriaga auzora igoko gara. Baserri artean, errepidean zehar aurrera jarraituko dugu eta jaitsiera luze baten ostean, Goikoelexalde auzora helduko gara.
Sarreran bertan, gaur egun kultur etxea den eraikina ikusiko dugu, lehenago “Escuela de barrida de Vizcaya-Bizkaya’ren auzo-ikastola 61” izandakoa. Gertu dagoen San Emeterio eta San Zeledonio elizaren ondora joko dugu. Elexalde edo Goikoelexalde ez da auzo arrunta, Uria sortu aurretik baino lehen elizatea izan baitzen. Bertan, auzokoen batzarrak egin ohi zituzten, elizaren atarian edo eliza barruko kapera batean, eguraldiaren arabera. Auzo hau zin egiteko ibilbidearen barruan zegoen, Bizkaiko Jaunak zin egiten zuen bigarren lekua zen, hots, foruei men egingo zietela zin egiten zuten jaurerriko bi tenpluetako bat. Historikoki Donejakue bidearekin lotuta dago.
Elizaren atzeko aldetik ateratzen den asfaltozko bidetik aurrera egingo dugu Zugasti errekaren ondotik. Kaltzada baserri zaharraren ondotik pasa eta gero, Ugalde auzoa zeharkatuko dugu. Atxika baserriaren ondora ailegatzean, bide nagusia utzi eta ezkerretik igotzen hasiko gara. Aranguren baserria gure eskuinera lagata, bidezidor estu batetik errepide eramango gaitu. Hau gurutzatu ostean, Zarandoarako bideari jarraituko diogu. Berehala, San Salbador baselizaren ondora helduko gara. Hamaika bider sei metro inguruko ermita xumea nahikoa hondatuta dago. Marga eta hareharrizko harlangaitzez eraikia dago eta bere soiltasunean, baditu kalitatezko pieza batzuk, hala nola sarrerako atea. Bi elementu egiten dute berezi baseliza hau. Alde batetik, Bilboko Arkeologia Museoan dagoen hautsitako hilarri baten zatia, aldarearen zatia izandakoa. Bestea, berriz, ajimez fusiformea duen bao prerromaniko burudun bat da, hareharrizko bloke bakar batean eraikia. Biak ala biak XI. mendekoak direla uste da.
Baseliza atzean utzi eta igotzen jarraituko dugu Goikomendi mendilerroraino. Ataka bat gainditu eta ibilbidearen zatirik menditsuenari aurre egingo diogu. Bide erosoak, Gaztelumendi mendiaren lepora eramango gaitu. Bide balizatuak ezkerrera egiten du, baina merezi du gogora ekartzea leku honek Gerra Zibilean izan zuen garrantzia. Bilboren defentsarako eraiki zen Burdi Hesiaren parte izan zen eta 1937ko ekainaren 12an, tropa frankistek defentsa haustea lortu zuten segidan herria okupatuz. Hilabete batzuk beranduago, Franko diktadorearen armadako hildakoen omenez, tontorrean harrizko eta hormigoizko gurutze bat altxatzea agindu zuten. 2017an, udalak aho batez gurutzea lurrera botatzea erabaki zuen, eta bere ordez askatasunaren alde eta faxismoaren kontra borrokatu eta hildako borrokalariak omendu eta gogoratzeko plaka/monolito/eskultura bat jartzea.
Gure historiako pasarte ilun hauek gogora ekarri ostean, Larrabetzuraino iristen den asfaltozko errepidean zehar jaisten hasiko gara. Gaztelu eta Loroño auzoetatik igaro, Ankapalu sagardotegiaren ondotik pasa eta berehala iritsiko gara San Bartolome baselizaren ondora. Jauntza baserriaren aurreko lepoan dagoen baseliza honen lehen aipamena XVII. mendekoa da, baina bere jatorria Behe Erdi Aroan kokatu behar da. Mendeen joan-etorrian eraldaketa batzuk izan dituen tenplu hau oinplano angelu zuzenekoa da, hareharrizko harlandu zainduaz egina, eta gotiko berantiarrekoa. Hegoaldeko horman ojiba-leiho germinatu bat du.
Baselizari bizkarra eman eta errepidetik jaisten jarraituko dugu. Basagurengo baserrien ondotik Larrabetzuko herrigunera helduko gara. Ibilaldi eder honekin amaitzeko, hirigune historikoa ezagutzea merezi du, Jasokundeko Andre Mariaren elizaz gain, Anguleri eta Ikaza jauregiak. 1994-ko irailaren 9an, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak,

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments