Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita

Author

Trail stats

Distance
5.73 mi
Elevation gain
1,342 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,342 ft
Max elevation
1,335 ft
TrailRank 
41
Min elevation
47 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 40 minutes
Coordinates
437
Uploaded
August 4, 2020
Recorded
August 2020
Be the first to clap
Share

near Berriatua, País Vasco (España)

Viewed 200 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Ituinomendira Andonaegi ikusita

Itinerary description

Ipuinomendira igoteko ibilbide gehienak Urberuagan edo Ubillan hasten dira, osterantzean, Milloiko mendatetik datoz, abiapuntua Berriatua nahi Ondarroa izanik be. Baina Berriatuatik urtenda bada Ituinomendira aurreratzeko aukera zuzenago bat, Andonaegin Artibai zehartu ezkero.

Aukera honek, ganera, eskuan jarten deusku Berriatuako botere-gune zaharra ezagutzeko ingurua, Artibai ondokoa, bazter eder baten: Andonaegiko errotea, burdinolea eta torrea. Inguruak, bada, batzen ditu aspaldiko botere politiko, militar eta ekonomikoaren hiru hanka, ez ostera garrantzitsuenetariko bat, eleiza. Hori be egon ete zan han bertan?

Seguruenik, Artibai ibarreko bide zaharra bertotik igaroko zan, ibaiaren hegalean, eta ez gaur egun errepidea datorren haranaren adarrean zehar.

1. Berriatuatik Andonaegira solo arteko bide poli batez joango gara, eta behingoan ibaia zeharkatzeko zubira helduko gara, baserri barritu baten ondoan. Zubiaren bestaldean ate itxurako erromara bat (langa) dago, zeharkatu ostean zarraturik itxiko doguna. Zubia atzean laga eta aurrean Andonaegiko errotea ikusiko dogu, eta eskuman, ibaiaren ertzean burdinolearen hormatzarrak eta azterrenak.

Errotearen atzean, bertan, beste erromara bat. Zeharkatu eta bedar luzeak nahasturiko bideagaz egingo dogu topo; deseroso baina oztoporik ez aurrera segitzeko. Laster kargutuko gara zugatzak ateratzeko basa-bide zabal baten gagoazala; eskumako adarrari lotuko gatxakoz, gorantz. Sigi-Saga pare bat eta Milloi eta Lekeitiorako errepidean gagoz.

2. Errepidean gora, ehun metrotara-edo sartuko gara ezkerretik Laka-Erdi sagardotegirako bidean. Sagardotegitik basa-bide zabal batek eroango gaitu Ipuinomendi eta Milloi lotzen dituan goiko mendi-hegi luzera, non porlanezko bide bat idoroko dogun.

3. Behingo baten, bedartza gurien artean, Ategurentorre (Ataun) deritxan baserrira urreratuko gara.

Izena eta etxea ikusirik, argi ikusten da aspaldiko igarobide garrantzitsua izan zana, batetik, etxeak torre edo benta baten itxurea daukalako, bestetik, toponimian mendiko igarobideak izentatzeko ohiko berbak osatzen dabelako etxearen izena: “ate” (igarobide), “guren” edo “guen” (goian dagoana edo toki baten amaiera, hala zelan “Ibarguren”, “Ibarguen”, “Solaguren”, “Solaguen”, eta halan, “Ataguren”, “Atauen”, “Ataun”).

4. Baina, zoritxarrez, berton hasten dira komeriak, egurketarako basa-bideak zaharturik eta erdi galdurik. Baserrira baino lehen, ezkerrean, bide zabal bat hasten da, txarrien eskorta amaitzen dan tokian, txarrikortaren txabolara garoazana. Txabolan bertan, erromara bat, zeharkatuko doguna, eta mendian gora segituko dogu, behegain garbi baina bide bakoan, eta txarrikortaren eremuaren barruan.

Gorago, pinuak ateratzeko lur harrotuan eta bide zaharren arrastoak lagundurik, mendi-hegira helduko gara, eta handik lerroari jarraiturik, tontorreraino. Hegian, alderik alde, horma zahar baten azterrenak idoroko doguz; zer ete zan?

5. Toki beretik jatsiko gara porlanezko bidera. Ez da jatsiera zoragarri bat baina… Gurago badozu, saiatu zaitekez tontorretik ipar-mendebaldeko hegitik jasten basa-bide hoba baten bila, edo mendi-hegal erdian dagoan basa-bide barriago batez baserrira jasten, itxuraz, hara doa eta.

Jakina, igoterakoan be saia zaitekez baserritik urteten dauen bide bat bilatzen (“langa” waitpointa), zuzenago eroango zindukezana tontorreraino, baina ez dakit erabiltzeko moduan dagoan (ikusi dodazan trakak zaharrak dira).

6. Porlanezko bidean ostera, Milloiko mendateraino joango gara, solo eta bedartzen artean, eta errepidea zeharkaturik, beste bide polit batek, ezkerrean San Antolingo bidea itxita, eroso eroango gaitu Berriatuaraino.


BERRIATUA

Berriatuaren ganeko lehenengo barriak XII. mendekoak dira, San Pedro parrokiari jagokozanak. Aita Santuaren 1498ko bulda batek berretsi eban Aranzibia jaunak eukan eleizaren patronatu-eskubidea.

Berriatuako udala zati bitan banatzen da, bata Erribera da, eleizaren ingurua, bestea mendialdea, Miloi, Asterrika eta Madalena auzoak.

- San Pedro parrokia
Frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa dau eta XVI-XVIII. mendeetan eregi eben. Eleiza XVI.ean barriro eregi eben, eta halan, errenazentista dau itxurea. Torrea XIX. mendekoa da, neoklasikoa.

- San Juan Bautista ospitalea eta baseleiza
Eleizatik hurrean, kale nagusian, metro batzuk gorago.

- Etxe Pintxu
Eleizatik hurrean, errepidearen beste aldean, abadearen etxea izandakoa. XVIII. mendeko jauregi-etxea da. Horman XVIII. mendearen amaierako pinturak (fresko lehorrak) dagoz.

Goiko aldeko eskumaldean herri bat agertzen da, urmaela, etxeak eta zugatzak. Ezkerrean, gizonezkoa zaldi zuriaren gainean. Beheko eskumaldean, zaldun bi auskan, dueluan. Ezkerraldean jauregi bateko gela.

- Urepel iturria eta iturburua
Zubira heldu baino lehen iturritxo bat dago, epela, Urepel, baina azkenaldian lehor egoten da. Iturburua Etxebarria baserriaren inguruan idoro daikezu. Ur epela da, burdin-ura, Bizkaiko historian aitatuenetariko bat, oso preziatua.

- Mala (Madalena) baseleiza, Malako kurutzea eta Sarnaputzu.
Hasikerea XVI. mendean ei dau, ikusten dan gehiena barriagoa leiteken arren. Eleiza zaharrago baten tokian eregi eben, antza, itxura erromanikoa dau-eta iparraldeko horman txertaturiko harlandu bateko irudiak, gizonezko batenak. Madalenako erromeria ospetsua izan da oraintsu arteko euskaldunen artean.

Hurrean, bidekurutzean, Malako kurutzea dago, eta eskumatik hasten dan basabidetik 150 metro gora "Sarnaputzu" deritzon putzua dago. Tradizinoak dino ze, putzu honetan zapi bat busti eta narrua txarto dagoan tokian igurtzi ezkero, sendatu egiten dala, baina trapua putzu ondoko adar baten eskegi behar ei da. Ubegia toki bitxia da. Udan ez dau urik eukiten, baina bertan ikusiko dozuz larrua osatzera joandakoak lagatako zapiak, narruko gatxak sendatzeko lagata.

- Obekolako burdinolak

Artibairen ertzean, Cikautxo atzean. XVII.eko industria, errotea eta burdinolea.

- Lekoia Bekoa baserria
Merelludi auzoan, mendiaren hegalean. XVI.ekoa, errenazimenu-barroko estilokoa. Barriturik dago, eta arkitekturaren aldetik Bizkaiko baserririk “nobleenetariko bat” ei da.

- Andonaegiko errotea, burdinolea eta torrea
XVI.ekoak, berez, aspaldiko egitura sozio-ekonomikoaren botere eta industria osoa erakusten daben eraikinak, edo hareen hondakinak, halan zelan errotea, burdinolea, torrea. Errotea eta burdinolearen hormak Artibairen ertzean dagoz, zubian bertan, eta torrea, baserri bitxi bihurturik -oin kuadratuko baserria-, urrundik ikusten da Andonaegitik Milloiko errepidera igotzeko bidetik.

- Aranzibia torrea eta errotea

Gardotza ondoan, Errenteriara baino lehen, Madalena auzoan, “Anzubixe” gaurko ondarrutarrez. 1500. urtekoa da. Bertako jaun eta sendiak biziro hartu eben parte gerra banderizoetan. Izan be, gaurko torrea Gipuzkoako ganboatarrak 1443an eratsitako beste baten tokian dago eregia.

1500. urtean berreraikia izan zen gaur eguneko itxuragaz, 1443.aren aldera Gipuzkoako ganboatarrek suntsitu ostean. Eraikinean nabarmenak dira bigarren solairuko leihate bikiak, armarria eta kanpoko eskailera. Eskailera hau balkoi baten bukatzen da, eta XVII. mendean malda kendu bajakon be, balkoiak hor dirau, Bizkaian kasu bakarra izanik.

Aranzibia torreko muinoraino ailegatzen da mareen gora beherak. Bertan egoan ibaia igarotzeko lehenengo puntu erosoa, horregaitik bertatik kontrolatzen eben Ondarroako portuko merkataritza.

Hemen be hondino igarri daiteke aspaldiko botere eta egitura sozio-ekonomikoaren oinarria, torrearen ondoan errota eta burdinolearen hondakinak dagoz eta.

- San Lorenzo
Asterrika auzoko eleiza, gotikoa, XV.ekoa.

- San Antolin baseleiza
Merelludi auzoan, XVI.ekoa jatorriz. Baseleizari auzoko kofradiaren bilera-gelak dautsa. Interes etnografiko garrantzitsua dau gelak, barruan dagozan egurrezko batzar-mahai luze eta bankuakaitik.


- Santa Ana baseleiza
XVI.ekoa, Errenteria auzoan sartzerakoan.

OHARRA
"LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: PR-BI 146 Berriatua" ibilbideko mapan waitpointez dagoz seinalaturik

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 185 ft

0000308

PictographWaypoint Altitude 94 ft

0000331


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 09:50 2020(e)ko abu. 4(a)
Amaiera-ordua: 12:30 2020(e)ko abu. 4(a)
Ibilitako distantzia: 9,1km (02:40)
Denbora mugitzen: 02:28
Batezbesteko abiadura: 3,39 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,66 km/h
Gehineko abiadura: 7,63 km/h
Gutxienezko Altuera: 14 m
Gehienezko Altuera: 406 m
Igoera abiadura: 451,8 m/h
Jaitsiera abiadura: 560,3 m/h
Altitude irabazia: 574 m
Altitude-galera: 564 m
Igoera-denbora: 01:16
Jaitsiera-denbora: 01:00

PictographWaypoint Altitude 65 ft
Photo ofAndonaegiko burdinolea Photo ofAndonaegiko burdinolea Photo ofAndonaegiko burdinolea

Andonaegiko burdinolea

PictographWaypoint Altitude 73 ft
Photo ofAndonaegiko errotea Photo ofAndonaegiko errotea Photo ofAndonaegiko errotea

Andonaegiko errotea

PictographWaypoint Altitude 119 ft
Photo ofAndonaegiko torrea

Andonaegiko torrea

PictographWaypoint Altitude 1,191 ft
Photo ofItuinomendi Photo ofItuinomendi Photo ofItuinomendi

Ituinomendi

PictographWaypoint Altitude 907 ft

Langa

Barrera

PictographWaypoint Altitude 528 ft
Photo ofSan Antolingo bidean Photo ofSan Antolingo bidean Photo ofSan Antolingo bidean

San Antolingo bidean

Comments

    You can or this trail