LASTUR BAILARARI BIRA (PR GI 46)
near Lastur, País Vasco (España)
Viewed 54 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
LASTUR
Bertan aparkatuta topo egiten dugu egingo dugun ibilbidearen maparekin. Errepidea hartuko dugu, hasteko, Leizaola baserri aldera.
LEIZAOLA JAUREGIA
Jende ospetsuen oinetxea dugu, tartean Pedro de Leizaola, Tripoliko Gotzaina, eta Debako parrokian hilobiratuta.
ARRAZKAIN LEPOA
Hementxe bukatzen da hasierako igoera. Gu geu, berriz, Gaintxipitza gainera joango gara. Aurrean dugu. Zelaitik gora igoko gara.
GAINTXIPIA (603)
Igoera ederra egin ondoren, beste aldera jaitsiko gara, ikus daitekeen bidetzurra erabiliz. Ondorengo helburua fondoan ikusten den Otarre gaina da, antena handi eta guztiz.
OTARRERA
Bat egingo dugu Gaintxpira joateko lagatako seinaleekin, eta eurekin jarraituko dugu.
ARROSPIDE (BIDEGURUTZEA)
Arrospide baserrira doan bidea hartuko dugu, baina ez gara bertaraino iritsiko, eta momentu batean eskumara joko dugu mendi pistatik gora.
BIDEGURUTZEA (ERNE!)
Eskumatik gora hasten den mendi-pista hartuko dugu, Atxuri lepora.
EZKERRETARA (ATXURI LEPOA)
Atxuri lepoan ere, erne, ezker aldera hartuko dugu, porlanezko bidea lagata. Gorago iturria dugu. Hemendik aurrera erne ibiliko gara, goiko pistan seinaleak galtzen direlako. Ondarrugainera joango gara eta zelaietatik bere bordaraino.
ONDARRUGAINEKO BORDA
Ondarrugaineko bordatik behera hartuko dugu eta bat egingo dugu berriro ibilbidearen seinaleekin. Berak jarraituz Aittola lepora joango gara, ezaguna Izarraitz aldera joateko aparkalekua dagoelako, baina baita Lasturretik errepidea ere (GI 3210) datorrelako.
AITXOLA MENDATEA
Aisialdigunea da. Ura ere badugu bertan. Momentu batean seinaleak laga eta xarmanta den Aitxola gainera (gurutzea ikusten da) igoko dugu.
AITXOLA (662)
Gainetik dagoen ikuspegia ikusgarria da. Behin igota, etorritako bidetik jaitsiko gara eta bat egingo dugu seinaleekin.
BIDEGURUTZEA
Errepidea zeharkatu eta Sasiarte mendi ingurura hurbilduko gara. Helburua, Sasiarte eta Egido mendiak azpitik zeharkatzea izango da, Arrateko sakona zeharkatuz.
AGIDOKO BORDA
Agidoko bordan gaudela, goitik behera hasiko gara mendi-pistatik Gañeta leporaino.
GAÑETA MENDATEA
Mendatean gaudela, errepidea hartuko dugu goitik behera, Lastur aldera, baina kilometro batera eskumara egingo dugu.
BIDEGURUTZEA (ERNE!)
Bidegurutze honetan porlanezko bidean sartuko gara, Eztaiaundi baserriraino.
EZTAIAUNDI BASERRIA (ERNE!)
Hemen ezker aldera joko dugu, baserrira iritsi aurretik. Seinaleak ia galduta daude, beraz erne ibili. Zelaia pasatu eta bidea hasiko da berriro. Hemendik beherako bidea hasiko da.
MURGIZAR BASERRIA
Errepidea pasatuta, Murgizar baserriarekin bat eginda, porlanezko bidea jarraituko dugu goitik behera, eta Murgi baserri dotoretik pasatuko gara. Laster izango dugu mendi-pista Lasturreraino. (Oharra: Jatsierako bidea lokaztuta egoten da, sarri).
LASTUR
Dagoeneko iritsi gara bukaerara. Egiari zor, mendi ibilera aparta izan da egin duguna, eta inguruak, berriz, ikusgarriak.
You can add a comment or review this trail
Comments