Activity

DEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz

Download

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz

Author

Trail stats

Distance
6.82 mi
Elevation gain
1,430 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,430 ft
Max elevation
974 ft
TrailRank 
40
Min elevation
50 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 28 minutes
Coordinates
535
Uploaded
February 29, 2020
Recorded
February 2020
Be the first to clap
Share

near Mutriku, País Vasco (España)

Viewed 677 times, downloaded 25 times

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbario eta Kiputz

Itinerary description

Ibilbide honen interes nagusia, niretzat, Kiputzeko kuaternarioko aztarnategira heltzea da, nahiko ezezaguna dalako. Baina ez gara zuzenean etorriko, Astigarribia-Kalbario errepidetik berehala egin geinkena, Kalbario munoan zehar baino, holan beste balio interesgarri bat gehituko dogu eta. Arean be, munoa Mutriku ganean dagoanez, aukerea izango dogu itsas-bazter horren ikuspegiaz gozatzeko. Ganera, Mutriku ezagutzen ez badogu, aukera itzela hutsune hori betetzeko, Mutrikuko kaleak, jauregiak, eleizak... merezi dabe eta.

KIPUTZ
Kiputzeko aztarnategia leize karstikoa da, Behe Kretazeoko kareharrizkoa. 6 metro inguruko sakonera dau, eta, azken glaziazio-maximoan, tranpa naturala izan zan orain dala 20.000 eta 15.000 urte bitarteko aldian inguruan bizi zan faunarentzat.

Goi Pleistozenoko ugaztun-hazurren Kantaurikoko kontzentraziorik handienetako bat da. 13.000 hezur baino gehiago atera dira, eta hareei esker baieztatu ahal izan da 48 orein, 23 elur-orein eta 18 bisonte bertan jausi zirala. Halan, estepako bisonte heldu batek, 900 kilo ingurukoak, bere aztarna fosil ikusgarria itxi dau: buruhazur ikaragarri bat, 90 cm-ko zabalerakoa, penintsulan osorik kontserbatu dan bakarra.

Lurzorua alkalinoa danez, lagundu du hazurrak ondo kontserbatzen. Garai bereko aztarnategi gehienetan ez bezala, Kiputzen ez dago giza jardueraren aztarnarik bat be. Halan, leizean kontserbatu dan faunaren laginak balio itzela dau.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/lig/eu_def/adjuntos/095.pdf


MUTRIKU

Mutrikuko uri zaharra monumentu-moltso izentaturik dago. XIII. mende hasikeran sorturiko herria da, eta oraindik kaleen zatikatze gotikoa gordetzen dau. Kaleen trazatua ohizkoa da leku aldastsuetako Erdi Aroko herrietan.

1484 eta 1553 urteetan suteak herria kiskali ba eben be, harriztatutako kale estu eta aldastsuetan barruratzen bagara, XV, XVI, XVII eta XVIII mendeetako hainbat etxe eta jauregi ikusiko doguz, interes handikoak guztiak eta gehienak monumentu historiko-artistiko izentatuak.

Herria inguratzen eban harresi zaharraren zati txiki bat baino ez da geratzen, portuaren ganean mailakatuta. Herria harresietatik kanpo zabaltzen ioian ginoan desagertu zan harresia, XVIII. mendeko pentsakera ilustratuan oinarrituriko kontzeptu urbanistiko barrien ondorioz. Pentsakera horren adibide ezin hobea da Txurruka plaza da, bertan, parrokia eta udaletxea batera dagoz eta.

Uribildu ederra da, kaleetan zehar ibiltea noraezekoa

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELEIZA. Gipuzkoako eleiza neoklasikorik onenetarikoa.

GALDONA JAUREGIA. XVII.mendeko barroko ederra.

ARRIETAKUA JAUREGIA. Antonio de Gaztañeta itsas armadoko teniente-jeneralak eregia XVIII.mendean. Gaur Mutrikuko kontea da jaubea. Etxe barrokoa, teilatu hegalak nabarmentzen dira, bai eta balkoiak eta armarriak be.

ZABIEL JAUREGIA. Granada de Egako konteena izan zan. Barrokoa.

LUARDO TORRETXEA.

KALBARIOKO BASELEIZA (SANTA KURUTZ). Laranga Auzoan, XVI.mendekoa.

OLAZARRA-MIZKIA JAUREGIA. Lukas Olazarra Mizkia kapitainak eregia XVII.mendearen amaieran. Harlanduzko fatxada bikaina, burdinazko forjaz egindako balkoi handiak, armarria ikusgarria.

LOJA ZAHARRA, kaian. Aldaketa asko izan dauen arren, hondino nabaritu ahal dira jatorrizko tankera gotiko-errenazimenduko aztarnak (XV.mendekoak).

MOILAKO TORRETXEA. XVI.mendeko eraikin errenazentista.

AITZETA TORREA/ STA. KATALINA KOMENTUA. Laranga Auzoan dago. XV-XVI.

NAUTILUS INTERPRETAZINO ZENTROA, non nautilusaren foxil itzelak ikusiko doguzan.

SAN ANDRES ELEIZA. Astigarribia auzoan. Gipuzkoako zaharrenetariko bat. Lehio erromanikon aurrekoa bat dauka. Done Jakue Bideko moltso monumentala da.

ETXEZABAL TORREA. Astigarribia Auzoa. XV. mendekoa.

JAUREGI TORREA, Astigarribia Auzoan, XV-XVI

OLATZ. Ibar oso interesgarria da, lehenik eta behin, poljea dalako (sakonune karstikoa, hainbat dolina baturik sortutakoa); horrexegaitik dauka ibarreko erreka lur azpira daroan isurbide ikusgarria (Kobalde). Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke barruan dagoana), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria); estela bitxi bat, bide ertzean.

Oraintsu arte, zugatz bakan bat be izan da, Abeletxeko artea, zoritxarrez, haize bolada zoli batek erauzi dauena.


OHARRA
Mutrikutik urteteko Kanpineko bidea aukeratu dot, eta GR-PR bidea Mutrikura itzultzeko. Biok herritik hurrean batzen dira. Kanpineko bidetik joan ezkero, langa antzeko ate moduko biren ganetik jausi egin behar da GR-PR bideagaz bat egin baino berrehun bat metro lehenago. Beharbada erosoago egingo jatsu Mutrikutik urten eta itzultzeko bide beretik ibiltea, GR-PR bidetik. Holan bada, urten egizu herrira jasteko bidetik.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 147 ft

0000085

PictographWaypoint Altitude 159 ft

0000088


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 09:36 2020 ots. 29
Amaiera-ordua: 12:04 2020 ots. 29
Ibilitako distantzia: 11,1km (02:28)
Denbora mugitzen: 02:21
Batezbesteko abiadura: 4,47 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,65 km/h
Gehineko abiadura: 7,63 km/h
Gutxienezko Altuera: 15 m
Gehienezko Altuera: 297 m
Igoera abiadura: 357,2 m/h
Jaitsiera abiadura: −521,8 m/h
Altitude irabazia: 511 m
Altitude-galera: -507 m
Igoera-denbora: 01:25
Jaitsiera-denbora: 00:58

PictographWaypoint Altitude 476 ft

Igoerako bideagaz batzea

PictographWaypoint Altitude 372 ft
Photo ofKiputz Photo ofKiputz Photo ofKiputz

Kiputz

Comments

    You can or this trail