Larraul-Hernio Txiki
near Larraul, País Vasco (España)
Viewed 966 times, downloaded 31 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Larraul-Murgil-Almitxuri-Mugallegi-Hirumugarrieta mendi lepoa-Hernio Txiki-Agota-Arburua-Etxetagain-Larraul.
Hirumugarrieta mendi lepoa Hernio mendiaren ipar-ekialdeko hormapean kokatzen da. Zelatunera joateko Alkizatik eta Larrauldik datozen bideak hemendik pasatzen dira (PR Gi 78 eta PR Gi 77). Lepo honetan hasita mendigandor xume bat luzatzen da Larraul herriaren pareraino iritsi arte. 800 eta 400 metro arteko garaierako tontorrak osatzen dute mendi lerro hau. Gailur horietatik Murgil eta Mugallegi Larraulgoak dira eta beste guztiak Alkizako lur barrutian daude.
Aipatutako bideak aski ezagunak dira mendi zaleen artean, oso ohikoak. Larrauldik abiatuta PR Gi-77 bidea da, kasu hontan, erreferentzia nagusia. Gainditutako gailurrak ordea ez dira oso zapalduak. Murgil, Almitxuri, Arburua eta Mugallegi mendiek tontorra garbia eta irekia dute; abereak ibiltzen dira larreetan eta panoramika ederrak eskeintzen dituzte. Hernio Txiki eta Agotaren arteko tartea eta Etxetagainaren inguruak oso bestelakoak dira. Lapiaz gune batearen gainean daude, leize txikiak eta kobazuloak ugariak dira mendi hauen magaleetan. Basotsuak dira ere bai eta puntu batzuetatik pasatzeak deserosotasun pixka bat sor dezake, zailasun berezirik izan gabe.
Ibili ahala sortutako txangoa, presarik gabe, txoko berriak begistatuz eta egokitu zitzaigun eguraldi gozoa lagunduta bista ederrekin gozatuz. Hernio Txikian hasi, Agota pasa eta Etxetagainatik jetsi arte biderik gabeko tartea da, seinalerik gabekoa.

Waypoints
Waypoint
1,706 ft
Alanbre hesia
520 m altura
Intersection
2,408 ft
Bidegurutze PR Gi-77 (Larraultik) eta PR Gi-78 (Alkizatik)
Intersection
1,631 ft
Eskubitik Mugallegira
Waypoint
0 ft
Otadia
Etxetagaineko basotik irten eta 300 m edo otadi batean abereak utziako arrastoak jarraituz Pr Gi-77 iritsi arte.
Intersection
1,444 ft
Pr-Gi77
Pr-Gi77
You can add a comment or review this trail
Comments