Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2

Author

Trail stats

Distance
5.09 mi
Elevation gain
1,096 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,096 ft
Max elevation
1,427 ft
TrailRank 
41
Min elevation
313 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 14 minutes
Coordinates
397
Uploaded
February 5, 2023
Recorded
February 2023
Be the first to clap
Share

near Meabe, País Vasco (España)

Viewed 24 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -2

Itinerary description

Lekoizko mendi-lerro apalean dago Arnaotegi txunturra, Zeinka eta Bolibar gainean, eta Goikoganeta eta Lekoiz mendia daukaz lagun. Aukera asko dagoz heltzeko. Beharbada ezagunena Bolibartik urteten dauen ibilbidea da, Zeinka-Zearregin zehar (ikusi traka), baina Markina aldetik be bada aukerarik, Artibai ibaiaren altzoan. Horixe aukeratu dogu oraingoan, baina Erdotzako poligonoa izan da abiaburua, asmo nagusia Lekoiz inguruko ibarrak eta bazterrak ezagutzen segitzea izan da eta.

Erdoitzatik hasita, aukera bi daukaguz Arnaotegiren txuntxurrera heltzeko, bat erosoagoa, Zeinkatik datorren basa-bidea (pista) erabiliko dogulako (1 aukerea), eta beste bat deseorosoagoa (2 aukerea), txuntxurrerako azken zatian aldats pikean bide barik ibili behar dalako, nahi-ta oztopo handirik ez egon (2023-2-5) goraino heltzeko. Hori bai, behin aldats erdian burdinazko hesi baten azpitik tatarrez igaro behar. Oraingoan 2 aukerearen traka daukagu.

Aukera edozein dala be, txuntxurretik jastean ez da eroso ibilten, pinuak eta eukaliptoak sartzen eta ateratzen lurra oso astinduta dago eta.

Izan be, mendi honeetan, arrunta dan lez, pinu insignisak dira nagusi, edo txarrago, batzuetan eukaliptoak; halan, mendi astinduotako landaredia ez da berezkoa ez bertokoa. Halanda be, osteratxu polita da, eta aukera ona Artibaiko ibarraren ikuspegiez gozatzeko.

Txuntxurraren inguruan eta Artibai ertzeko bidearen zati labur batean izan ezik, bedi basa-bide zabalez ibiliko gara.

BESTE AUKERA BATZUK LEKOIZKO MENDIETAN

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Erdotzatik Arnaotegira -1.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-erdotzatik-arnaotegira-1-125174748

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Artibaitik Lekoizko mendietara. https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-artibaitik-lekoizko-mendietara-124972323

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Bolibartik Arnaotegira Zeinka-Zearregin zehar. https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-bolibartik-arnaotegira-zeinka-zearregin-zehar-68918146



INFORMAZINO OSAGARRIA - ZER IKUSI BIDEAN ETA INGURUETAN

- ERDOTZA BASELEIZEA
Erdotzako Andre Mariaren baseliza, 1500 inguruan eregia, baserri aldeko gotikoaren harribitxia, gustu estetiko nabarmenaz egindakoa.
Hormak kareharrizko harlanduz eginak dagoz, egikera onekoak. Ojiba-formako ate dobelatu bat dauka, eta, hegoaldean, leiho germinatu bi, horreek be zorrotzak.
Oso bitxia da, nabea estalita ez dagoan lez, teilatuari eusten deutson sistema kanpotik ikusteko moduan egotea.
Era berean nabarmentzeko da presbiterioak kanoi-ganga daukala, taulazkoa. Korua be aitatzeko modukoa da, guztiz egurrezkoa. Era berean da aitatzeko modukoa eleizaren behe-gaina, “arrain-hezurrean” jarritako adreiluz osatua dago eta.
Barruan Maria Magdalenaren XV. mendeko irudi bat dago eta San Antonioren tailu bi, baita Hungariako Santa Isabelen irudi barrokoa be.
Ume negartiak bertara ekarteko tradizinoa izan da.

- KAREAGA TORREA
XVI, gotiko-errenazentista, nahiko hondaturik dago.

- KAREAGA ZUBIA
Done Jakue bidean.


MARKINA-XEMEIN EZAGUTUZ

Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik ei dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.

Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.

Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.

Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.

Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.

MARKINAKO ETXEAK ETA ELEIZAK

Etxeak ikusteko traka:
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Markina-Xemeingo ibilbide arkitektonikoa
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 321 ft

0014

PictographWaypoint Altitude 1,435 ft

Arnaotegi

PictographWaypoint Altitude 379 ft
Photo ofArtibai Photo ofArtibai Photo ofArtibai

Artibai

PictographWaypoint Altitude 315 ft
Photo ofErdotzako baseleizea Photo ofErdotzako baseleizea

Erdotzako baseleizea

PictographWaypoint Altitude 852 ft
Photo ofeukaliptoak

eukaliptoak

PictographWaypoint Altitude 1,384 ft

Goikoganeta

PictographWaypoint Altitude 1,003 ft

Goikoganeta-Arnoategiko leporantz (ezk)

PictographWaypoint Altitude 334 ft
Photo ofKareagako zubia

Kareagako zubia

PictographWaypoint Altitude 368 ft
Photo ofKareagatorrea Photo ofKareagatorrea

Kareagatorrea

PictographWaypoint Altitude 1,380 ft

Lekoiz mendia

PictographWaypoint Altitude 980 ft
Photo ofZabala baserriak Photo ofZabala baserriak Photo ofZabala baserriak

Zabala baserriak

PictographWaypoint Altitude 1,001 ft

Zabala baserrietara (ezk)

PictographWaypoint Altitude 1,149 ft
Photo ofZeinka

Zeinka

Comments

    You can or this trail