Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara

Author

Trail stats

Distance
9.03 mi
Elevation gain
1,184 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,184 ft
Max elevation
1,385 ft
TrailRank 
51
Min elevation
227 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 9 minutes
Coordinates
5026
Uploaded
February 4, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Markina-Xemein, País Vasco (España)

Viewed 28 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara

Itinerary description

Ibilbide bat nahiko gitxi ibilitako mendi-lerro apal batean zehar, Lekoizgana mendate eta Zeinka artean. Ibilbidearen interesguneak, ingurua ezagutzeaz gainera, Artibairen ibarraren ikuspegi zabala eta Artibairen ibai-ertzeko osteratxu polita dira. Eta jakina, baita Erdoitzako baseleiza harrigarria be.

Osterantzean, Bizkaian ohikoa dan lez, zugatz exotikozko sasi basoak inguratuko gaituez, Monterreyko pinuak (insignisak) eta, goialdean, eukaliptoak. Horrezaz gainera, ibilbideak daukan beste eragozpentxu bat errepide-zati luze samarra da, Meabetik Lekoizganara dagoana. Halanda be, auto gitxi ibilten dira, eta halan, ez da toki txarra oinez ibilteko, markinarren ibiltoki arrunta izateak erakusten deuskunez.

MARKINA-MEABE-LEKOIZGANA
Markinatik ibaia ertzeko bidetik (PR) urtengo dogu Erdoitzarantz, eta handik, ibaiari jarraituz, industria-poligonoraino. Poligonoa amaitzen dan tokian zubia zeharkatu, eta ibai-ertzeko bidea itxita, eskumatik joko dogu Meabe aldera. Lehenengo baserrietan, eskumatik gora zuzentzen dan burdi-bideari jarraituko deutsagu Lekoizganako errepidera heltzeko (Markina-Aulestiko errepidea). Handik errepidez (1,5 km inguru) helduko gara Lekoizganako mendatera.

LEKOIZGANA-LEKOIZ-ARNAOTEGIKO LEPOA
Mendatean, eskumatik hasten dan basa-bidean (pista) ibiliko gara, pinudian zehar. Laster, mendi lerroaren hegian egongo gara, eta basa-bidean aldats barik 400 bat metro eginda, ezkerreko bidezidorra hartu eta Lekoiz mendira helduko gara.

Mendi-hegian ibiliz hurreratuko gara hurrengo txuntxurrera, eta handik bidezidorrez eta basa-bidez jatsiko gara Lekoiz eta Arnaotegi arteko lepora.

ARNAOTEGIKO LEPOA-IRUZUBIETA-MARKINA
Lepotik basa-bidez joango gara “Zabala” deritxen baserrietaraino, eta handik, baserri baten ondotik igarota, eta hegitik desbideratu barik, erromara pare bat zeharkaturik, helduko gara, lur astinduen artean (baso-lanak), Iruzubietara jasteko aldatsa hasten dan tokiraino, halako moduko basa-bide batez jatsi be. Lehenago baserri batera helduko gara, eta handik basa-bide asfaltatuz Iruzubietara.

Iruzubietatik ostera be ibai-ertzeko osteratxu politaz itzuliko gara Markina.


INFORMAZINO OSAGARRIA - ZER IKUSI BIDEAN ETA INGURUETAN

- BEKOBULU ZUBIA

- UGARTE TORREA
XVI, gotiko-errenazentista.

- ERDOTZA BASELEIZEA
Erdotzako Andre Mariaren baseliza, 1500 inguruan eregia, baserri aldeko gotikoaren harribitxia, gustu estetiko nabarmenaz egindakoa.
Hormak kareharrizko harlanduz eginak dagoz, egikera onekoak. Ojiba-formako ate dobelatu bat dauka, eta, hegoaldean, leiho germinatu bi, horreek be zorrotzak.
Oso bitxia da, nabea estalita ez dagoan lez, teilatuari eusten deutson sistema kanpotik ikusteko moduan egotea.
Era berean nabarmentzeko da presbiterioak kanoi-ganga daukala, taulazkoa. Korua be aitatzeko modukoa da, guztiz egurrezkoa. Era berean da aitatzeko modukoa eleizaren behe-gaina, “arrain-hezurrean” jarritako adreiluz osatua dago eta.
Barruan Maria Magdalenaren XV. mendeko irudi bat dago eta San Antonioren tailu bi, baita Hungariako Santa Isabelen irudi barrokoa be.
Ume negartiak bertara ekarteko tradizinoa izan da.

- KAREAGA TORREA
XVI, gotiko-errenazentista, nahiko hondaturik dago.

- KAREAGA ZUBIA
Done Jakue bidean.

- SAN KOSME ETA SAN DAMIANEN BASELEIZA, MEABE
Barrokoa, 1657. urtean dago dokumentatuta. Barruan XIX. mendeko santuen oihala dago.

- ORMAETXEA BASERRIA (1520), MEABE
Aldekoa baserria. XVI. mendekoa.Ormaetxe baserriak euskal baserrien lehen belaunaldiko ordezkaririk nabarmenenetako bat, hondino dauzkazan ezaugarrietako batzuakatik. Harlandu apalezko (sillarejo) horma gotikoak daukaz, eta haretxazko zutoinen hondarrak. Fatxadea leiho gotiko bikoxtu pare batez dago apainduta, nahiko bereziak, eurak be esaldi profilaktikoz eta leiho-barren (alféizar) oso landuez apainduak dagozalako. Ikusten dan lez, hemen landa-arkitekturea sortze kultuagaz buztarturik sortu zan.


MARKINA-XEMEIN EZAGUTUZ

Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik ei dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.

Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.

Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.

Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.

Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.

MARKINAKO ETXEAK ETA ELEIZAK

Etxeak ikusteko traka:
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Markina-Xemeingo ibilbide arkitektonikoa
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 424 ft

Amaitu

PictographWaypoint Altitude 762 ft

Artadia alboetan

PictographWaypoint Altitude 353 ft
Photo ofArtibai Photo ofArtibai

Artibai

PictographWaypoint Altitude 270 ft
Photo ofBekobulu zubia Photo ofBekobulu zubia Photo ofBekobulu zubia

Bekobulu zubia

PictographWaypoint Altitude 315 ft
Photo ofErdotza Photo ofErdotza Photo ofErdotza

Erdotza

PictographWaypoint Altitude 1,324 ft
Photo ofEukaliptoak

Eukaliptoak

PictographWaypoint Altitude 1,384 ft

Goikoganeta

PictographWaypoint Altitude 399 ft
Photo ofIruzubieta

Iruzubieta

PictographWaypoint Altitude 334 ft
Photo ofKareagako zubia

Kareagako zubia

PictographWaypoint Altitude 368 ft
Photo ofKareagatorrea Photo ofKareagatorrea

Kareagatorrea

PictographWaypoint Altitude 1,380 ft
Photo ofLekoiz Photo ofLekoiz Photo ofLekoiz

Lekoiz

PictographWaypoint Altitude 289 ft

Markina-Lekoiz

PictographWaypoint Altitude 624 ft
Photo ofMeabe Photo ofMeabe Photo ofMeabe

Meabe

PictographWaypoint Altitude 654 ft
Photo ofOrmaetxe Photo ofOrmaetxe Photo ofOrmaetxe

Ormaetxe

PictographWaypoint Altitude 656 ft
Photo ofSan Kosme eta San Damian

San Kosme eta San Damian

PictographWaypoint Altitude 299 ft
Photo ofUgartetorrea

Ugartetorrea

PictographWaypoint Altitude 1,149 ft
Photo ofZeinka Photo ofZeinka

Zeinka

Comments

    You can or this trail