Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Iruzubieta-Munitibar

Download

Author

Trail stats

Distance
5.6 mi
Elevation gain
1,129 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
922 ft
Max elevation
1,514 ft
TrailRank 
21
Min elevation
374 ft
Trail type
One Way
Coordinates
316
Uploaded
July 29, 2017
Recorded
July 2017
Be the first to clap
Share

near Meabe, País Vasco (España)

Viewed 98 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Zeinka-Zearregi (Bolibar) da ikusiko dogun lehenengo auzunea. Bertan, Madalena baseleiza idoroko dogu. Ermita gotikoa. Hegoaldeko eta mendebaldeko fatxadetan bi arku-zorrotzek iraun dabe. Nabarmentzen dira Maria Madalenari eskainitako altare nagusia eta irudi herrikoiak. Ermitaren alboko bolatokian "hiru txirlo" jokoa egiten da.

Hurrengo auzunean, Gerrikan, Bolibarko eta Munitibarko baserriak dagoz, gehienbat Munitibarkoa izan arren. Nire ustez, Gerrika, Bizkaiko baserri-auzunerik ederrenetariko bat, Oiz eta Urregarai artean.

Bidetik hurrean baseleiza oso interesgarri bat dago: Santa Luzia . Iturriza historigileak esan eban Ziortzako eleiza baino lehenagokoa izan leitekela, baina 1960an barritu eben, ondo barritu be: Terrazoa jarri eben beheko terrakotazko harlauzen ordez.

Gaurko baseleiza neoklasikoa dan arren, indusketak erakutsi dabe aurre-erromaniko baten tokian dagoala. Halan, nabarmentzeko modukoa da hondino antxinako eleizaren arrastoa ikusi ahal dogula: leiho aurre-erromanikoa, X-XI. mendeetakoa. 1986an idoro eben, eta eleiza barruan dago gordeta. Aurre-erromaniko gitxi dago Bizkaian, eta sarritan, oraingoan bezala, eraikuntza barriagoetan iraun daben leihoak izaten dira.

Eleizaren inguruan Erdi Aroko hilobiak idoro ditue, erromanikoak, antza danez, Ziortzako klaustroan eta Bilboko Museo Arkeologikoan jasota dagozanak. Behe Erdi Aroko ateburu bat be badago, jatorriz, hilobi baten harlauza.

Indusketetan X-XI.mendeetako eleiza baten aztarnak atera ditue argira, baita ortusantua be, non zulodun harlauzak –inguru honetan berezkoa ei dana− eta harrizko hilobia, seguruenik herriko nagusi batena. Badagoz VIII. eta IX.mendeetako hilobiak be, eta harrian egindako ulertzen ez diran zulo batzuk. Hezurdurak be agertu dira. Batek eraztuna eukan eta brontzezko uztai bat.

Garautegi bat be idoro dabe, komunala, Bizkaiko zaharrena, X. eta XI.mendeen artekoa, seguruenik eleizari ordaintzen jagon hamarrekoa gordetzeko.


MUNITIBAR-ARBATZEGI-GERRIKAITZ

Udalerria Arbatzegik eta Gerrikaitzek uri-guneak osatzen dabe, eta lau auzune nagusi ditu: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Don Tello Bizkaiko XXII. Jaunak Gerrikaitzen sortu eban Munitibar uribildua, Bizkaiko hamazazpigarrena, 1366an. Halan, Gerrikaitzek bere harresiak eta ateak euki zituan.

Arbatzegi, barriz, Bizkaiko eleizateetatik bat izan zan, Bizkaiko Batzar Nagusietan jarlekuduna. Antza danez, X.mendean inguruko nekazariak Arbazegi tontorrean parrokia eregi eben. 1550.urtean Munitibarko Jaunak parrokia Ziortzako Kolegiataren mendetik atera eta Munitibar auzora aldatu eban, baina horrek burruka bizia eragin eban Arbatzegi, Uriona eta Gerrikakoen artean. Osterantzean, Ziortzako Kolejiatak Oiz eta inguru osoan jabetza handiak eukanez, sarritan izan ziran gorabeherak hurreko herriakaz, batez be XVI.mendean.

Arbatzegik eta Gerrikaitzek 1882an erabagi eben udalerri bakarrean batzea, azken karlistadearen urritasun ekonomikoengatik eta, horregaz batera, banandurik arpegirik ezin emonda ebizelako modernidadearen premina barriai, zeinda ikastetxea eregitea eta maisu-maistrai nahiz sendagileari ordaintzea. 1883an alkarregaz egin eben lehenengo batzar ofiziala.

ZER IKUSI

-Baserriak. Baserri eta paisaia ederrak dagoz, Lea-Artibai bailara osoan bezala. Bat aitatzeagaitik, bidean ikusiko dogulako, Ganbekoa: Anbre. 1780an eregia.

- Elur-zuloak. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrian elur-zulo honeek ei dagoz:

- Ganbekoa. Anbre baserriarena da, eta baserritik 200 m-tara dago, leizarraga baserrira doan bidearen ondoan. 1915a arte landu ei eben. Antza danez, GR 38 eta GR 98 ibilbideak hurretik igaroten dira.

- Maskakoa. Neberondo be izena jako. Astoaburu mendiaren ipar hegalean dago, Mikola baserriaren mendebaldean, 350 m ingurura. Mikola eta Iporla baserriak lantzen eben.

Informazino hau Urdaibairen turismo-webgunetik (www.urdaibai.org/es/arkitektura/elurtzuloak.php eta Euskadi.eusetik (www.euskadi.eus/web01-a2kulonz/es/contenidos/informacion/ardoaren_arrainaren_ibilbidea/es_ibilbide/gernika.html, batu dogu.

- Elortza errotea. Gerrikaitz uribilduaren garaian errota bakarra zan.

Comments

    You can or this trail