Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira

Author

Trail stats

Distance
5.09 mi
Elevation gain
1,250 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,250 ft
Max elevation
1,434 ft
TrailRank 
42
Min elevation
131 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 20 minutes
Coordinates
3011
Uploaded
December 6, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Xemein, País Vasco (España)

Viewed 28 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amalloatik Akarregira

Itinerary description

Akarregira heltzeko ohikoena ez dan igoera bat aukeratu dogu. Ibilbide laburra baina esfortzua eskatzen dauena, aldastsua da eta. Osterantzean, atsegina da, batez be Artibai bailarako ikuspegi ederrak eskaintzen deuskuzalako, bai eta inguruko mendi tantaiak ikusteko behatoki egokia be, Gipuzkoa aldekoak barruan.

Bidea erosoa da, gehiena baso-bide (pista) zabaletan, baina batzuk bidexka bihurturik inguruko sasitzak iruntsi dituzalako, batez be beherakoan, baserri polit bat igarota Done Jakueren bidea ixten dogunetik. Izan be, aldats behera horretan otea bidexkan sarturik dago, eta batzuetan apur bat molestatzen dau, baina ez dau inondik be igarobidea eragozten (2022-12-6). Zelangura be, tokiren baten adi ibili behar da ez okertzeko, sasia dagoan tokian bertan bide-kurutzea dagoalako.

Hori jazoten dan tokirik nahastuenean waitpointa ipini dot abiseetako: gune horretan eskumatik hasten dan bidexka erdi ezkutaua hartu behar da. Halanda be, uste barik okerreko bidetik, ezkerretara, joten badozu, beherago konpondu ahal dozu (waitpointa), eskumatara joz.

Ondarroatik edo Markinatik autobusez etorri zaitekez Aspiltzaraino, hau da, Amalloa-Larruskaingo bidea hasten dan geralekuraino; autoz bazatoz, barriz, autoa zubi zaharraren ondoan itxi ahal dozu, Amalloako munoan dagoan baseleizako bidearen hasieran.

INFORMAZINO OSAGARRIA
Amalloa-Larruskaingo ibarra Arnoate azpian hasi eta Aspiltzan amaitzen da, Ondarroa-Markina errepidearen ondoan. Amalloa errekeak zeharkatzen dau, Arnoate azpiko bere sorburutik, eta Aspiltza baino lehen bat egiten dau Artibaigaz.

AMALLOA

- Amalloako San Juan San Juan Bautista baseleizea (bertakoentzat “Sanjun”) goiko muno baten dago, eta herriko tradizinoaren arabera, Xemeingo lehen eleizea izan zan. Pietatearen erliebe azpimarragarria dauka, egur polikromatuz egina, Beaugrant sendiaren tailerrean.
- Arantzabal baserria, XVIII. mendekoa, da inguruko interesgarriena.

Hurrean, Aspiltzan, bikain kontsebatutako zaldi-ferrategia dago.

LARRUSKAIN
- Egurrola torrea. Baserri honek hiru altuera eta isurialde biko teilatua daukaz. Sarrerak eta zenbait bao zorrotzek irauten dabe. Kaminoaren bere errotea dago.
San Ignazioren eleiza. XIX. mendekoa.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 147 ft
Photo ofHasiera zubi zaharrean Photo ofHasiera zubi zaharrean Photo ofHasiera zubi zaharrean

Hasiera zubi zaharrean

PictographWaypoint Altitude 144 ft
Photo ofAmaiera Photo ofAmaiera Photo ofAmaiera

Amaiera

PictographWaypoint Altitude 1,417 ft
Photo ofAkarregi Photo ofAkarregi Photo ofAkarregi

Akarregi

PictographWaypoint Altitude 595 ft
Photo ofBordak Photo ofBordak Photo ofBordak

Bordak

PictographWaypoint Altitude 807 ft

Done Jakueren bidean

PictographWaypoint Altitude 1,215 ft
Photo ofEgixarregana Photo ofEgixarregana Photo ofEgixarregana

Egixarregana

PictographWaypoint Altitude 546 ft

Erne!

PictographWaypoint Altitude 480 ft

Eskumatara

Comments

    You can or this trail