Activity

DEBA ARROKO BAZTERRAK. Olazko Basarte, karezko hatx mukerra

Download

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Olazko Basarte, karezko hatx mukerra Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Olazko Basarte, karezko hatx mukerra

Author

Trail stats

Distance
4.76 mi
Elevation gain
1,214 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,214 ft
Max elevation
1,749 ft
TrailRank 
26
Min elevation
618 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 16 minutes
Coordinates
375
Uploaded
November 6, 2020
Recorded
November 2020
Be the first to clap
Share

near Olatz, País Vasco (España)

Viewed 66 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Olazko Basarte, karezko hatx mukerra Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Olazko Basarte, karezko hatx mukerra

Itinerary description

Basarte mendia, izenak berak adierazoten dauen lez, inguru galdu samar baten dago, basa-inguru baten, eta malkartsu-harritsua da. Basarte, beragandanez, Olazko polgearen erdi-erdian dagoan gain (pinakulu) zorrotzagaz dago loturik. Tontor zorrotz hori kareharrizko mendi-lerrotxu baten amaiera da, eta Basarte da lerroaren gaina.

Basarte gainak ez deusku erraztuko gorenera heltzeko ahalegina, ostera, ibilbide malkartsua izango da hara heltzeko eta handik urruntzeko egin beharrekoa, eta arrisku larririk egon ez arren, arretaz ibili beharko dogu orkatilea ez trokatzeko edo hankearen baten minik ez hartzeko, harriakaz nahasturiko zugaztxo eta sasi ugarien artean. Ibilteko behegain gogaikarria, nahi-ta, jakina, bere sarma be eduki.

SASITZA
Olaztik, porlanezko mendi-bide zabal batez gatozala, itxi egingo dogu ezkerretik hasten dan lurrezko bide zabalari ekiteko. Gero, handik hamar-hamabost minutura, txabola moderno bat idoroko dogu; atzean itxi eta atoan, eskumatik sasi artean ia igarten ez dan bidezidor bat hasiko da, zoritxarrez, aukeratu behar doguna. Sasi artean ibiliko gara berrogei bat metro inguru. Itxita emon arren, handik igaro ahal da, gaur, 2020ko zemendiaren 6an behinik behin, baina ez da atsegina izango.

Zati hori goiturik, gorago, lahar artean bagabiz be, garbiago egongo da, eta ez da enbarazu handirik egongo gorantz segiduteko, baina erne oina non jarten dozun!, ze, behegaina harriz beterik dagoanez, uste barik trokatu zeinke. Halan, gitxika-gitxika, Basarteko gainaren aurreko erlatxera helduko gara, harri andeatuzko eta nahastuzko erlatx batera hatan be.

TONTORRA
Handik erraz helduko gara tontorrera, aldatsa lapiatz ez da-eta, ganera, zorionez, zugaztxo gitxi daukez.

ERLATXAN ZEHAR
Tontorretik jatsi eta ostera be erlatxean, erabagi beharko dogu etorri garan tokitik behera itzuli edo erlatxari jarraituz goiko mendira joko dogun, Eskutur (Jaungoikomendia) deritxon tontorrera arean be. Igoerako aldatsak ez badeusku gomuta onik itxi, ez dalako bape erosoa izan, erlatxak opa deuskuna ez da goxoagoa izango, nahi-ta arriskutsua, printzipioz, ez dan, labar artean ez dago eta.

Eskutur mendirantz joten badogu, igaro-bide bila ibiliko gara erlatx estuan, kareharrizko behegain baten, eten bako burrukan, auskan, igarotzea galarazoten deuskuen zugaztxoakaz. Eroapena eta arreta baino ez da behar, ze ez dago goititu ezin dan oztoporik. Hori bai, bapatean erlatxa zarratzen dauen ate moduko bat topauko dozu, demoninoa!, arantzadun burdin-sare bat lagun dauela. Ahal dozun modura zeharkatu eizu; neuk albo bateko hesiaren azpitik.

Azkenik lurrezko mendi-bide zabal batera helduko zara, eta orduan beharbada pentsauko dozu erlatxeko igoera entretenigarria izan dala. Bai lanpernak!

ESKUTUR (Jaungoikomendia)
Bide zabalez gora, eta laster itxiko dogu Eskuturrera heltzeko. Tontorretik ipar-mendebalderantz bidezidor batez jo eta Gorostolako lepora helduko zara.

GOROSTOLAKO ETXEA
Gorostolan baserri itxurea ez daukan etxe handi bat ikusiko dogu, mikeleten egokitzea izandakoa kontizu.

Eta handik, eutso lehengo porlanezko mendi-bideari, eta jatsi gozo-gozo Olazko baseleiza ondoko aparkalekuraino.



INFORMAZINO OSAGARRIA

OLAZKO POLJEA

Olatz, Geoparkean dagoala, bazter interesgarria da berez, lehenik eta behin, poljea dalako (sakonune karstikoa, hainbat dolina baturik sortutakoa); horrexegaitik dauka ibarreko erreka lur azpira daroan isurbide ikusgarria (Kobalde).

Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke barruan dagoana), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria); estela bitxi bat, bide ertzean.

Honen ganeko interesik badozu, jo hona: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Olaztik Arnora artadian zehar.


ARTADI KANTABRIARRA
Bidean behin baino gehiagotan artadi bitxi hau aldean ikusiko dogu, nahi-ta ibilbide honetan ez gaituen inguratuko. Izan be, artadi kantabriar ederra dago Arnoren hegaletan.

Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.

Honen ganeko interesik badozu, jo hona: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Olaztik Arnora artadian zehar.


MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.


ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 668 ft

0000035

PictographWaypoint Altitude 645 ft

0000039


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:43 6 nov. 2020
Hora Fin: 12:00 6 nov. 2020
Distancia recorrida: 8km (02:16)
Tiempo en movimiento: 02:11
Velocidad media: 3,5 km/h
Vel. en Mov.: 3,63 km/h
Velocidad Máxima: 7,77 km/h
Altura Mínima: 188 m
Altura Máxima: 533 m
Velocidad Ascenso: 381,8 m/h
Velocidad Descenso: 423,7 m/h
Ganancia Altitud: 430 m
Pérdida Altitud: 434 m
Tiempo Ascenso: 01:07
Tiempo Descenso: 01:01

PictographWaypoint Altitude 1,460 ft

Basarte

PictographWaypoint Altitude 1,323 ft

Erlatx oso gogaikarria

PictographWaypoint Altitude 1,741 ft

Eskutur (Jaungoikomendi)

PictographWaypoint Altitude 1,369 ft
Photo ofGorostolako mikeleten etxea

Gorostolako mikeleten etxea

PictographWaypoint Altitude 1,238 ft

Sasitzaren hasiera

Comments

    You can or this trail