Activity

DEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak

Download

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak

Author

Trail stats

Distance
8.56 mi
Elevation gain
1,847 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,847 ft
Max elevation
1,699 ft
TrailRank 
42
Min elevation
623 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 39 minutes
Coordinates
667
Uploaded
November 14, 2020
Recorded
November 2020
Be the first to clap
Share

near Olatz, País Vasco (España)

Viewed 175 times, downloaded 16 times

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Arnoko estelak

Itinerary description

Ibilbide honen helburua ezagutzea da Arno mendi multzoaren inguruan dagozan bost estela, Erdi Arokoak-edo direnak. Hatan be, harriagarria da Arnoren hegaletan zenbat kurutzedun estela dagozan edo, beharbada, holako estelok zenbat iraun daben.


OHARRA
Bidea, orokorrean, erraza da, eta gehiena PR marken laguntasunagaz jorratuko dogu. Ostera, ohartxo bat egin behar dogu zalantzazkoa izan leiteken paraje baten ganean.

Birular eta Kanpazarren arteko lepotik jatsitakoan, Ormola aldean, bide nagusiari itxi eta eskumatik hasten dan zidor estu eta sasiz inguraturiko bati lotuko gaiakoz. Ezinezkoa emoten dau hortik PRa sartzea, eta PR markarik ez, baina, harrigarriro, hortik doa gure bidea (Ikusi waitpointa). Handik aurrera bidexka estu eta basati samar batetik ibiliko gara —PR markakaz hori bai—, eta emoten dau edozein unetan guztiz zerratuko jakula, baina azkenean mendi-zabal batera helduko gara. Basa-zidor horretan batzuetan galtzada zahar baten azterrenak igarriko doguz.


ESTELAK

Bost dagoz Arnoren hegaletan, eta ez dago argi jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, edo jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, edo bidaiariai abiastzen eutsiela inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zirala (CASTRO, Javi. "Las estelas del macizo de Arno I - II”, 2005). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.

Munako estelak
Estelak bertan ipini eta luze irautea loturik egon leiteke inguru hori muna (muga) izateagaz, eta ganera, mun gatazkatsua. Bizkaia aldean, “markina” izentau eben ingurua (Etxebarria eta Azpilza, gaurko Xemein), hau da, munako herria (latinezko “marca”tik, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea). XIV.mendearen erdialdean Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben, Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babesteko (Astigarribiatik eta).

Gipuzkoa aldeko herria be Markina zan. XIV. mendeko urte berean, Markina goikoan (de Suso) Eibar eta Soraluze eregi zituen, eta Behekoan (de Yuso) Elgoibar. Astigarribia kai eta gune garrantzitsua zan askoz lehenagotik. (Iturria: BILBAO, Miguel Angel, La Villa de Markina-Xemein; BBK, 1995)

Bide garrantzitsuetako estelak.
Zelangura be, munako inguruabarrak gorabehera, errazoi orokorragoai begiratuz hasi gaitekez moropiloa askatzeko ahaleginean, baina arbuiatu barik munako gorabeherak izan leikien pisu indargarria.

Gauza jakina da antxinan ohiturea egoala bideetan eta munarrietan kurutzeak grabatzeko. Arnoko bideak garrantzi handikoak izan ziran, erlijinoaren ikuspegitik eta merkataritzagaitik.

Erlijinotik hasita, ezin ahaztu daikegu estelok Done Jakueren bidean edo inguruan dagozala, eta ganera, bidearen erlijino-balioa handitu leikela monastegien artean egoteak: Astigarribiakoa Gipuzkoan eta Xemeningo Santa Maria Bizkaian. Izan be, erromesak Deba zeharkatu eta Astigarribiatik gora joten eben Bizkai aldera, Arnoate eta Apaingo lepoetatik (Apainen esteletatik bat dago, beste bat Gorostolako lepoan).

Merkataritzaren ikuspegitik, gogoan izan behar dogu Astigarribia kai oso garrantzitsua izan zala Goi Erdi Aroaren amaieratik, eta bertatik abiatzen zala Arnoaten eta Apainen zehar igaroten zan merkatari-bide baliotsua.

Ondorioz
Halan, emoten dau estelok bideko seinaleak dirala, bide garrantzitsu batekoak, merkataritzagaitik eta erlijinoagaitik. Aurki, holakoak hainbat tokitan izango ziran, baina Arnoren inguruan gehiagok eta gehiago iraun dabe, beharbada errazoi horrekaitik (Oso antzeko bat Degurixan idoroko dozu, Aretxabaleta eta Araozko mendietan). Eta, jakina, bidea marken artean (Markinak) igarotzeak seguraski be lagundu dau estelok zutunik iraun egien.

Ibilbidean bostetik lau ikusiko doguz, bat Mendaro aldera nahiko urrun geratzen dalako.


GOROSTOLAKO ETXEA

Ibilaldiaren azken zatian Gorostolako lepoan zehar igaroko gara. Gorostolako lepoa —mapetan sarritan Korostolamendi— bidekurutze garrantzitsua izan da mendeetan zehar, oraintsu arte hatan be, eta Bizkai eta Gipuzkoaren arteko muna. Horregaitik ez da harrigarria bertan dagoan baserriaren itxurea, lar bitxia baserria izateko. Eta ganera, ezkerreko hormari begiratu ezkero, arin kargutuko gara etxea behinola harlanduzkoa izan dala. Antza, baserria baino lehen mikeleten etxea izan ei zan, harik eta foruak eratsi eta erauzi arte. Badau horren jasik.


OLATZ ETA BERE POLJEA

Olatz, polita ez eze, bazter interesgarria da berez, lehenik eta behin, poljea dalako. Ez da txiripaz Geoparkearen inguru nabarmenetatik bat. Poljea sakonune karstikoa da, hainbat dolina batuz eta sakonduz sortutakoa, zulo handi baten antzekoa. Antxinan, orain dela miloi urte batzuk, Olazko lur-azala, kareharrizkoa, askoz gorago egoan, eta urak eremu zapal ha higatu eban oraingo mailara beheratu arte. Olazko eleiza atzean ikusten dan mendiaren (pinakulu) txuntxurrak erakusten dau orduko lurraren maila. Poljea danez, errekak ezin ibarretik urten, eta lur azpitik doa igesi, berak landutako isurbide ikusgarriaren barrutik (KOBALDE). Eleizaren ondotik (aparkalekuaren eta errepidearen artean) hasten da horra doan bidezidorra.

Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria), eta Arnoko hegaletan harribitxi botaniko bat: Artadi kantabriarra.

Oraintsu arte, zugatz bakan bat be izan da, Abeletxeko artea, zoritxarrez, haize bolada zoli batek erauzi dauena.


ARTADI KANTABRIARRA

Bidean behin baino gehiagotan artadi bitxi hau aldean ikusiko dogu, nahi-ta ibilbide honetan ez gaituen inguratuko. Izan be, artadi kantabriar ederra dago Arnoren hegaletan.

Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.

Honen ganeko interesik badozu, jo hona: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Olaztik Arnora artadian zehar.

MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.


ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 680 ft

0000060

PictographWaypoint Altitude 680 ft

0000063


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 10:01 14 nov. 2020
Hora Fin: 13:40 14 nov. 2020
Distancia recorrida: 13,8km (03:39)
Tiempo en movimiento: 03:35
Velocidad media: 3,78 km/h
Vel. en Mov.: 3,85 km/h
Velocidad Máxima: 7,78 km/h
Altura Mínima: 190 m
Altura Máxima: 518 m
Velocidad Ascenso: 380,9 m/h
Velocidad Descenso: 369,3 m/h
Ganancia Altitud: 678 m
Pérdida Altitud: 693 m
Tiempo Ascenso: 01:46
Tiempo Descenso: 01:52

PictographWaypoint Altitude 820 ft
Photo ofAbeletxeko Arrikruzko estelea

Abeletxeko Arrikruzko estelea

PictographWaypoint Altitude 1,578 ft
Photo ofAmegikuruz

Amegikuruz

PictographWaypoint Altitude 1,090 ft
Photo ofAparaingo estela Photo ofAparaingo estela

Aparaingo estela

PictographWaypoint Altitude 1,423 ft
Photo ofBasa-bidea, eroapena behar

Basa-bidea, eroapena behar

PictographWaypoint Altitude 1,375 ft
Photo ofBirularko artadia, lepotik hurrean Photo ofBirularko artadia, lepotik hurrean

Birularko artadia, lepotik hurrean

PictographWaypoint Altitude 1,529 ft

ERNE!!! Zidor estua eskumatik

PictographWaypoint Altitude 1,359 ft
Photo ofGorostolako lepoa Photo ofGorostolako lepoa Photo ofGorostolako lepoa

Gorostolako lepoa

PictographWaypoint Altitude 1,352 ft
Photo ofGorostolamendiko Arrikruz estela Photo ofGorostolamendiko Arrikruz estela

Gorostolamendiko Arrikruz estela

PictographWaypoint Altitude 1,082 ft
Photo ofSahartuko estela

Sahartuko estela

Comments

    You can or this trail