Activity

LAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan

Download

Trail photos

Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan

Author

Trail stats

Distance
8.35 mi
Elevation gain
889 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
889 ft
Max elevation
2,265 ft
TrailRank 
42
Min elevation
1,912 ft
Trail type
Loop
Coordinates
531
Uploaded
October 18, 2022
Recorded
October 2022
Be the first to clap
Share

near Cepeda, Castilla y León (España)

Viewed 64 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan Photo ofLAS BATUECAS-SIERRA DE FRANCIA. Cepeda, Madronal eta Herguijuelako basoan

Itinerary description

Zalantza barik, hauxe da, basoa helburu, Sierra de Francian egin ahal dogun ibilaldirik ederrenetariko bat, ederrena ez bada. Baso zoragarria ibilbidearen zati gehienetan, gurbiztia errege, baina baita gaztainondoak be, eta jakina, Sierra de Francian nongura dagozan haretxak. Bideak errazak eta oso politak, herri arteko antxinako bideen lekuko.

Herriak be, apaltasunez, badaukie xarmarik, batez be Herguijuela eta Cepeda, nahi-ta proposamen honetan ez garan Herguijuelaraino helduko. Gura badozu, jakina, aukeran daukazu haraino heltzea, edo gero autoz joan.

Aukera batzuk dagoz basoa ezagutzeko, PR-SA 20 (Madroñalgo zirkularra) eta PR-SA 13 (Cepeda-Herguijuela); geuk, barriz, basoari albait etekinik handiena ateratzearren, gurago izan dogu biok eta GR 10 (Sierra de Francia) konbinatzea, nahi-ta, horrela, bide berean norabide desberdinez birritan ibili, kasu honetan, nire ustez, onerako, batetik, norabidea aldatzen danean mendia eta basoa desbardinak diralako, eta bestetik, basoan gehiago ibilteko aukera ona dalako.


INFORMAZINO OSAGARRIA

HERRIAK (Madroñal, Cepeda, Herguijuela)

Sierra de Franciako arkitektura tipikoa daukie; Cepada eta Herguijuela dira mamitsuenak. Biak plazan zumar ederra daukie, hori be sarritan inguru honetako herrietan.

CEPEDA. Burdin Aroko kastro baten gainean dago eregia, baina ez da agerian ezer ikusten. Beharbada herrikoai itaundu behar. Kanpoaldean erromatar jatorrikoa ei dan iturri bat dago. Batek daki.

MADROÑAL. Mendiko arkitektura dauka. Olibak ondu edo prestatzeko zan fabrika zahar bat dago.

HERGUIJUELA DE LA SIERRA. Franciako herririk politenetariko bat ei da; ez dakit hori esatea larregi ez ete dan. Plazako zumarrak 500 urte baino gehiago ei dauka.

Herguijuela de la Sierrako failak, Cepedatik hasita, ingurua Las Hurdesgaz komunikatzen dau, horregaitik hauxe zan hurdestarrak Gaztelara etorteko bidea. Faila itzela da, Las Hurdesen zehar Coriaraino luzatzen da eta. Labar-pinturak be badagoz zenbait harpetan, baina ez dagoz atonduta bisitatzeko. Gaineko mendian, Sierra del Castillon, arte zaharraren baso handiak dagoz.


GURBIZTIA

Gurbitza zugatz oso ugaria da Sierra de Francian, eta ibilbide honetan eurrez ikusiko dogu. Urriaren amaieran bagabiz, gura beste gurbitz jan ahalko dogu.

Antza, erromatarrak esaten eben ale bakarra jan behar dala; arean be, ospea dauka mozkortzeko eta buruko mina eragiteko. Mozkortu ez behintzat, makina bat janda nago eta. Oso helduta jan behar da, bigun-biguna, eta orduan alkohol apur bat dauka. Itxura dan lez, antxinan gurbitza irakin (fermentau) egiten eben edari alkoholdunak ateratzeko. Zugatz sakratua ei zan erromatar eta greziarrentzat.


SIERRA DE FRANCIA

Harribitxi bat da, denetarik eta ona dauka-eta: Mediterraneoko baso ederrak, ibilbide errazak, bide atseginak eta herri arteko bide zahar zoragarriak, sarritan jatorrizko harrizko behea hondino daukienak, herri politak, bat, seguruenik, Espainiako politenetariko bat, gastronomia erakargarria, non perretxikoak, antxumea, txarrikumea, pernila eta hestebeteak nabarmentzen diran…

Merezi dau, herriak ezagutzearren, herrien arteko kaminoetan (errepidetan) autoz ibiltea, haresti sarrietan zehar. Hobeto zapatu-domeketan eta zubietan ez bada, trafikoagaitik, ez diralako oso zabalak eta bihurguneak ugari, ez ostera lar hestuak edo zuloz beteak. Egoera onean egon arren, kontuz ibiltea komeni.

Gainera, Las Jurdes ondo-ondoan dagoan lez, abagunea da ezagutzen hasteko. Zelangura be, gauza interesgarriak euki arren, gehienbat izen mitikoa dauka, modernizazino-komunikazinoak izen hori baino askoz gehiago ez dau itxi eta.


ZERGAITIK “DE FRANCIA”?

Alfontso IX. Leongo erregeak (1171-1230) bailara birpopulatu eban hegoaldeko muga indartzeko, eta, horretarako, 1213an, Miranda del Castañar kontzejua sortu eban. Gero uribildu bihurtu eban eta inguruko herri gehienak bere mende jarri zituzan, nahi-ta batzuk jurisdikzino horretatik kanpo geratu, La Alberca kasu, “realengo”, zuzenean egon zalako erregearen ardurapean.

Kolonoak penintsulako iparraldetik eta Frantziatik be ekarri zituzan, Gaskoiniatik hatan be, Raimundo de Borgoñaren bitartez, bera izan zalako Alfontso VI.aren alaba zan Urraka I.a erreginaren senar frantziarra. Horregaitik Sierra de Francia izena sortu zan, eta horregatik frantziar eragineko toponimo batzuk eta frantses abizenak dagoz, hala zelan Bernal eta Gaskoi.


ZER IKUSI

Herri gehienak merezi dabe bisitatxua, baina lau dira ezinbestekoak: La Alberca, San Martín del Castañar, Miranda del Caastañar, Mogarraz. Jakina, autoz edo oinez, Peña de Franciara igo behar da, konbentua eta, batez be, ikuspegi zabalaz gozatzeko.

LA ALBERCA. Ez dau behar ezelako aurkezpenik, merezimentu osoz.

SAN MARTÍN DEL CASTAÑAR. Motso historikoa, mendiko arkitektura tradizionala, jauregiak, eleiza, kasetoidura (artesonado) mudejarra daukana. Erdi Aroko (“romano”) zubia zeharkatu eta galtzada (“romana”) ondoko lorategian, baseleizatik hur, erromatar hilarri bat dago. Eta La Legoriza-ko gazte-kanpamentuaren ondoan bisigodoen garaiko herrixka baten aztarnategia.

MIRANDA DEL CASTAÑAR. Erdi Aroko uribildua. Bera izan zan konterriaren burua Sierra de Francia Alfonso IX Leongo erregeak XIII.mendean birpopulatu ebanean. Harresia dauka, 600m baino gehiagokoa, kale estuak, gaztelua (Zúñiga-tar sendiarena), baina ezin dana barrutik ikusi, zezen plaza karratua, jauregiak, eleiza. Salamancako moltso onenetariko bat.

MOGARRAZ. Mendi-alde honetako arkitekturaren, nekazaritzaren, artisautzaren eta tradizioen mamia gordetzen dau. Ikustekoak dira Torre del Campanil, eleiza, santutxua (Ermita del Humilladero). Bere jentearen argazkiak esegita dagoz etxeetako fatxadetan.

LA PEÑA DE FRANCIAKO SANTUTEGIA

Nuestra Señora de la Peña de Franciako santutegia tontorrean dago. Aita domingotarrek gobernatzen dabe, eta Ama Birginaren munduko santutegirik garaiena da.

Santutegiaren moltsoa eleizak, komentuak, kanpoko kaperak, erroilu jurisdikzionala daukan plazeak, monasteriotik aparteko ostatuak eta telekomunikazioen anteneak osatzen dabe.

Komentua XV. mendearen erdialdean eregi eben eta eleiza handitu. Sakristia XVI. mendekoa bada be, portada neoklasikoa eta eskalinata XVII. mendekoak dira, eta torrea XVIII. mendekoa. Erroiluak argitzen dau monasterioa jurisdikzinotik salbuetsita egoala.

Komunitatea 1835ean desagertu zan, Mendizabalen desamortizazinoagaitik, baina 1900ean domingotarrak itzuli ziran santutegiaren ardura hartzeko.

Bertatik, eskualde osoko ikuspegi itzelak dagoz, Bejarko eta Kandelarioko mendilerroraino.

LAS BATUECAS IBARRA
San Joséren monastegia (XVII) dago, baina ezin da ikusi. Ibaiaren ibilbidean labar-pinturak daukiezan harpeak dagoz: Canchal de las Cabras Pintadas, Canchal del Zarzalón, Canchal de La Umbría del Cristo. Garrantzitsuena lehenengoa da, eta PR-SA 10 haraino heltzen da (laburra). Bigarrena be bidean daukagu, baina desbideratu behar dogu hirugarrenera heltzeko, eta ez da erraz idoroten. Kalkolitikoak dira (7000-5000 urte), eskematikoak, marrak eta puntuak, baina baita gizakiak eta animaliak be, batzuetan eszena naturalistetan. Dana dala, begiz ia ez da ezer igarten, eta bertako argazkiak laguntzen dabe.


ETA HONEEK BE…

EL CABACO. Los Cavenes, erromatar mehatzak (k.o. I-II). Las Medulasen bezala, ura erabilten eben lurra mobiduteko, baina ez daukie inondik be hareen tamaina. Bisitarien zentroa dauka.

SEQUEROS. Moltso historikoa, arkitektura. Virgen del Robledoren baseleiza. XVII. mendeko tenplua, kasetoidura mudejar dauka eta hainbat erretaula barroko. Robledoko Ama Birjina tailu erromaniko berantiarra da.

CASAS DEL CONDE. Herri txikia, baina zenbait etxe marrazkiz eta kolorez apainduta dagoz. Mendiko arkitektura tradizionala. Via crucis batek hiru gurutze daukazan kalbario batera eroango gaituz. Erdikoak Kristoren pasinoaren tresnak daukaz grabatuta: ultzeak, kurrikak, zartailua...

VILLANUEVA DEL CONDE. Moltso historikoa, arkitektura.

HERGUIJUELA DE LA SIERRA. Arkitektura, plazako zumar zaharra. Herguijuela de la Sierrako failak, Cepedatik hasita, ingurua Las Hurdesgaz komunikatzen dau, horregaitik hauxe zan hurdestarrak Gaztelara etorteko bidea. Faila itzela da, Las Hurdesen zehar Coriaraino luzatzen da eta. Labar-pinturak be badagoz zenbait harpetan, baina ez dagoz atonduta bisitatzeko. Gaineko mendian, Sierra del Castillon, arte zaharraren baso handiak dagoz.

REBOLLOSA. Las Hurdesko mugan, kamino (errepide) polit batek lotzen dau Herguijuelagaz, Herguijuelako failan zehar. Bertotik ibilten ziran hurdestarrak.

Baina, hurrean dago Ríomalo de Abajo, Alagón ibaiaren meandro ospetsura joateko herria.


ETA HURREAN, LAS HURDES

RIOMALO DE ABAJO. Bertotik 3km-tan Alagón ibaiaren meandro Melerora heltzen da (PR 31, autoz be bai). Etxe tradizional asko dauka. Eta Las Hurdesko bisitarien zentroa dago.

EL GASCO. Kamino (errepide) polita heltzeko. Chorro de la Meancera urjauzia. "Volcán" de Gasco, deritxana, baina, antza, meterito baten kraterra da (oinez ibilbide batez).

ERÍAS. Kale estuak; ospetsuak dira otzara egileak. Jeroglifoak herritik 2km-tara.

OVEJUELA. Konbentua eta Los Angelesko urjauzia eta behatokia. Los Angeles ibarra.

RÍOMALO DE ARRIBA. Ezaguna da Alfonso XIII.aren bisitagaitik. Arkitektura baltzaren moltso garrantzitsua, Las Hurdenen ondoen kontserbatzen dana.


LAS BATUECAS MITO LITERARIOA: NONOIZ GALDUTAKO PARADISUAREN MINA

Mitoa Lope de Vegak sortu eban, aurretik egoazan zenbait kondairatan oinarrituta, humorezko antzezlan bategaz: “Las Batuecas del Duque de Alba”. Gero, Europako literatura Las Batuecas mitoa maileguan hartu eben. Mito klasikoa eta hamaika bidar errepikatua: natura eta zibilizazinoaren arteko talka eta kontrastea.

Antzezlanean, amorante bi igesi doaz Duque de Albagandik, eta holantxe bazter galdu hartara heltzen dira; bertan topo egiten dabe biluzik bizi dan herri basati bategaz. Zibilizazinoak galdutako hamaika bertute daukiez batuecatarrok. Baina ez gaitezan engainatu: Lope de Vega nobleziaren zerbitzura dagoan lez, antzezlanak Duque de Albaren agintea eta irudia goretsi eta indartzen dau. Azkenean, dukeak amoranteak parkatzen dituz eta zibilizazinoa nagusitzen da: Las Batuecasko herria kristautu eta dukearen menpean geratzen dira, izan behar zan lez.

Esan bezala, mitoa, basati onarena, betikoa da, baina zelako egia edo guzurra dago azpian? Emoten dau, zibilizazinoaren ustezko abantaila guztiakaitik be, gizakiak beti euki dabela nonoiz galdutako bizimodu sinplearen mina, lurreko paradisuaren mina. Eta badauka mamirik? Itxura dan lez, neurriren baten, bai kontizu.

Aspaldian arkeologo baten lanean leidu neban (izena ez daukat gogoan) Paleolitikotik Neolitikora egindako jauziak, gizakia askoz gehiago ugaltzera ekarri baeban be, kalte handia egin eutsala gizabanakoen bizimoduari. Arkeologoak esan eban Neolitikoko gorpuen hazurrak erakusten dabela bizitza askoz gogorrago bat eukela Paleolitikoa baino, ordu askotako behar astunen ondorioz, Paleolitikoak, barriz, osasuntsuagoak egoazala, ez eukela esfortzu handien azterrenik ezta gaixotasun larrienik be. Juan Luis Arsuaga Atapuercako zuzendariak EITBko elkarrizketa baten esan eban Palelotikoa gizakion urrezko aroa dala.

Gainerakoan, ikuspegi hori arkeologiaz harantzago doa. Carl Sagan astrofisiko ospetsuak artikulu baten antzeko ideia bat zabaltzen dau, beste berba batzuakaz bada be: herri paleolitikoen bertuteak goresten dituz, eta akatsik aitatu ez, gaurko zibilizazioagaz konparaturik.

Ideia hori berori dago, bere erara, Marx eta Engeles-en pentsamenduaren azpian: hasieran gizakia komunismoan bizi zan, baina garapenak (Neolitikoan) jabego pribatua eta alienazinoa ekarri eban: gauzak, tresnak, lurrak eta gizakiak jabego pribatu bilakatu ziran, eta hortik mendekotasuna eta (bere) legea. Ideologo honeen eretxiz, ezin da atzera egin, baina, historiaren espiral dialektikoan, komunismo ha berreskuratuko da eta alienazinoari buru emon.

Jakina, Bibliak ideia bera dakar Genesi liburuaren hasieran: Gizakia naturan zoriontsu bizi izan zan, paradisuan, baina zibilizazinoa nahi izan eban (ezagutzea), eta holan paradisua galdu. Gero, Neolitikoak (Kain eta Abel) hilketak, gerrak, lapurretak… ekarri zituzan. Kainen ondorengoak uriak eregi zituezan, eta handik gatoz gu, hau da, zibilizazinoa sortu zituezanen seme-alabak. Freud-ek “El malestar en la cultura” liburuan dino gure arbasoen leinua hiltzaile dala.

Eta noski, horra hor mitoaren beste erakusgarri bat, Jean-Jacobo Rousseauren “Emilio”, baina hori beste kupeleko sagardoa da.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,983 ft

bankalak?

PictographWaypoint Altitude 1,951 ft
Photo ofBasoko pozua

Basoko pozua

PictographWaypoint Altitude 1,982 ft

Carballeda relicta

PictographWaypoint Altitude 2,084 ft
Photo ofCepeda-Madroñalgo basoan Photo ofCepeda-Madroñalgo basoan Photo ofCepeda-Madroñalgo basoan

Cepeda-Madroñalgo basoan

PictographWaypoint Altitude 2,014 ft
Photo ofCepeda Photo ofCepeda Photo ofCepeda

Cepeda

PictographWaypoint Altitude 2,061 ft
Photo ofCepedako Zumarra

Cepedako Zumarra

PictographWaypoint Altitude 2,210 ft

Eukaliptoak

Entramos en zona de repoblación de eucalipto

PictographWaypoint Altitude 2,025 ft
Photo ofFuente del Castañar

Fuente del Castañar

PictographWaypoint Altitude 2,121 ft

Gaztainondoak

PictographWaypoint Altitude 1,971 ft

Gaztainondoak2

PictographWaypoint Altitude 2,089 ft

Gurbiztia

PictographWaypoint Altitude 1,791 ft

Haretx zaharra

Roble centenario

PictographWaypoint Altitude 1,912 ft
Photo ofPuente de La Dehesa XVII-XVIII-San Pedro errekea Photo ofPuente de La Dehesa XVII-XVIII-San Pedro errekea Photo ofPuente de La Dehesa XVII-XVIII-San Pedro errekea

Puente de La Dehesa XVII-XVIII-San Pedro errekea

PictographWaypoint Altitude 2,073 ft

San Bartolome XII.eko barrokoa

PictographWaypoint Altitude 2,085 ft

Torrea XVII

Comments

    You can or this trail