LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Baldako Txuntxurra Artibaitik (+Estrakinburuko trikuharria eta Makizpuru)
near Meabe, País Vasco (España)
Viewed 27 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Baldako Txuntxurrera joateko ezohiko bide bat aukeratu dogu, Artibairen aldetik hasten dana, eta merezi dau abiaburu hau ezagutzea. Gainerakoan, goian eta gora goazala, Lea-Artibaiko mendiko paisaia ederrak ikusiko doguz, zoritxarrez, betiko modura, pinu insignis eta baso-lanak astindutako lurren artean. Horrezaz gainera, trikuharri baten tumulua eta baseleiza pare bako bat be idoroko doguz ibilaldian.
ARTIBAI. Artibairen ondotik ibiliko gara hasieran, bide zinez polit baten, PR markai jarraituz. Gero ibaia eta errepidea zehartuko doguz, eta baserri artean aldats gora joko dogu, mendi-hegal aldastsuan gora. Paisaia zabalak eta ederrak Oiz eta Urregarai aldera.
TRIKUHARRIA. Mendi-hegira heldu eta trikuharrira hurreratuko gara. Seinalea eta tumulua ikusiko doguz, ez trikuharriaren harlauza handiak, beharbada lurpean dagozalako. Izena jako “Estrakinburuko barrutiko trikuharria”, itxura danez, “barruti”, bertan halako itxitura bat egon dalako.
TXUNTXURRA. Handik Makizpurura (Makizburu) joko dogu, eta Makizpurutik Baldako Txuntxurrera. “txuntxur” tontor da Bizkaiko alde honetako berbetetan. Txuntxurretik, Makizpurutik bezala, ikuspegi zabalak eukiko doguz opari, baina oraingoan baita Gipuzkoa aldera (Kalamua, Urko, Izarraitz…) eta Durango aldera be. Udalatxek eta Anbotok bere gainak erakutsiko deuskuez Urko eta Oizen arteko mendi-lerroaren gainetik.
JATSIERA. Atzera egingo dogu Makizpurura igoteko lepora, bertan, hasieran argi ikusten ez dan mendi-bide (pista) bat hartu eta handik itzuliko gara igoteko ezagutu dogun bidera. Behera egingo dogu bide ezagunetik, baina gero bide ezagun hori itxi eta PR-ari jarraituz Markinarantz abiatuko gara.
ERDOTZA ETA ARTIBAI. Zati bat beherago bide hori be itxi eta ezkerretara bideraturik Artibai aldera jatsiko gara. Errepidea zeharkatu, Erdotzako Edurretako Andramariren baseleizea ikusi eta abiapuntuan izango gara ostera be.
INFORMAZINO OSAGARRIA
ESTRAKINBURUKO BARRUTIKO TRIKUHARRIA
Gure inguruan trikuharrien aldia Neolito Aroaren amaieran hasi eta Kalkolito eta Bontze Aroan zehar luzatzen da. Trikuharri honen kasuan honetan ez dot idoro datazinorik. Mendialdeko trikuharriak txikiagoak eta apalagoak dira ibarretakoak baino; halan, pentsatu leiteke batez be abeltzantzan ibilten ziran komunitate txikiagokoak egindakoak dirala.
Zelangura be, trikuharriak hilobi komunak dira, ez giza banakoenak, eta horrek erakusten dau hondio gitxi estratifikaturiko gizarteak zirala. Burdin Aroan barriz, banakakoak dira hilobiak, eta gorpuak ez ziran lurperatzen, ezpada erre egiten ziran, halan, kultur aldaketa handia jazo zan Amaierako Brontze Aro eta Burdin Aroagaz batera. Eretxi batzuen arabera, indoeuropazinoak eragindako aldaketea da.
ERDOTZAKO EDURRETAKO ANDRE MARIAREN BASELEIZA
Erdotzako Andre Mariaren baseliza, 1500 inguruan eregia, baserri aldeko gotikoaren harribitxia, gustu estetiko nabarmenaz egindakoa.
Nabarmentzeko da presbiterioak kanoi-ganga daukala, taulazkoa. Kanpotik teilatuari eusten deutson sistema ikusi daiteke. Korua be aitatzeko modukoa da, guztiz egurrezkoa. Era berean da aitatzeko modukoa eleizaren behe-gaina, “arrain-hezurrean” jarritako adreiluz osatua dago eta.
Barruan Maria Magdalenaren XV. mendeko irudi bat dago eta San Antonioren tailu bi, baita Hungariako Santa Isabelen irudi barrokoa be.
Ume negartiak bertara ekarteko tradizinoa izan da.
MARKINA-XEMEIN
Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.
Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.
Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.
Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.
Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.
MARKINA-XEMEINGO IBILBIDE ARKITEKTONIOA:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments