LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Berriatuatik Kalamendira eta Elexpuruko ibar ezkutura (poljea)
near Berriatua, País Vasco (España)
Viewed 446 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Berriatuatik Kalamendi atzean dagoan ibar ezkutaura joango gara. Inguru karstiko batean dago, eta baxuago dago inguratzen daben lur-ertzak baino, halan, erreken ura lur azpitik desagertzen da, ezin gora eginik. Itxura guztien arabera, Elexpuruko (Elizburu) Ibarra poljea dogu.
Ibartxu honek badau bere xarmea, bai eta Elexpurutik itzultzeko bideak be. Itzulera horretan artadi-txatal bat zeharkatuko dogu da, eta gero pinudian bidexka polit baten segituko dogu harik eta Urrezti eta Zabala arteko lepo orlegira ailegatu arte, mendi arte eder baten. San Antolín baseleizatik egingo dogu behera, Berriaturantz.
ATXURRA KOBEA
Armiña kobea bezala, Atxurra Lamiñak izeneko koben moltsokoa da, lau kilometroko luzera dauena. Gure poljea ondo-ondoan dagoanez, seguruenik sistema honen barruan dagoke, eta Elexpuruko ibarrean ezkutatzen dan urak be lagunduko dau kobeak zulatzen.
Atxurra labar-artearen goiko mailan dago. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak be identifikau dira. Grabatu teknikagaz eginak dagoz, eta batzuetan baita pintura baltzez be. Irudi batzuk handiak dira, zaldiak esate baterako, eta beste batzuk txikiak. Artearen ezaugarriak Madeleine aldi erdi edo berantiarrari jagokoz, hau da, orain dala 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu barik). Ezaugarri honeen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak plano bitan irudikatzea, eta ulea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita ere, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituana.
MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN
Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.
LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.
Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).
ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.
Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.
Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.
Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.
GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.
Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.
ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Waypoints
Waypoint
98 ft
00000771
Waypoint
133 ft
00000842
Izena: Segment: 1
Hasiera-ordua: 09:45 2020 ots. 23
Amaiera-ordua: 12:32 2020 ots. 23
Ibilitako distantzia: 11,4km (02:47)
Denbora mugitzen: 02:36
Batezbesteko abiadura: 4,08 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,37 km/h
Gehineko abiadura: 36,62 km/h
Gutxienezko Altuera: 16 m
Gehienezko Altuera: 315 m
Igoera abiadura: 402,5 m/h
Jaitsiera abiadura: −447,9 m/h
Altitude irabazia: 583 m
Altitude-galera: -572 m
Igoera-denbora: 01:26
Jaitsiera-denbora: 01:16
You can add a comment or review this trail
Comments