Larreineta - Bitarratxu - Argalario - Mendibil - Peñas Negras IZ - Larreineta zirkularra
near Larreineta, País Vasco (España)
Viewed 1075 times, downloaded 18 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek, Peñas negras interpretazio zentroko ibilbide gorri, urdin eta berdearekin egiten du bat zati batzuetan, baita Enkarterriko GR-281arekin. Behin Peñas Negrasetik itzulera ibilbide berdeari jarraituz egitea zen asmoa, baina bidea ganadu pixka bat egoskorrez oztopatuta zegoenez saihesbide txiki bat hartu behar izan genuen. Izatez, ibilbidea politagoa da ibilbide berdeari jarraituz gero ("Labirintoa" bide-puntutik aurrera).
Gailurrak, igoera ordenean:
- Bitarratxu (521 m)
- Argalario (514 m)
- Mendibil (549 m)
Iturriak:
- Larreineta
- Barrio nuevo (ez dago kloratuta)
- Peñas Negras interpretazio zentroan
- Zugastieta
Waypoints
Bitarratxu (521 m)
Argalariora bidean, jende askok alboan uzten duen gailurra. Abraren ikuspegi ederra dago bertatik eta erpin geodesikoa du. Tamalez, buzoia tentsio altuko dorre baten azpi-azpian dago. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/582#main
Argalario (514 m)
Errekatxoko bailararen gainean dagoen gailurra. Sasiburuko mendilerro eta Trianoko mendien ikuspegia dago tontorretik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/370#main
Mendibil (549 m)
Euskal Herriko mendien katalogoan agertzen den gailurra. Gaztelerako Piruli izenaz ere ezaguna, tontor ondoko mega-antenak ikusgai egiten du urrutitik. Gailurrerako bidea oso humanizatuta dago beraz. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/583#main
Peñas Negras interpretazio zentroa
Peñas Negras interpretazio zentroa, bertan, inguruneari buruzko informazioa aurki daiteke. Bertatik hainbat ibilbide labur hasten dira, ingurua ezagutzeko. Iturria eta taberna daude bertan, baita Galdames, Ortuella eta Abanto Zierbenak udalerriek bat egiten duten mugarri hirukoitza ere. Info+: https://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi-egin/museoak/penas-negras-ingurumen-interpretazioko-zentroa.html
Labirintoa
"Labirintoa" izenaz ezagutzen den karst formazioaren sarrera. Ibilbide hau desbideratzen den arren, gomendagarriena ibilbide berdea jarraitzea da, ahal izanez gero
Pickwick meatzea
Pickwick meatzearen aztarnak dauden lekua. Zoruko zulo, troka zein harri gorrixkek leku polita bihurtzen dute.
You can add a comment or review this trail
Comments