DEBA ARROKO BAZTERRAK. Mutrikutik Mutrikura Olatzen zehar
near Magdalena, País Vasco (España)
Viewed 491 times, downloaded 29 times
Trail photos
Itinerary description
Mutrikutik Mutrikura ibilbide zirkularra egingo dogu, Olatzen zehar.
1.- Olazko ibarra kareharrizko muno batzuk zarratzen dabe, eta hareen hegaletan zehar bideratuko gara. Lehenago MENDIBELTZUBURU gainera igongo dogu, ZINOAKO DOLINA ederra inguraturik, horrela ARTADI KANTABRIARREAN sartzeko aukerea eukiko dogu eta. Tontorretik hurrean leza itxurako zulo sakon bat dago. Tontorraren inguru ederra artadiak babesten dau.
Gurago badogu, aukerea eukiko dogu Mendibeltzuburura barik Zinoako baserrira jasteko (Seinalea mapan), hango dolina itzelak merezi dau eta. Ganera, Zinoan JENTILETXETA koba-moltsora hurreratu gaitekez (Seinalea mapan).
Ardazkonetako lepotik hurrean KOBATXU bat eta lezea dagoz; neuk konbatxua idoro dot, kostata (gomutarri bat dago hurrean), baina ez dot astirik izan lezea idoroteko; ez da erreza. Halan be, mapan seinalea ipini dot, ustez, lezea egon leiteken ingurua adierazoteko.
2. Ardazkonetako lepotik Olatz aldera mendi-bide zabalez bideratuko gara, baina gura badogu, aukeran dogu bidetik desbideratu eta LETEKO KORTARRIA ikustera joateko. Osterantzean, luzatu barik ailegatuko gara Olazko San Isidro eleizara. Astirik badogu, eleizatik hurrean hasten dan bidezidorretik behera jatsi ahal dogu Olatz errekea irunsten dauen isurbidera, koba Itzela (KOBALDE), polje batean gagoz hatan be.
3. Olaztik Aparaingo lepora joko dogu. Bidean ABELETXEKO ARRIKRUZ ESTELEAGAZ egingo dogu topo. Aparaindik hurrean beste estela bat dago. Aparaindik ARTADI KANTABRIAR ederrean sartuko gara ostera be, eta gozamen hori ahoan daukagula Kalbaixoko mendatera helduko gara, eta handik Kalbaixoko baseleizara. Baseleizatik behera arin samar Mutriku atzemongo dogu.
INTERESGUNEAK
- POLJEA
Olatz, ibar polita izateaz ganera, berez da interesgarria, poljea da eta. Horregatik da Geoparkearen harribitxietatik bat.
Poljea sakonune karstikoa da, hainbat dolina batuz eta sakonduz sortutakoa, zulo handi baten antzekoa. Antxinan, orain dela miloi urte batzuk, Olazko lur-azala, kareharrizkoa, askoz gorago egoan, eta urak eremu zapal ha higatu eban oraingo mailara beheratu arte. Olazko eleiza atzean ikusten dan mendiaren (pinakulu) txuntxurrak (Basarte) erakusten dau orduko lurraren maila. Poljea danez, Olatz errekeak ezin ibarretik urten, eta lur azpitik doa igesi, berak landutako isurbide ikusgarriaren barrutik (Kobalde). Eleizaren ondotik (aparkalekuaren eta errepidearen artean) hasten da horra doan bidezidorra.
-ARTADI KANTABRIARRA
Artadi kantabriar ederra dago Arnoren hegaletan, baina ibilbidean behin edo birritan bakarrik ikutuko dogu artadi bitxi hau, eta unetxu baten izango da.
Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
Honen ganeko interesik badozu, jo hona: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Olaztik Arnora artadian zehar.
- JENTILETXETAKO KOBAK. Lau dira, eta aldi desberdinetako aztarnak idoro dira: Neolitiko, Mesolitiko, Kalkolitiko-Eneolitiko, Brontze Aroko eta erromatarren aldikoak. Bat baino gehiago hurrago dago labar-aterpe izatetik hatx-zulotik baino. Zidorrak Jentiletxeta II.era eroango gaitu, artaditxu polit baten, errezena ikusteko, baina inguruko hatxartean mugitzen bagara, besteak be ikusi geinkez.
Ikusi LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK (mugakoak). Olazko kobak eta Leteko kortarria.
- LETEKO KORTARRIA. XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintza kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganadua abaroan eukitzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortaren erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri batzuen jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta.
Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).
-ARRIKRUZ ATA APARAINGO ESTELEAK
Arnoko hegaletan kurutzedun lau harrizko estela dagoz, eta bosgarren bat hurrean, Gorostolako igarobide zaharretik hurrean.
Ez dago argi Besteloni jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, edo jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, edo bidaiariai abiastzen eutsiela inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zirala (CASTRO, Javi. "Las estelas del macizo de Arno I - II”, 2005). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.
Munako estelak
Estelak bertan ipini eta luze irautea loturik egon leiteke inguru hori muna (muga) izateagaz, eta ganera, mun gatazkatsua. Bizkaia aldean, “markina” izentau eben ingurua (Etxebarria eta Azpilza, gaurko Xemein), hau da, munako herria (latinezko “marca”tik, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea). XIV.mendearen erdialdean Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben, Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babesteko (Astigarribiatik eta).
Gipuzkoa aldeko herria be Markina zan. XIV. mendeko urte berean, Markina goikoan (de Suso) Eibar eta Soraluze eregi zituen, eta Behekoan (de Yuso) Elgoibar. Astigarribia kai eta gune garrantzitsua zan askoz lehenagotik. (Iturria: BILBAO, Miguel Angel, La Villa de Markina-Xemein; BBK, 1995)
Bide garrantzitsuetako estelak.
Zelangura be, munako inguruabarrak gorabehera, errazoi orokorragoai begiratuz hasi gaitekez moropiloa askatzeko ahaleginean, baina arbuiatu barik munako gorabeherak izan leikien pisu indargarria.
Gauza jakina da antxinan ohiturea egoala bideetan eta munarrietan kurutzeak grabatzeko. Arnoko bideak garrantzi handikoak izan ziran, erlijinoaren ikuspegitik eta merkataritzagaitik.
Erlijinotik hasita, ezin ahaztu daikegu estelok Done Jakueren bidean edo inguruan dagozala, eta ganera, bidearen erlijino-balioa handitu leikela monastegien artean egoteak: Astigarribiakoa Gipuzkoan eta Xemeningo Santa Maria Bizkaian. Izan be, erromesak Deba zeharkatu eta Astigarribiatik gora joten eben Bizkai aldera, Arnoate eta Apaingo lepoetatik (Apainen esteletatik bat dago, beste bat Gorostolako lepoan).
Merkataritzaren ikuspegitik, gogoan izan behar dogu Astigarribia kai oso garrantzitsua izan zala Goi Erdi Aroaren amaieratik, eta bertatik abiatzen zala Arnoaten eta Apainen zehar igaroten zan merkatari-bide baliotsua.
Ondorioz
Halan, emoten dau estelok bideko seinaleak dirala, bide garrantzitsu batekoak, merkataritzagaitik eta erlijinoagaitik. Aurki, holakoak hainbat tokitan izango ziran, baina Arnoren inguruan gehiagok eta gehiago iraun dabe, beharbada errazoi horrekaitik (Oso antzeko bat Degurixan idoroko dozu, Aretxabaleta eta Araozko mendietan). Eta, jakina, bidea marken artean (Markinak) igarotzeak seguraski be lagundu dau estelok zutunik iraun egien.
Ikus LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK (mugakoak). ARNOKO ESTELAK.

Waypoints
Waypoint
235 ft
0000075
Waypoint
263 ft
0000082
Nombre: Segmento: 1
Hora Inicio: 10:11 27 nov. 2020
Hora Fin: 13:37 27 nov. 2020
Distancia recorrida: 11km (03:26)
Tiempo en movimiento: 03:18
Velocidad media: 3,18 km/h
Vel. en Mov.: 3,32 km/h
Velocidad Máxima: 7,7 km/h
Altura Mínima: 59 m
Altura Máxima: 345 m
Velocidad Ascenso: 515,4 m/h
Velocidad Descenso: 594,9 m/h
Ganancia Altitud: 919 m
Pérdida Altitud: 935 m
Tiempo Ascenso: 01:47
Tiempo Descenso: 01:34
Waypoint
777 ft
Ardazkonetako lepoa
Waypoint
882 ft
Jentiletxeta II
Waypoint
881 ft
Jentiletxeta III
Waypoint
874 ft
Jentiletxeta-IV
Waypoint
788 ft
Kobetako bidea
Waypoint
774 ft
Zinoako bidea
Waypoint
833 ft
Ardazkonetako lezea
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Ibilbide ederra baina azalpenak itzelak, motel! Biba zu!
Ibilaldi ederra bezain didaktikoa, azalpenek harritu naute!!!
Joateko irrikitan.
Eskerrik asko Inakgallo. Zu bezalakoak adore emoten deuste