LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -1
near Meabe, País Vasco (España)
Viewed 33 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Lekoizko mendi-lerro apalean dago Arnaotegi txunturra, Zeinka eta Bolibar gainean, eta Goikoganeta eta Lekoiz mendia daukaz lagun. Aukera asko dagoz heltzeko. Beharbada ezagunena Bolibartik urteten dauen ibilbidea da, Zeinka-Zearregin zehar (ikusi traka), baina Markina aldetik be bada aukerarik, Artibai ibaiaren altzoan. Horixe aukeratu dogu oraingoan, baina Erdotzako poligonoa izan da abiaburua, asmo nagusia Lekoiz inguruko ibarrak eta bazterrak ezagutzen segitzea izan da eta.
Erdoitzatik hasita, aukera bi daukaguz Arnaotegiren txuntxurrera heltzeko, bat erosoagoa, Zeinkatik datorren basa-bidea (pista) erabiliko dogulako. Hauxe da ibilbide honen aukerea (1 aukerea). Beste aukerea (2 aukerea) deserosoagoa da, txuntxurrerako azken zatian aldats pikean bide barik ibili behar dalako, nahi-ta oztopo handirik ez egon (2023-2-5).
Aukera edozein dala be, ez da erosoa txuntxurraren inguruan ibiltea, batez be jastean, pinuak eta eukaliptoak sartzen eta ateratzen lurra oso astinduta dago eta.
Izan be, mendi honeetan, arrunta dan lez, pinu insignisak dira nagusi, edo txarrago, batzuetan eukaliptoak; halan, mendi astinduotako landaredia ez da berezkoa ez bertokoa. Halanda be, osteratxu polita da, eta aukera ona Artibaiko ibarraren ikuspegiez gozatzeko.
Txuntxurraren inguruan eta Artibai ertzeko bidearen zati labur batean izan ezik, bedi basa-bide zabalez ibiliko gara.
BESTE AUKERA BATZUK LEKOIZKO MENDIETAN
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-erdotzatik-arnaotegira-2-125180099
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara. https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-artibaitik-lekoizko-mendietara-124972323
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Bolibartik Arnaotegira Zeinka-Zearregin zehar. https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-bolibartik-arnaotegira-zeinka-zearregin-zehar-68918146
INFORMAZINO OSAGARRIA - ZER IKUSI BIDEAN ETA INGURUETAN
- ERDOTZA BASELEIZEA
Erdotzako Andre Mariaren baseliza, 1500 inguruan eregia, baserri aldeko gotikoaren harribitxia, gustu estetiko nabarmenaz egindakoa.
Hormak kareharrizko harlanduz eginak dagoz, egikera onekoak. Ojiba-formako ate dobelatu bat dauka, eta, hegoaldean, leiho germinatu bi, horreek be zorrotzak.
Oso bitxia da, nabea estalita ez dagoan lez, teilatuari eusten deutson sistema kanpotik ikusteko moduan egotea.
Era berean nabarmentzeko da presbiterioak kanoi-ganga daukala, taulazkoa. Korua be aitatzeko modukoa da, guztiz egurrezkoa. Era berean da aitatzeko modukoa eleizaren behe-gaina, “arrain-hezurrean” jarritako adreiluz osatua dago eta.
Barruan Maria Magdalenaren XV. mendeko irudi bat dago eta San Antonioren tailu bi, baita Hungariako Santa Isabelen irudi barrokoa be.
Ume negartiak bertara ekarteko tradizinoa izan da.
- KAREAGA TORREA
XVI, gotiko-errenazentista, nahiko hondaturik dago.
- KAREAGA ZUBIA
Done Jakue bidean.
MARKINA-XEMEIN EZAGUTUZ
Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik ei dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.
Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.
Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.
Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.
Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.
MARKINAKO ETXEAK ETA ELEIZAK
Etxeak ikusteko traka:
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Markina-Xemeingo ibilbide arkitektonikoa
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

Waypoints
Waypoint
321 ft
00141
Waypoint
1,435 ft
Arnaotegi
Waypoint
1,003 ft
Goikoganeta-Arnoategiko leporantz (ezk)
Waypoint
1,384 ft
Goikoganeta
Waypoint
1,380 ft
Lekoiz mendia
Waypoint
1,001 ft
Zabala baserrietara (ezk)
You can add a comment or review this trail
Comments